Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zuriñe Benaventek Kataluniako Arte Eszenikoen Kritikaren Saria eskuratu du

Dokumentuaren akzioak

Zuriñe Benaventek Kataluniako Arte Eszenikoen Kritikaren Saria eskuratu du

2020/06/24 09:15
Zuriñe Benaventek Kataluniako Arte Eszenikoen Kritikaren Saria eskuratu du

Zuriñe Benavante.

Kataluniako Arte Eszenikoen emakumezko antzezle onenaren Kritikaren Saria irabazi du Zuriñe Benavente (Donostia 1993) dantzariak On Goldberg Variations/Variations lanean egindako paperagatik. Maria Muñozek eta Pep Ramisek zuzentzen duten Mal Pelo konpainia katalanarena da obra.

Kataluniako dantza sari garrantzitsuenetakoa irabazi dut Benavantek. Berez martxoan zen ospatzekoa sari-banaketa gala, baina alarma egoera zela eta bertan behera gelditu zen. Azkenean streaming bidezko ekitaldiaren bidez banatu dituzte sariak ekainaren 15ean.

Bachen doinuekin dantzan

On Goldberg Variations / Variations ikuskizunean dantza eta Johann Sebastian Bach musikari ospetsuaren musika uztartzen dira. Mal Pelo konpainiak musika barrokoaren eta mugimenduaren eta espazioaren harremana aurkezten du.

Koreografiak partitura barrokoak, Dan Tepfer piano-jolearen inprobisazioak eta John Berger idazlearen testuak jasotzen ditu. Hainbat adinetako zazpi dantzarik hartzen dute parte dantza-piezan. Jordi Casanovas, Enric Fabregas, Maria Muñoz, Federica Porello, Pep Ramis y Zoltan Vakulya izan ditu Zuriñe Benaventek oholtzan lagun.

Dantza, soinua eta hitza

Donostian, bere jaioterrian hasi zituen dantza garaikideko eta klasikoko ikasketak eta jarraian Gasteizen eta Burgosen jarraitu zuen dantza ikasketekin. Ondoren, Bruselara joan zen eta mugimenduaren estetikan eta inprobisazioan sakondu zuen. Dantza lengoaia berrien ikerketan ibili da, egun ulertzen dugun dantza garaikide konbentzionaletik aldenduz. Dantza eta musika garaikidearen arteko harremana esperimentatu ohi ditu zuzeneko musikarekin eta mugimendu eta soinuekin jolastuz.

Egun, Altraste dantza konpainian dabil dantzari eta zuzendari. Ignacio Monterrubiorekin batera sortu zuen konpainia eta mugimendua, soinua eta hitza oinarri dituzten sorkuntzak aurkezten dituzte. Gasteizko danZálava, Gasteizko dantzari profesionalei zuzendutako proiektuko kide ere bada.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.