Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Amaiur 2012: Haien ametsa gurea da

Dokumentuaren akzioak

Amaiur 2012: Haien ametsa gurea da

Egilea
Pier Pol Berzaitz
Formatua
DVD
Editorea
Aldudarrak bideo
Data
2012/12/27

2012ko uztailaren 21ean Amaiurren (Baztan) eskainitako ikuskizuna jasotzen duen DVDa da honakoa. Pier Paul Berzaitz-ek sortua eta Jean Dominic Espil-en zuzendua, Gaztelu abesbatza, Aukerandantza konpainia, Xiberoko Zohardia, Amaiur dantza taldea, Amets Artzallus bertsolaria, Benat Montan eta Peio Larre aktoreak eta Xiberotar dantzariak taldeen parte hartzearekin osatu zen, eta bereziko Amaiur herriko herritarren lankidetza eta sustapena izan zuen.

1521 eta 1522 urteetan Amaiurren, eta Nafarroan oro har, izan ziren gertakariak gogora ekarri zituzten ikuskizun honen bitartez, kantu eta dantza bidez. Amaiur bertan, Barrantxeko maldan antolatu zen ikuskizunerako eszenatokia, Armaetxea eta Borda jauregien ondoan, eta Amaiurko borrokaren biktima eta heroiei begira Gaztelua tontorran dagoen ikurrari begira. 

Amaiur 2012: Haien ametsa gurea da

  • DVDa
  • Aldudarrak Bideo
  • Amaiur, 2012

Dokumentuaren akzioak