Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zorba ikuskizun erraldoiarekin Bilbon izango da Igor Yebra

Dokumentuaren akzioak

Zorba ikuskizun erraldoiarekin Bilbon izango da Igor Yebra

2017/09/29 10:15
Zorba ikuskizun erraldoiarekin Bilbon izango da Igor Yebra

Igor Yebra, Zorba grekoa. Argazkia: Josep Guinado.

Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Koral Elkartea, UPV/EHU Abesbatza eta Turkish State Opera and Ballet dantza taldea, Igor Yebra dantzaria buru dutela 200 artista eta 5.000 ikusle baino gehiago bilduko diren ikuskizunean izango dira. Azaroaren 24an Bilbao Arenan, Zorba grekoa, Theodorakis musikagilearen lana antzeztuko da.

Zorba grekoa ikuskizunarekin asmo kulturalak eta sozialak helburu dituen Fair Saturday 2017 mugimenduaren aurtengo jardunari hasiera emango zaio.

Zorba grekoa estreinatu zela 27 urte dira, 5.000 funtziotatik gora eskainita, dantza klasikoko errepertorioan nahitaezko titulutzat hartu da. Bilbao Arenako emanaldian Igor Yebra izango da protagonista nagusia, berak haragiztatuko du Zorba grekoa, Lorca Massine-k koreografiatutako lanean. Yebraren ustez ekitaldi "paregabea eta aparta izango da". Beti egin ohi duen modura, dena emango duela dio, "baina oraingoan magikoa izango da, nork daki, agian dantzan ikusten nauzuen azken aldia izango da".

Zorba grekoa

John amerikar turistaren istorioa kontatzen du ikuskizunak. Greziako herri galdu batera joan eta Marinarekin maiteminduko da. Era berean, Manolios herritarrak ere gorte egiten dio Marinari. Herriko komunitatean Johnen aurkako jarrerak hazten hasiko dira, Zorba iritsiko den arte. Gizon librea da Zorba, ez da inongoa, eta zorteari desafio eginda, kanpotarrari laguntasuna eskainiko dio. Zorbak irakatsiko dio Johni dantzak, askapen eta euforiaren sinomimo gisa gaitzak sendatzeko duen balioa. Gorabehera askoren ondoren, beren penak eta pozak dantzatuko dituzte greziar herriaren mistika jasotzen duen azken sirtakiarekin.

Ikuskizuna

  • Eguna: azaroak 24
  • Ordua: 20:30
  • Lekua: Bilbao Arena

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.