Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak XXXI. Euskal Herriko Dantza Agerketa

Dokumentuaren akzioak

XXXI. Euskal Herriko Dantza Agerketa

2003/09/15 20:57

XXXI. Dantza Agerketa honetan Euskal Herriko toki ezberdinetako dantzariak izango ditugu gurekin, haien dantzarik ikusgarrienak kanpoaldeko eszenatokian eskaintzeko, argia eta irudien laguntzaz benetan erakargarria den ikuskizuna sortuz.
Ez ezazu galdu!

XXXI. EUSKAL HERRIKO DANTZA AGERKETA
Basauri, 2003ko irailean

- Euskal Herriko Dantza Agerketa euskal dantzen erakusketa bat da eta bere ezaugarri nagusia bertan “autoktono” bezala ezagutzen diren tokian-tokiko dantza taldeek bakarrik parte hartzen dutela da. Modu horretan izendatzen dira beren herri eta eskualdeetako dantzak gordetzen dituzten taldeak. Biztanleentzat esanahi berezia duten uneetan aurkezten dira dantza horiek (herriko jaiak, ihauteriak...). Dantza hauetako asko egun eta toki seinalatu horietan bakarrik ikusteko aukera izaten da.

Euskal Herriko Dantza Agerketa talde horien lana erakutsi eta sustatzeko asmoarekin sortu zen, horiek eusten baitute folklorea bere sustraietan, eta ikusleei data zehatz horietan toki horietara joan beharrik izan gabe ikusteko aukera emateko.

- Iaz, jaialdiaren 30. urteurrena zela eta, erakusketari bultzada berria eman nahi izan genion, aurkezpen gaurkotuagoa eskainiz, eta argi eta kolorez betetako ikuskizuna bihurtuz. Horrela, emanaldia orain larunbateko iluntzean da (eta ez igande goizean lehen egiten zen bezala), dantzak argiztaketa eta proiekzioekin osatu eta emanaldi ikusgarriagoa lortu ahal izateko.
Ohi bezala, eszenatokia aire zabalean ezarriko da. Talde hauek beraien herrietan dantzak kaleetan edo eliz-atarietan, eta ez antzokiak moduko areto itxietan, eskaintzen dituztelako egiten da modu horretan. Zehazki, ikuskizuna Basauriko Bizkotxalde parkean izango da (euria egingo balu Sozial Antzokian egingo da). Emanaldirako sarrera dohainekoa da, bai baten zein bestean ere.

- Edizio guztietan Euskal Herriko hainbat tokitako folklorearen ordezkaritza aurkezten saiatzen da. Oraingoan honako taldeek parte hartuko dute:

- USATXI, Pipaon (Araba). Pipaon-eko dantzak eskainiko dituzte. Tartean zinta-dantza, kriskitinak eta makilak erabiltzen diztuzten dantzak. Garai bateko jantziekin etorriko dira zenbait pertsonaia (Alkatea, abadea, epailea..)

- GARAIKO DANTZARIAK (Bizkaia). Dantzari Dantzaren beraien aldaera erakutsiko dute, Santiago eta Santa Ana egunetan, beren herrian, Garain egiten duten moduan egiten saiatuko dira, hau da, prozesio barrenean. Gainera, Santa Ana egunean baino dantzatzen ez den emakumeen Aurreskua ikusi ahal izango da.

- KEMEN, Irungoa, (Gipuzkoa). 21 dantzarik osatuko duten Ezpata-dantza egingo dute, eta horrekin batera Gipuzkoako zenbait dantza: Agurra, Boastitzea, Zinta-dantza (usoa askatuko da bukaeran), Brokel-dantza eta Uztai-txiki.

- EZPELA, Ezpeletakoa (Lapurdi). Makil-dantza, fandangoa, soka-dantza dantzatuko dituzte, Muxikoak ere bai eta O Peio Peio.

