Dokumentuaren akzioak
Bizkaitik mundura
- Egilea
- Bizkaiko Gaiteroak
- Formatua
- CD
- Editorea
- Autoekoizpena
- Data
- 2018/11/26
2018ko abenduan aurkeztu duten lan honetan hogei musika pieza jaso dituzte, kaleko jai herrikoien animazioan eta erromerietan egindako lanaren emaitza da. Dibertitzeko helburu nagusiarekin, diskoak pieza klasikoak ekartzen ditu gogora, ekarpen garaikideren batekin. Bizkaiko hainbat herritako gaiteroek osatu dute taldea bere ibilbidean eta gaur egungo taldea 24 musikarik osatzen dute. Diskoa taldeko kideek eta beste hainbat musikarik eta taldek elkarlanean grabatu dute, horien artean da Aiko Taldea. Gaitarekin batera, danbor, tronboi, bonbardino, tuba, tronpeta, klarinete, saxofoi edota kitarra doinuak ere entzun daitezke hainbat abestitan.
Bizkaiko Gaiteroak Taldea musika tradizionalaren mundua aberastu eta ideia berriak emateko sortu zen beren aurrekoen ondarea bizirik mantentzeko nahiarekin; bi hamarkada baino gehiago dira beren jarduna hasi zutenetik. "Bizkaiko Gaiteroak" izenarekin 1996an hasi ziren, baina 1980an dituzte aurrekariak, Bilboko Udalaren Erraldoien eta Buruhandien Konpartsaren sorreran. Taldeak, ibilbidea hasi zuenetik, mila emanaldi inguru eskaini ditu Euskal Herri osoan, atzerriko hainbat jaialditan ere ibili izan dira. Aurretik beste bi disko kaleratu dituzte “Oraingo doinu zaharrak” (2001) eta “Bikaña” (2011).
Edukia
- Agurra.
- Hasteko kalejira
- Vals
- Rigodón nº 28
- Vals
- Rigodón nº 31
- Vals Lumbreras
- Jota Ondalan
- Rigodón nº 9
- Vals de Ejecución
- Tangarin
- Habanera
- Jota
- Fruiz Porrusalda
- Jota Bargondia
- Jota Mañarikoa
- Porrusalda
- Rigodón 2/4 nº 9
- La Molienda
- Arin arin nº 2
Fitxa
- Diskoaren izena: Bizkaitik Mundura
- Edizioa: Auto-ekoiztua, Gaua estudioan grabatuta
- Argitaratze data: 2018ko azaroa
- Kantu kopurua: 20
- Iraupena: 39 minutu.
- Salneurria: 10 euro
Bizkaitik Mundura
Bizkaiko Gaiteroak, 2018ko azaroa
Dokumentuaren akzioak