Dokumentuaren akzioak
Animalien ihauteria
- Egilea
- Paxkal Indo
- Formatua
- Liburua + DVDa
- Editorea
- ZTK liburuak
- Data
- 2015/12/22
Camille Saint-Saens-en (1835-1921) Le Carnaval deus animaux obra ezagunetik abiatuta, Paxkal Indok Animalien ihauteria, musika eta kontakizunak uztartzen dituen ikuskizunerako egindako istorioa kontatzen du liburu honek. Txomin Larronderen irudiekin ilustratuta Saint-Saens-en obran agertzen diren animaliak Euskal Herrira ekarrita moldatu du etxeko txikieri zuzendutako testua Indok, "Hemengo ihauterien fama eta ospea entzunik" datoz animaliak Euskal Herrira "bainan uda izanki ihauteetako ihauteetako pertsonaiekin gaizki ulertzeak badira..." .
Liburuaren lehen 35 orrialdeek kontakizuna bera jasotzen dute. Hurrengo bietan inauterieri buruzko informazio orokorra ematen du autoreak, 40. orrialdetik aurrera, kontakizunean agertzen diren inauterietako pertsonaiei erreferentzia egiten dieten oharrekin hasi aurretik.
Ipuinarekin batera Animalien ihauteria Ikuskizunaren irudiak batzen dituen DVDa ere badakar liburuak. Honetan Katia eta Marielle Labeque ahizpek, Oreka TX taldearekin, Euskadiko Orkesta Sinfonikoko bakarlariekin eta Amaia Hennebutte-Millard kontalari dela, Baionako antzokian egindako ikuskizuna jasotzen da.
Aurkibidea:
Sar hitza: Claude Labat.
Kontakizuna:
- Lehoia
- Oilo'ta Oilarrak
- Hemionak
- Apoarmatua
- Elefantea
- Kanguruak
- Akuarium
- Balarri luzeak
- Kukua
- Xoritegia
- Pianistak
- Hezurrak
- Ziznea
- Ihauteak
Ihauteeri buruz...
Euskal Herriko Ihauteak?
Folklore bat?
Notak:
- Kotilun gorri
- Zirtzilak
- Garizuma
- Momotxorroak
- Zotal egünak eta kau kau
- Koxpeiak
- Maskaradako beltzak
- Pitxu
- Lantz
- Uztaritze eta Hazparne
- Maka beltza
- Bolantak
- Zapurrak
- Joaldunak
- Zanpantzar
Fitxa
- Autorea: Paxkal Indo
- Marrazkilaria: Txomin Larronde
- Argitaletxea: ZTK liburuak
- Maketazioa: Paxkal Indo eta Txomin Larronde
- Publikazioa arduraduna: Paxkal Indo
- Inprimategia: Leitzaran grafikak
- Lege gordailua: 978-2-9541377-6-6
Animalien ihauteria
Paxkal Indo
Donazaharre, 2014ko abendua.
Dokumentuaren akzioak