Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Dantza taldeak Bilbon 1940-1975 bitartean

Dokumentuaren akzioak

Dantza taldeak Bilbon 1940-1975 bitartean

Diktadura garaiko Bilboko dantza taldeen katalogoa egin du Labayru fundazioak. Dantza taldeak Bilbon 1940-1975 bitartean lana argitaratu berri dute eta garai hartako Bizkaiko hiriburuko dantza taldeen nondik norakoak jaso dituzte liburu batean.
Egilea
Igone Etxebarria eta Nerea Etxebarria
Formatua
Liburua
Editorea
Labayru Fundazioa
Data
2024/12/01

Bilbon, auzorik auzo, diktadura garaiko dantza taldeen inguruko informazioa jaso du Labayru fundazioak Dantza taldeak Bilbon 1940-1975 bitartean liburuan. Duela urte batzuk Luis Angel Gaintzak eta Jose Luis Orbek egin zuten dokumentazio lana eta orain Igone eta Nerea Exebarriak informazioa ordenatu eta idatziz jaso dute liburuan.

Diktadura garaian folklorea bihurtu zen euskal kulturaren adierazgarririk handienetakoa eta dantza taldeek paper garrantzitsua bete zuten Euskal Herri osoan, baita Bilbon bertan ere. Sasoi hartan 33 dantza talde identifikatu dituzte eta liburuan irakur daitezke bakoitzaren fitxa eta oinarrizko informazioa.

Hauek dira frankismo garaian Bilbon aritu ziren dantza taldeak: Bizkai (Abando), Alaiak (Abando), Escolapios (Abando), Beti Jai Alai (Basurtu-Zorrotza), Ibai Arte (Basurtu-Zorrotza), Irutasun (Basurtu-Zorrotza), Beti Alai (Basurtu-Zorrotza), Goi Alde (Basurtu-Zorrotza), Irrintzi (Basurtu-Zorrotza), Txindor (Basurtu-Zorrotza), Aiko Maiko (Basurtu-Zorrotza), Bihotz Alai (Basurtu-Zorrotza), Gaztedi (Begoña), Bego Oña (Begoña), Danok Alai (Begoña), Bihotz Alai (Deustu), Gazte Txorta (Deustu), Ikas (Deustu), Osasun Bide (Deustu), Urartea (Deustu), Urduri (Deustu), Arraizpeko Gazteak (Errekalde), Batasuna Arraizbide (Errekalde), Goia Berri (Errekalde), Batz Alai (Errekalde), Dindirri (Ibaiondo), Aterpe Alai (Ibaiondo), Beti Ernai (Ibaiondo), Bizi Nai (Ibaiondo), Anejatarrak (Uribarri), Artxandape (Uribarri), Aurrera (Uribarri), Oiñaztarri (Uribarri).

Liburuaren hasieran Emilio Xabier Dueñas eta Josu Larrinagaren artikulu bana aurkituko ditugu: Ezpata-dantzari eta gorularietatik dantza taldeetara eta Sare kultural sozialeko garai isilak. Eta jarraian testuinguru orokorra eta Bilboko taldeei buruzko xehetasunak: lehen urratsak, antolatzeko modua, musikariak, errepertorioa...

Aurkibidea

  • Ezpata-dantzari eta gorularietatik dantza taldeetara. / Emilio Xabier Dueñas
  • Sare kultural sozialeko garai isilak. / Josu Larrinaga Zugadi
  • Sarrera
  • Gerraostea Euskadin
  • Kultura Diktaduran
  • Lehenengo pausoak
  • Talde antolaketa
  • Zentsura
  • Beste ekimen kultural batzuk
  • Dantza taldeak: dantzariak eta txistulariak
  • Dantza motak
  • Baliabideak
  • Ekitaldiak eta txapelketak
  • Erakundeak eta argitalpenak
  • Abando
  • Basurtu-Zorrotza
  • Begoña
  • Destu
  • Errekalde
  • Ibaiondo
  • Uribarri
  • Bibliografia
  • Argazkien iturriak

Fitxa

  • Egilea: Labayru Fundazioa
  • Idazketa: Igone Etxebarria, Nerea Etxebarria
  • Dokumentazioa: Luis Angel Gaintza, Jose Luis Orbe
  • Azaleko irudia: Mari Mar Kamiruaga
  • Azala: Idoia Tolosa
  • ISBN: 978-84-19063-47-2

 

Dantza taldeak Bilbon 1940-1975 bitartean

Labayru Fundazioa, 2024

Dokumentuaren akzioak