Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Lesaka: San Fermin 2022 Ezpata-dantza

Dokumentuaren akzioak

Lesaka: San Fermin 2022 Ezpata-dantza

2022/07/11 09:21

Ezpata-dantzariak indar eta gogo biziz atera dira Lesakan. Makil-gurutzea, Zubigainekoa eta Zeharkakoa dantzatu dituzte San Fermin eguneko goizean. Kalez kale elizara igo dira, handik plazara eta segidan Onin errekako zubira. Plazan amaitu dituzte goizeko lanak. Musika banda eta txistularien doinuan eta herritarren eta bertaratutakoen txalo eta oihu artean aritu dira ezpata-dantzariak goiz osoan zehar dantzan. Argazkiak: Amaiur Aristi, Peru Gartzia – Dantzan CC-BY-SA. Ezpata-dantza, San Fermin, Lesaka, 2022-07-07.

Dokumentuaren akzioak