Dokumentuaren akzioak
Atzo, gaur eta beti dantzari
- Egilea
- Rocamador Dantza Taldea
- Formatua
- CD
- Editorea
- Rocamador Dantza Taldea
- Data
- 2014/11/11
Fanfarre, txaranga, txistulari, gaitero eta ahots doinuak tartekatzen dira Rocamador Dantza Taldeak Zangozako errealitate folfklorikoan zehar paseatzera luzatutako gonbite honetan. Dantzarako diren 19 piezek osatzen dute diska koloretsua, musikari formazio desberdinek margotua. Barruan, dantzari eta musikarien argazkiez jantzia, separata txiki bat dakar diskak, jasotako piezen nondik norako edo deskribapen labur batekin.
Edukia:
- Gurutzatzen
- Sangüesa
- Polka Rocamador
- Cantarico
- Arri arri mandoko
- Keinu dantza
- Keinu dantza
- Axuri beltza
- Aurrera
- La murga
- Ardoa
- Polka txiki
- Zorronpo
- Arin arin
- Thun-thun
- Txirikorda
- Sátira de niños
- Zangozako ingurutxoa
- Jota vieja
Gurutzatzen Arin-arin. Alberto Sagüés. 1999
Neska-mutilentzako dantza. Borobila, zalua eta entretenigarria. Jolas eta ikasteko helburuekin sortu zen.
Sangüesa Biribilketa. Luis Mª Vital. 1968
Ohiko biribilketa Rocamador taldearen jardueran. Zangozako Txistulari Bandak 1974ko LP batea lehen aldiz grabatua.
Polka Rocamador Alberto Sagüés. 1997
Zangozako Polka izenarekin ezagutua. Erraldoien (Errege kristauak) 75. urtemugan estreinatua. Doinu dotorea eta koreografia zaila.
Cantarico Buenaventura Iñíguez. 1870
Txistuarentzako bi doinu. Bata dantzatokira sartu-ateraldietan erabiltzen da. Bestea dantza bera da. Lehenengo zatian pegarrekin eta bigarrenean zapiekin aritzen dira dantzariak. Neska-mutikoentzako dantza, 1977an Juan Pedro Aramendiak egina. Partiturak gure eskuetara iritsi ziren Luis Mª Vital musikalariaren bitartez. Doinu polit hau Le Basque diskan beste era batean grabatuta aurkitu daiteke.
Arri arri mandoko Herrikoia
Otsagabian du jatorria. Iruñean eta Zangozan erositako opariekin etxerako buelta kontatzen du abesti honek. Ortzadar FTak grabatu zuen 70 hamarkadan.
Keinu dantza Fandango (6) eta Doinu zaharra (7). Luis Mª Vital. 1993
Emakumeentzako dantza, non andren lana azaltzen baita jolas moduan. Juan Pedro Aramendiak eta RDTak egokitu zuten koreografia. Partitura ederra errepikatze dantza batentzat, batez ere doinu zaharra.
Axuri beltza Herrikoia. Jaurrieta.
Dantzariek egiten dute dantza eta abesten aldi berean. 1997. urtean Juan Antonio Urbeltzek sortutakoa eta Resurrección Mª de Azkuek Jaurrietan aurkitutako partitura batean oinarrituta.
Aurrera Zortzikoa. Genaro Vallejos.
Pedro Romeok Rocamador taldearentzat eginiko koreografia. Aldaera batzuk erabiltzen dira agurtzeko.
La murga Alegre cuadrillas.
Azken denboraldi honetan, kalejira-biribilketa-jota nahasketa honekin hasiera ematen zaie jaietako dantza herrikoiei. Pliki-poliki jendeak zehaztu egin du dantzatzeko modu jostagarria.
Ardoa Arin-arin. Luis Mª Viatal. 1998
Porrusalda hau Mendi Behereko Ardoaren Bigarren Jaialdian estreinatu zen.
Polka txiki Polka. Luis Mª Viatal. 1998
Haurrentzako joku-dantza. Gure txistulari beteranoak egokitu zuen partitura bat propio honetarako. Juan Pedro Aramendiak koreografiatuta.
Zorronpo Fandango. David Ozkoidi. 2001.
