Dokumentuaren akzioak
25 Kanta eder (Dantza-kantuak)
- Egilea
- Gorane Intxaurraga eta Kalzakorta
- Formatua
- Liburua
- Editorea
- Labayru ikastegia
- Data
- 2015/12/15
Liburuxka hau, Labayru Ikastegiak argitaratutako 25 kanta eder bildumako bederatzigarrena da. Hemen ere 25 kanta batu dituzte, oraingoan, dantza-kantuak. Denak dantzetan erabilitako abestiak dira baina gaiari dagokionez oso anitzak. Euskal Herriko lurralde guztietakoak bildu nahi izan dituzte, batzuk oso ezagunak, beste batzuk ez horrenbeste. Edozein kasutan, gehienek, kultura eta folklore herrikoian dute jatorria.
Labayru ikastegiko Gorane Intxaurrondok hitzaurrean azaltzen du, letra eta doinuetan kasu bakoitzean egokiena iruditu zaien aldaera erabili dutela, baina horrek ez duela esan nahi kantaren ibilbidea hor bukatzen denik. Beste aldaera batzuetan letra gehiago edo ezberdinak egongo dira, doinua aldatzen denean letra ere egokitu egingo da. Denak direla balekoak baina bat aukeratu behar eta kantu bakoitzeko egokiena iruditu zaiena hartu dute.
Esan bezala, 25 dantza-kantu bildu dituzte lan honetan, orrialde bakoitzean abestiaren letra eta doinuaren partitura agertzen zaizkigu. Zenbait kasutan, ilustrazio batekin apaindurik.
Aurkibidea
Berbaurrekoa: Gorane Intxaurraga.
Dantza-kantuak:
- Agur, Bettiri
- Agurra (Aurresku)
- Ai, mutil kopetilun
- Ai, ze gizon zuhurra!
- Aita Santa Migel
- Aldapeko
- Alduden gizonik ez
- Andre Madalen
- Axuri Beltza
- Belauntxingo
- Erran dut
- Erreberentzia
- Eskalapoin dantza
- Godalet dantza
- Hiru txito
- Horra hor goiko (Mahai gaineko)
- Iturengo arotza
- Jaiki, jaiki, Maria
- Kattalin tirun tairun
- Kattalin txiki-txiki
- Kazkarotek badakite
- Madalen Busturingo
- San Juan bagilean
- Zapatari dantza
- Zurrume dantza
Iturriak
Fitxa
- Edizioa: Labayru Ikastegia.
- Fotokonposizioa: Ikur, S.A.
- Silutegia: Gestingraf, S.A.L
- Lege gordailua: BI-1613-2013
- IBSN : 978-84-92599-47-9
25 kanta eder (Dantza-kantuak)
Labayru Ikastegia
Bilbo, 2013
Dokumentuaren akzioak