Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Burgi: Almadien Eguna 2023 ttun-ttuna

Dokumentuaren akzioak

Burgi: Almadien Eguna 2023 ttun-ttuna

2023/05/05 07:52

Ttun-ttuna dantzatu dute Burgiko Almadien Egunean. 2018an hasi ziren burgiarrak Almadien Eguneko jaian Erronkaribarreko dantza hau berreskuratu eta plazaratzen. Bezperako entseguko eta Almadia Eguneko irudiak jaso ditugu. Burgiarrek Izabako Kurruskla elkarteari eskatu zieten dantza irakasteko, haiek aurretik aritu baitira dantza honen prestatze eta plazaratze lanetan. Horrela, Uztarrozeko eta Izabako ttun-ttuna plazaratu ditu Burgiko taldetxo batek, inguruko zenbait herritarren laguntzarekin. Goizean zehar, hiru aldiz dantzatu dute: plazan, okindegi aurrean eta ibai ondoko errepidean. Irudiak: Jone Lahidalga, Amaiur Aristi. Almadia Eguna, ttun-tuna, Burgi, 2023-04-29,30.

Dokumentuaren akzioak