Uruguai eta Argentinako euskal dantzarien topaketa Paranan

2010/06/22
Uruguai eta Argentinako euskal dantzarien topaketa Paranan

Montevideoko Haize Hegoa Euskal etxeko dantzariak eta Paranako Urrundik elkarteko dantzariak bat egin dute asteburu batez. Urrundik elkartearen 10. urteurrenaren ospakizunetan antolatu da ekitaldia, eta besteak beste JUan L. Ortiz kultur gunean euskal dantzen emanaldia eskaini zuten bi taldeek. Euskal Herriko lurralde desberdinetako 18 dantza eskaini zituzten Urrundik eta Haize Hegoa taldeetako dantzariek.

Horrez gain, Argentinako folklorea ere lantzeko aukera izan dute, izan ere, Mario Canok prestatutako dantzariek tango erakustaldi bat egin zuten. Bertako prentsak ere oihartzuna eman dio ekitaldiari, eta Uno de Entre Rios egunkariak "Cuando la danza borra fronteras" izeneko artikulua argitaratu du.

 Montevideoko Haize Hegoan Paranan 01

 Montevideoko Haize Hegoan Paranan 02

Informazioa eta argazkiak: Federico Borras