Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 25 urteko ibilbidea ospatzeko ikuskizuna aurkeztuko du Verdini konpainiak

Dokumentuaren akzioak

25 urteko ibilbidea ospatzeko ikuskizuna aurkeztuko du Verdini konpainiak

2019/02/08 10:55
25 urteko ibilbidea ospatzeko ikuskizuna aurkeztuko du Verdini konpainiak

Argazkia: Verdini

Konpainiaren 25 urteak ospatzeko "Nire, zure, gure Verdini: 25 urte" ikuskizuna aurkeztuko du Verdini dantza konpainiak igande honetan. Isabel Verdini zuzendariaren eta dantza taldeko dantzarien arteko elkarrizketetatik sortu da emanaldi berria. Hogeita bost urteko ibilbidean zehar aurkeztu dituzten dantza piezen bilketa egin dute, dantzatzen gehien disfrutatu dituztenak aukeratu dituzte okasiorako. Horrela, Nahi nuena (2002), Ilunpetik (2006), Argira (2007), Zu zeu (2013), Gaitasunen iraultza (2016) eta beste hainbat lanetako koreografiak eta musika berreskuratu dira.

Aintzane Gamiz-ek aurkeztuko duen ikuskizuna, hemeretzi eszenek osatzen dute. Igandeko saioan, proiektu honetan ezinbestekoak izan diren hiru pertsona omenduko dituzte: Charo Carranza, Tomas Murua eskultorea (Verdini saria 2015) eta Carlos Salaberri argiztapen teknikaria (Verdini saria 2018). Argazkien bitartez, dantzariekin batera izango dira oholtzan.

Verdini 25 urte aurkezpena
Ikuskizunaren aurkezpena. Ezkerretik eskubira: Jesus Murua (Verdiniren zuzendaritzako lehendakaria eta laguntzailea) Jon Insausti (Donostia Kulturako ordezkaria), Isabel Verdini (Verdiniko zuzendaria eta koreografoa), Aitor Manterola (dantzaria) eta Norka Chiapusso (Antzerkia eta Dantzako programazioaren zuzendaria).

1992an sortu zen Verdini Dantza Taldea proiektua, Isabel Verdiniren zuzendaritzapean; dibertsitate funtzionaleko pertsonek lan fisiko eta artistikoa garatzeko helburuarekin. 2000. urtean, igo zen oholtzara lehendabizikoz taldea. Ordutik hainbat obra kaleratu dituzte, besteak beste, Gure indarra (2000), Nahi nuena (2002), Bihotzetik (2004), Bihotzetik II (2006), Ilunpetik (2006), Argira (2007), Dantzaria naiz (2010), Zu zeu (2013), Método Verdini Metodoa (2014) eta Gaitasunen iraultza (2016). Horiez gain, konpainiak hiru koprodukzio eraman ditu aurrera: Hala ere (2013), Oteizaren kaxa beltza (2014) eta Gernika, ilunetik argi (2017).

Urte hauetan egindako lana behin baino gehiagotan izan da aitortua; ONCE Solidaritate Saria (2006) eta Hiritar Meritu Donostiarraren Medaila (2008) jaso zituen proiektuak. Bestalde, taldeak berak, 2013an Euskara eta Desgaitasuna Egun Internazionala sustatu zuen eta 2014ean, kultura arloan euskara eta desgaitasunaren alde egiten dutenak omentzeko Verdini Saria sortu zen.

 

Nire, zure, gure Verdini: 25 urte

  • Konpainia: Verdini Dantza Taldea.
  • Koreografía eta zuzendaritza: Isabel Verdini.
  • Zuzendaritza laguntzaileak: Jesus Murua eta Agurtzane Verdini.
  • Argiztapena: Javier Candela.
  • Dantzariak: Jon Alonso, Ana Alvarez, Nerea Astarbe, Ainhoa Bakaikoa, Miriam Corrionero, Olaia Goikoetxea, María Isasti, Idoia Matxinbarrena, Aitor Manterola, Ohiane Mateos, Aizpea Mugika, Nekane Prieto, Maialen Sanchez, Alex Santesteban, Haizea Sendon, Haizea Telletxea, Isabel Verdini eta Leire Zabala.
  • Lekua: Victoria Eugenia Antzokia.
  • Eguna eta ordua: Otsailaren 10an, 19:30ean.
  • Sarrerak: 7,00-12,00 €, Victoria Eugenia Antzokiaren webgunean eros ditzakezue.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.