Dokumentuaren akzioak
Bikaña
- Egilea
- Aiko taldea
- Formatua
- CD
- Editorea
- Aiko taldea
- Data
- 2011/07/19
Gaita eta danborraren dantzarako errepertoriorako pieza sorta berria bildu du diska honetan Aiko taldeak. Sabin Bikandik idatzitako doinuak dira. Jon Gaminde eta Martin Ariztimuñok jo dute gaita eta Asier Garciak danborra. Dantzarako erritmo ezagunak dira: rantxera, bolero, tango, mazurka, habanera, jauziak, eta baita ingurutxo bat ere. Hona Aiko taldeak berak egindako aurkezpena:
Dultzaina eta gaitaren doinuak erromeri eta dantzaldien sound-track bizia dira guretzat. Gaita eta danborraren hotsak dantzara garamatza, eta horrela eta horregatik grabatu genuen Kobreik! eta horrela eta horregatik Bikaña grabatzea erabaki dugu. Bi kainabera dardarrean jarrita, bi gaitari, bi makil partxea astintzen, bi oin dantzarako prest, bi lagun... bi... kaña, bikaña!
Dantzaldi baterako pieza bilduma batekin gatozkizue, “betiko” pieza berriak, guretzat Sabinek idatziak: rantxera, boleroa, tangoa, mazurka, habanera, polka... eta Bidartarrak jauzia, Hegi ezagunaren urratsen egitura berdina duena. Bukatzeko Aiko inguru dantza, bikoteka plazaren bueltan taldean egiteko dantza suite edo sorta bat: bidekoa, balsa, bolerak, habanera, jota, porru eta martxa bat. Inguru dantza hau dantzatzeko gure proposamen bat ere bideoan ikus dezakezue www.aikotaldea.com-en, eta baita ere, hemen jotzen ditugun piezen partiturak PDF formatoan.
Edukiak:
1. Rancho Corto (Rantxera)
2. Olgeta (Mazkurka)
3. Larrainea Zortzikoa (Baztango Zortzikoa)
4. La Bajera (Boleroa)
5. Karrikiri (Foxa)
6. Maritere (Habanera)
7. Plateruena (Polka)
8. La Tapadera (Tangoa)
9. Kuxkurio (Jauzia)
10. Zetabako (Txotisa)
11. Don Martin (Balsa)
12. Don Martin (Pasodoblea)
Aiko Inguru dantza
13. Deia
14. Bidekoa
15. Balsa
16. Bolerak
17. Habanera
18. Jota
19. Porrua
20. Martxa
Bikaña
Dantza bilduma
Tanda de bailables para dos gaitas y tambor obligado
Danborra: Asier Garcia
Gaita: Jon Gaminde, Martin Ariztimuño
Partaideak
- Danborra, Asier, Edurne Artetxe eta Txetxe Garcíaren semea.
- Gaita, Jon, Feli Terraza eta Juantxu Gaminderen semea & Martin, Marisa Gutierrez eta Martin Ariztimuñoren semea.
- Diseinu grafikoa, LaTapadera creaciones: Iñigo, Mª Carmen Fonseca eta Jesús Ordozgoitiren semea.
- Argazkiak, Iñaki, Jose Luís Eskubi eta Mª Angeles Fernandezen semea.
- Grabazioa, Etxean; teknikaria, Sabin, Kontxi Belandia eta Bizente Bikandiren semea.
Erabilitako Musika-Tresnak
- Gaitak: Iruñako Gaiteroak, Iruña, 2004 eta 2007, granadillo eta zilarra.
- Danborra: Pearl Philharmonic, PHM-1450.
- Paluek: Concorde, SD1 Jan Pustjens, american hickory.
© AIKO Kultur Elkartea, 2011.eko edizinoarena; bertan argitaraturiko lanena egile bakoitzari dagokio.
© CD honetako musika lan guztien egilea Sabin Bikandi Belandia da.
Erosteko:
Karrikiri euskal denda
Xabier karrika, 4 behea. 31.001 Iruñea
Tel. 948 225 845
eskaera@karrikiri.org
Dokumentuaren akzioak