Talde instrumentalarentzako partitura. Alboka elementu nagusi bezala duena. RDTak koreografiatuta Canon moduan.
Arin arin
Prauko herri dantzaldietan ohiko porrusalda. Gaiteroen errepertoriokoa.
Thun-thun Herrikoia. Uztarroz-Izaba
Doinu batzuek osatutako ingurutxoa. Luis Mª Vitalek armonizatua. Partitura Maxi Aranburu eta Alberto Aisak jaso zuten garai hartako Uztarrotzeko erretorearengandik, eta taldeari erakutsi zioten. Rocamador taldeak sortu zen urtetik (1972tik) Thun-Thuna dantzatu du, eta Jota Zaharrarekin batera errepertorioaren oinarria osatu dute, iritziak iritzi, dantza herrikoia izatearen garrantzia azpimarratuz.
Txirikorda Polka. Luis Mª Vital. 2000
Polka txirikorda eran dantzatua. Soka-zinten jolasak 3 zenbakia du oinarri.
Sátira de niños Herrikoia. Zangoza. 1900.
Albeniz-Vital familiaren etxean aurkitua. Doinu eta letra xumeak. Bezperatik itzultzean eta S.Babil jaietan, maskareta makiltxoekin jotzeko ohiturari erreferentzia egiten omen dio.
Guinda guindilla, pega a los niños
por juar con palos, en los caminos
Guidalón guindalón
Guindalón, guindalón.
Zangozako ingurutxoa Biribilketa, Arin-arin, Vals, Esku-dantza, Biribilketa. Luis Mª Vital, Izan ezik: (Tomasico edo Vals antiguo) popular de Sangüesa.
Doinu multzo honek osatzen du dantza bat, zeina, urtero, irailaren 11an, bezperetara joan baino lehenago dantzatu ohi da Kale Nagusian, Arkupeen ondoan, Udaletxearen azpian.
Jota vieja 1896
Kopla-jota honek, jatorri ezezagunetakoa eta La Estudiantina goitizenez ezaguna, bukaera eman ohi die hala herri-dantzaldiei, nola Rocamador Taldearen dantza-saioei.
Musikariak
Fanfarrea:
- Alboka: Eneko Lizoain
- Akordeoia: Alberto Sagüés
- Bonbardinoa: Jokin Borromeo
- Dunbala: Tania Eguaras, Leire Guillén
- Kaxa: Imanol Blasco
- Klarinetea: Almudena Ibáñez
- Zeharkako flauta: Luis Mª Vital
- Makilak: Iker Aramendia
- Txundak: Leire Guillén
- Txalaparta: Amaia Domeño
- Bibolina: Raquel Cuartero
- Txeloa: Ainhoa Bandrés
Txaranga:
- Bonbardinoa: Izaskun Martinez
- Gaitak: Patxi Gómez, Imanol Blasco
- Perkusioa: Imanol Blasco, Bernardo Sola, Félix Iso
- Goi saxoak: Oskar Lakunza, Jose Luis Itoiz
- Tronboia: Miguel Moisés
- Tuba: Jokin Borromeo
Ahotsak: Nuria Abadía, Isabe Asurmendi, Ana Esther Ruiz, Edurne Navallas, Naroa Labairu, Maika Jiménez, Luis Mª Sola, Iker Aramendia
Txistulariak:
- Atabala: Eneko Lizoain
- Silbotea: Luis Mª Vital
- Txistuak: Amaia Domeño, Rikardo Madinabeitia
Gaiteroak:
- Atabala: Imanol Blasco
- Gaitak: Patxi Gómez, Imanol Blasco
Beste batzuek:
- Idazkiak: Juan Pedro eta Iker Aramendia
- Itzulpena: Montxo Maruri
- Diseinua: Esther Abadía
- Argazkilaritza: Sonia Senosiain
- Ekoizle musikala: Alberto Sagüés
- Errudun nagusia: Juan Pedro Aramendia
- (Des) Koordinazioa: Iker Aramendia
Atzo, gaur eta beti dantzari
Rocamador Dantza Taldea
Txuma Uhartek grabatua, Zangozako Entzutegian eta Binario Estudioan (Barañaingo Entzutegia), 2013
Dokumentuaren akzioak