Dokumentuaren akzioak
Fabian Thome koreografo gonbidatuarekin XXII. Atalak Donostian
Datozen asteazken eta ostiralean, hilaren 15 eta 16an, Dantzazek, 21:00etan aurkeztuko du bere XXII. ATALAK Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan. Koreografo gonbidatua: Fabian Thomé
Atalak proiektua
Honekin, 22 edizio izango dira proiektu honetan, dantza garakidea eta bere sormen prozesua publikoarengana hurbiltzeko. Betidanik, gure dantzariek egindako sormenak izan dira protagonistak, eta asteazkenean eta ostegunean aurkeztuko direnak kontutan izanda, 68 pieza dira guztira, 2008ko azaroan izandako lehengo edizioa egin zenetik.
Koreografo gonbidatuen artean, 22 izan dira: Josu Mujika izan zen lehena, eta gero Izaskun Lapaza, Jon Maya, Pantxika Telleria, Eneko Balerdi, Aukeran, Igor Calonge, Noemi Viana, Eneko Gil, Kontxi Lopez, Larraitz Ugartemendia, Aiert Beobide, Amaia Navascues, Sara Paniagua, Eneko Alcaraz, Argia Taldea, Gasteizko Kontserbatorioa, Bust A Move, Asier Zabaleta, Iker Arrue…
Hemengoak proiektua
Dantzaz, sektore osoarentzako tresna izateko esfortzuan, proiektu berri bat abian jarri zuen pasa den denboraldian: Hemengoak Ideia nagusia: Euskalerriko koreografoei aukera ematea gure konpainiarekin lan egiteko, eta eskaera bat egin: pieza koreografiko bat sortu, 10-15 minutukoa, gure dantzariak erabiliz. Horretarako 10 egun ematen dizkiegu hori burutzeko, eta “Atalak” saioetan aurkezteko. Pasa den denboraldikoa hain emaitza ona izanda, aurten ari gara jarraitzen. 2013-14n izandako emaitzak:
- Asier Zabaleta: “Urak Dakarrena” 2013ko urrian aurkezturik
- Jon Maya: “Ongi Etorri” 2013ko abenduan aurkezturik
- Igor Calonge “El Beso” 2014ko otsailan aurkezturik
- Iker Arrue “ WKSP 119.104” 2014ko maiatzan aurkezturik
Eta denboraldi honetarako Fabian Thome izateaz gain, Natalia Monje eta Noemi Vianarekin arituko gara, otsailan eta apirilan.
Atalak XXII. Programa
- “Undertime” (Fabian Thomé)
Musika: Ignacio Urrutia (collage)
Jaio garenetik, denboraren atzetik gabiltza. Batzutan, bizitzak behartzen gaitu erlojuaren kontra ibiltzen. Errealitatearen mugaz kanpo dagoen leku bat, bere
bihotzean dauden zauriak zaindu ezinean dabiltzaten pertsonen amets apurturik egindakoa. Ez da erraza, bizitza eta heriotzaren artean dauden mugak ez bait ditugu beti ulertzen. Denborak erlojuak maneiatzen irakasten digu, eta orraziei kasu egiten. Horretarako oso baliotsua da frase hau: batzutan ametsak errealitate bihurtzen dira, baina errealitatea ez da beti gure inguruan dagoena…
Gure Dantzariak:
- Vitae
Koreografia: Agustín Martinez
Musika:"FOLI"
Eskerrak/Agradecimientos: Thomas Roebers and Floris Leeuwenberg
- Again
Koreografia: Garazi Etxaburu
- SOS
Koreografia: Valerio Di Giovanni
Musika: Faraualla
Dokumentuaren akzioak