Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Dantza Idiazabalen

Dokumentuaren akzioak

Dantza Idiazabalen

Egilea
Idiazabalgo Udala
Formatua
CDrom+DVD
Editorea
Idiazabalgo Udala
Data
2013/02/08

Dantza Idiazabalen CDrom eta DVD bilduma honetakin Idiazabalen dantzaren arloan egin den lana eta zegoen ondarea jaso eta herritarrei erakusteko ahalegina egin da. Erakusketa batekin hasi zen eta bilketa horren emaitza argitalpen honekin jarraitu da. Argitalpen honek DVD bat eta CD bat jasotzen ditu. DVDan Idiazabalgo dantza taldeak ardatz hartuta antolatu zen mahai inguruaren bideoa eta horren inguruan egindako erakusketari buruzko bideoa jasotzen dira. CDrom-ean berriz, 30. hamarkadatik gaur arteko argazki bilduma zabala jaso da. Garai bateko dantza taldeen, Arkaitz dantza taldea eta Axari dantza taldeen argazkiak dira jasotakoak, dantza solteko txapelketetako argazkiekin batera. Ia 500 argazkik osatzen dute bilduma. Erakusketarako jasotako argazkiak dira guztiak, herritarrek utzitakoak.

Lan hau posible egin dutenak: Agustin Insausti, Ainara Urteaga, Aitor Goiburu, Aitor Urrestarazu, Aldaize aldizkaria, Aloña Barandiaran, Aloña Galarraga, Aloña Telleria, AMparo Garmendia, Ana Isabel Alustiza, Ana Isabel Irastorza, Ane Intxausti, Ane Ione Iparragirre, Ane Irizar, Aner Elorza, Antonio Berastegi, Antton Irizar, Axari arropa denda, Belen Aseginolaza, Dani Oiarbide, Eba Jone Elorza, Elene Zeberio, Eleni Zabala, Estitxu Urkia, Garbiñe Mujika, Gema Burugain, Guillermo Urrestarazu, Herri Eskola, Idoia Sanz, Iker Martinez, Ikerketa Taldea, Iñaki Arriaran, Iñaki Etxeberria, Ion Telleria, Iratxe Azkarate, Irune Urteaga, Itziar Oria, Jon Iparragirre, Jose Mari Barrenetxea, Joseba Iparragirre, Josune Azurmendi, Juan Ramon Gerriko, Juanita Eziolaza, Juanito Lizarralde, Julen Iparragirre, Kepa Oiarbide, Kimu kultur elkartea, Klik estankoa, Lourdes Intxausti, Luisa Murillo, Maialen Mendizabal, Maider Apaolaza, Maitane Urteaga, Maxi China, Miriam Clavo, Naxario Telleria, Nekane Azurmendi, Nekane Katarain, Nerea Iztueta, Noeli Lorenzo, Olatz Nograro, Patxi Irizar, Pello Unanue, Sara Mujika, Tere Barrena, Urtzi Insausti, Xabi Elorza, Xabier Intxausti, Xabier Urteaga, Zirika Irratia eta zenbatzea ezinezkoa den hainbat eta hainbat herritar.

Dantza Idiazabalen

  • Idiazabalgo Udala
  • Idiazabal, 2013

 

Argitalpen hau eskuratzeko moduak:
  • Idiazabalgo Izpar dendan erosteko aukera dago 5 euroren truke.
  • Herritik kanpo Dantza Idiazabalen jaso nahi dutenek, kultura@idiazabal.info postara email bat bidali behar dute helbidea emanaz, eta 6 euroren truke bidaliko zaie bilduma.

Dokumentuaren akzioak