- ROCAMADOR, Zangotzakoa (Nafarroa). Eskualdeko folkloreko zenbait dantzaz gain, Cantarico edo Jota Vieja adibidez, talde honek berak berreskuratu edo sortutako beste batzuk erakutsiko ditu, baina data zehatzetan dantzatzen direnak eta herritarrentzat ohitura bihurtu direnak. Ingurutxo (ajietako aurreko larunbatean egiten dute), Keinu dantza (neskek bakarrik egiten dute) eta Polka.

- ZOHARDIA eta AINTZINDARIAK ELKARTEAK (Zuberoa). Oraingo honetan Zuberoako dantzari talde zabala izango dugu, zuberoako folklore bikainena erakusteko bildu diren bi elkarteren eskutik. Urtero egiten diren masakaraden hainbat zati ikusi ahal izango ditugu: Barrikada, Gabota, Makil-dantza, Branlia eta Godalet dantza ikusgarria.

Gainera, txalapartariak ere izango ditugu.

· XXXI. Euskal Herriko Dantza Agerketa irailaren 20an, larunbatean ospatuko da ondoko egitarauarekin:

19,00: Parte hartuko duten taldeen kalejira, Danbolin Txistulari Elkartea buru dutela, Sozial Antzokitik abiatu eta Bizkotxalde parkera.
19,30: Tokian-tokiko dantzen ikuskizunaren hasiera Parkean ezarritako eszenatokian.
22,30: Ikuskizunean parte hartu duten guztien eta antolatzaileen afaria.

Gainera, larunbat arratsaldean eta ikuskizunak iraun bitartean, dantzaren munduarekin lotutako zenbait saltoki irekita izango dira (jantziak, bideoak, liburuak, musika eta abar..)

Basauriko dantza taldeok ez dugu dantza autoktonorik eta beraz ezin dugu Dantza Agerketan parte hartu. Hala ere, larunbateko egitarauaren osagarri, Agintzari, Basauritar eta Edurra taldeek, gure errepertorioko zenbat dantza erakutsiko ditugu igandean, irailaren 21ean, 19.30etan Bizkotxalde parkeko eszenatoki berean.

· Euskal Herriko Dantza Agerketa Basauriko dantza taldeek antolatutako jaialdia da, udalaren, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza eta babesarekin, BBKren dirulaguntzarekin, tea herriko hainbat talderen lankidetzarekin: txokoak, Herriko Taldeak eta Danbolin Txistulari Elkartea. Edizio bakoitzaren antolaketa lanek 100 lagun baino gehiagoren parte hartzea eskatzen dute.


XXXI. EUSKAL HERRIKO DANTZA AGERKETA
Basauri, septiembre 2003


· Euskal Herriko Dantza Agerketa es una exhibición de danzas vascas que se caracteriza porque en ella participan únicamente grupos autóctonos. Se denomina así a los grupos que conservan las danzas propias de sus municipios y comarcas, y que las representan en momentos concretos que tienen un significado especial para sus habitantes (festividad local, carnaval, etc.). Muchas de estas danzas sólo pueden disfrutarse en su lugar de origen y en esos días señalados.

Euskal Herriko Dantza Agerketa nació con la intención de mostrar y animar la labor de estos grupos, que son los que mantienen el folklore en sus raíces, y para facilitar al público su conocimiento sin necesidad de trasladarse a esos lugares en fechas tan concretas.

· El pasado año, coincidiendo con su 30 aniversario, tratamos de dar un nuevo impulso a esta exhibición presentándola de una forma más actual y convirtiéndola en un espectáculo lleno de luz y de color. Así, la actuación tiene lugar ahora el sábado por la tarde-noche (y no el domingo por la mañana como se venía haciendo), con el fin de acompañar las danzas con iluminación y proyecciones y conseguir un espectáculo aún más vistoso.

Como es habitual, el escenario se situará al aire libre. El motivo es que en sus pueblos estos grupos actúan y representan sus danzas en las calles, en el pórtico de la iglesia, etc. y no en espacios cerrados como puede ser un teatro. Concretamente, el espectáculo se desarrollará en el parque de Bizkotxalde de Basauri (en caso de lluvia lo trasladaríamos al Social Antzokia). La asistencia al espectáculo es gratuita en cualquiera de los casos.

