Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Amasa 2018 San Martin

Dokumentuaren akzioak

Amasa 2018 San Martin

2018/11/09 11:59

Sanmartinetako ostegunean Amasan Oilasko jokoan ateratzen dira. Goizean, bi taldetan banatuta, herriko baserrietan eskean eta dantzan ibiltzen dira. Elkarrekin bazkaldu eta arratsaldean soka-dantza dantzatzen dute. 2011. urtera arte aurreskuaren aurretik oilaskoaren lepo moztea egiten zuten. Dantzariek, banan-banan, begiak zapiarekin tapatuta goizean bildutako oilaskoei lepoa mozten zieten. Sei urte eta gero berriro egin da lepo moztea, baina oraingoan, plastikozko oilaskoekin. Argazkiak: Nahia Ruiz. Amasa, 2018-11-08.

Dokumentuaren akzioak