Dokumentuaren akzioak
Berrizko Folklorea. Dantzari-dantza eta Soka-dantza
- Egilea
- Bizkai Euskal Folklor Elkartea
- Formatua
- DVD
- Editorea
- Bizkai Euskal Folklor Elkartea
- Data
- 2008/02/27
Berrizko dantzei buruzko DVDa kaleratu du Bizkai elkarteak. Durangaldeari buruzko argibideak, garai batean dantzari edo txistulari ibilitakoen iritziak eta oroitzapenak, eta Berrizko San Lorentzo taldeak egindako dantzari-dantza eta soka-dantza ikus daitezke bertan.
Aurkezpena
Durangoko Merindade zaharreko Folklorea izugarri aberatsa da. Horren adierazpen gorenak honako hauek dira: Dantzari-dantza, bere ezpara- eta Makil-dantzekin, eta Soka-dantza, bere Erregelekin.
Horrez gain, Merindade horretako milaka urteko hizkuntzak, hau da, euskarak, berezko ezaugarriak ditu ere.
Egun ia Europa osoko dantza tradizionaleko taldeak beren dantza eta errituak baletizatzen ari dira. Hori, batez ere, mundu osoan zehar egiten diren Folklore jaialdiei zor zaie, bai eta dena uniformatu nahian dabilen globalizazioari ere.
Hala ere, Durangoko Merindade honetan oraindik duela berrehun eta berrogeita hamar urte bezala dantzatzen dela esan daiteke.
Hango gizon eta emakumeek beren sustrai eta idiosinkrasiarekiko duten lotura hain da handia, orain arte inposatu nahi izan dizkiguten gustu berriek ezin izan dute ezabatu.
Esan dezakegu Soka-dantza eta bere Erregelak eta Dantzari-dantza Europako folklorearen altxor garrantzitsuenetarikoak direla.
Gaur efun dantza-ziklo honetako lau aldaki mantentzen dira Abadiño, Berriz, Garai eta Iurretako Elizateetan.
Guk aldaki horietako bat aurkeztu nahi dizuegu, kasu honetan, Berrizko Elizatekoa.
Talde horretako dantzariak Alejandro Aldekoa Aranbururen azken ikasleak dira, 1996ko ekainaren 20an hildako Berrizko Dantza-maisu eta Txistulari handiaren ikasleak, alegia.
Edukia
- Aurkezpena
- Kokapen geografikoa
- Astolazubiaurreko historia
- Dorretxeak eta Leinu-etxeak edo Arma-etxeak
- Geredijagane
- Doniel-atxa
- Janzkera
- Txistulariak eta Dantza-Maisuak
- Dantzari-dantza
- Agintariena
- Zortzinangoa
- Ezpata joko txikia
- Banangoa
- Binangoa
- Ezpata joko nagusia
- Launangoa
- Makila jokoa
- Banango zaharra
- Txontxongiloa
- Soka-dantza
- Aurreskua
- Atzeskua
21. Ondorioak
Kopla bilketa: Sabin Egiguren Apraiz
Bertsolaria: Jon Enbeita Ealo
Koplaria: Alberto Zabala Bilbao (BIZKAI elkartekoa)
Txistulariak: Berrizko Aldekoa anaiak
Dantzariak: Berrizko San Lorentzo taldea
Beste dantza taldeak: Abadiño, Garai eta Iurretako ezpatadantzariak
Dantzarisak: BIZKAI euskal folklor elkarteko ikasleak
Gidoi literarioa: Juan Mari Mendizabal Goirigolzarri
Gidoi teknikoa:Sabin Egiguren Apraiz
Zuzendari laguntzaileak: Egiguren Enbeita, Iruri; Gallo Deusto, Ana
Kamarak: Egiguren Apraiz, Sabin; Ferraris Hierro, Aldo; García Alngulo, Fernando
Errealizatzailea: Egiguren Apraiz, Sabin
Itzulpenak: Sanz Ugarte, Asier
Elkarrizketatzailea: Linaza Madariaga, Idoia
Edizioa: Nikola Anakabe, Beñat Fontaneda Elgea
Edizio Laguntzailea: Egiguren Enbeita. Iruri
Bideo irudi zaharrak: BIZKAI euskal folklor elkarteko Bideoteka
Argazkiak: BIZKAI euskal folklor elkarteko Artxiboa
Jabetza:BIZKAI euskal folklor elkartea
Lokuzioa: Mixer, S.A. Eguzkiza, Jesús "Eguzki" eta Tere Eguzkiza
Postprodukzioa: Bizkai euskal folklor elkartea
Zuzendaria: Sabin Egiguren Apraiz
Bilboko BIZKAI euskal folklor elkartearen estudioan egindako edizioa.
Iraupena: 93 min.
Hizkuntza: Euskara
Lege Gordailua: BI-3613-07
Dokumentuaren akzioak