· En todas las ediciones se intenta que esté representado el folklore de diferentes puntos de Euskal Herria. En esta ocasión los grupos participantes serán:

- USATXI, de Pipaon (Araba). Representarán las Danzas de Pipaon, que incluyen una danza de cintas y varias de castañuelas y palos. El grupo acudirá a Basauri con varios personajes ataviados con trajes de época (Alcalde, abad, juez,…).

- GARAIKO DANTZARIAK (Bizkaia). Nos mostrarán su variante de la Dantzari Dantza, tratando de representarla tal y como lo hacen en su localidad de Garai los días de Santiago y Santa Ana, es decir, en el marco de una procesión. Además, podremos ver el Aurresku bailado por mujeres únicamente el día de Santa Ana.

- KEMEN, de Irun (Gipuzkoa). Bailarán la Ezpata dantza en la que participarán 21 dantzaris, junto con otras danzas guipuzcoanas como Agurra, Boastitzea, Zinta dantza (al final de la cual se libera una paloma), Brokel dantza y Uztai txiki.

- EZPELA, de Ezpeleta (Lapurdi). Nos traerán su Makil dantza, Fandango, Soka-dantza, además de alguno de sus Muxikoak y la representación de O Peio Peio.

- ROCAMADOR, de Sangüesa (Nafarroa). Además de algunas danzas del folklore más tradicional de la zona, como Cantarico o la Jota Vieja, este grupo nos mostrará otras que se han recuperado o incluso creado en los últimos años pero que se ejecutan en fechas concretas y que ya se han convertido en costumbre para los vecinos de la localidad: Ingurutxo (que se realiza el sábado anterior a las fiestas), Keinu Dantza (en la que sólo participan chicas) y Polka.

- ZOHARDIA eta AINTZINDARIAK ELKARTEAK (Zuberoa). En esta ocasión contaremos con un numeroso grupo de dantzaris de Zuberoa, pertenecientes a dos asociaciones que se han unido para mostrar lo mejor del folklore suletino. Concretamente podremos ver diferentes partes de la Maskarada que se representa anualmente: Barrikada, Gabota, Makil dantza, Branlia y la vistosa Godalet dantza (danza del vaso)

Además, contaremos con la presencia de txalapartaris.

· La XXXI edición del Euskal Herriko Dantza Agerketa se celebrará el sábado 20 de septiembre, con el siguiente programa:
19,00: Pasacalles de los grupos participantes encabezados por Danbolin Txistulari Elkartea, desde el Social Antzokia hasta el parque de Bizkotxalde.

19,30: Comienzo del espectáculo de danzas autóctonas, en el escenario situado en el Parque.
22,30: Cena popular para todos los participantes en el espectáculo y sus organizadores.
Además, durante la tarde del sábado y mientras dure el espectáculo estarán abiertos algunos puestos con material relacionado con el mundo de la danza (trajes, vídeos, libros, música, etc.).

Los grupos de danza de Basauri no contamos con danzas autóctonas por lo que no podemos participar en el Dantza Agerketa. Sin embargo, como complemento al programa del sábado, los grupos Agintzari, Basauritar y Edurre, mostraremos algunas de las danzas de nuestros repertorios el domingo día 21 a las 19,30 h. en el mismo escenario del Parque Bizkotxalde.

· Euskal Herriko Dantza Agerketa es un espectáculo organizado por los grupos de danza de Basauri, con el apoyo y patrocinio del Ayuntamiento y de la Diputación de Bizkaia, la subvención de la BBK y la colaboración de otros colectivos del municipio: txokos, Herriko Taldeak y Danbolin Txistulari Elkartea. Las tareas de organización de cada edición implican a más de 100 personas.

Agerketako kartela duzue erantsitako artxiboan:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.