Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Barkoxe: Maskaradak 2021 azken errepika

Dokumentuaren akzioak

Barkoxe: Maskaradak 2021 azken errepika

2021/07/29 09:03

Barkoxeko gazteek urtebeteko atzerapenarekin eta udan emango dituzte maskaradak. Ondo bidean asteburu honetan egingo dute lehen agerraldia. Hemen dituzue azken errepikan egindako hainbat argazki. Herriko gazteek maskaradak prestatu dituzte eta asmoa da urrira arte hainbat saio eskaintzea, baina argi dute pandemiak guztiz mugatu dezakeela egoera. Beraz astez aste joango dira ikusten maskaradak egiteko baldintza egokitan dauden edo ez. Seguruenik arratsaldeko saioak bakarrik egingo dituzte eta bertaratzen diren guztiek beharrezkoa izango dute osasun pasea. Argazkiak: Maite Irizar eta Amaiur Aristi. Barkoxeko maskaradak, azken errepika, Barkoxe, 2021-07-24.

Dokumentuaren akzioak