Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Angel Rodriguez eta Robert Poole udako dantza ikastaldietan

Dokumentuaren akzioak

Angel Rodriguez eta Robert Poole udako dantza ikastaldietan

2008/05/29 13:00

Dantza klasikoa

Irakaslea: Angel Rodríguez

Carmen Rochek zuzentzen zuen Espainiako Ballet Nazionalaren eskolan egin zituen dantza ikasketak, eta dantzari gisa Victor Ullatek zuzentzen zuen Ballet Nazionalean hasi zen; ondoren Carmen Senraren dantza modernoko konpainian eta 1989an berriz Genevako Antzoki Nagusiko Balletean, Oscar Araizen zuzendaritzapean bost urtez egon zelarik.

1992an Nacho Duatok zuzentzen duen Dantza Konpainia Nazionalean sartu zen eta bertan, bakarlari eta lehen dantzari gisa aritu zen 1996 bitartean. Koreografo moduan Carmen Rocheren Balleterako eta Dantza Konpainia Nazionalerako lanak egin ditu, eta baita zenbait ikusentzuteko proiektutarako ere. 2007an azpimarragarria da Jesucristo Superstar musikalerako egindako koreografia. Madrideko Kontserbatorioan Dantza Klasikoko irakasle titulua izanik zenbait ikastetxetan irakasten aritu da, hala nola Scaena eta Alicia Alonso Goi Mailako Dantza Institutuan.

Piano-jotzailea: Alberto Sagardia

Dantzako piano-jotzaile laguntzailea, Donostiako Kontserbatorioan hasi zuen bere karrera profesionala. 1995 urtetik hona Nafarroako Gobernuaren dantza eskolan egiten du lan eta 2002 urtetik aurrera Biarritz Balleten ere bai. Halaber Gipuzkoako Foru Aldundiaren udako ikastaldi hauetan, Biarritzeko nazioarteko stage-an eta beste zenbait froga nahiz azterketa ofizialetan aritzen da.

Dantza garaikidea

Irakaslea: Robert Poole

Londoneko Royal Ballet School ikastetxean egin zituen dantza ikasketak. Geroztik honako
konpainietan dantzatu du: Holandako Het National Ballet, Kanadako National Ballet, Londoneko
Rambert Ballet, Italiako Balleto Toscano, New Yorkeko Manhattan Ballet, Holandako Scapino
Ballet eta Alemaniako Frankfurt Balletean. Zuzendari eta koreografo bezala Austriako Linzeko Balletean ibili zen bost urtez. Europako dantza konpainia eta ikastetxe ugaritan jardun da irakasten, beste batzuren artean koreografo eta irakasle gonbidatu bezala Valenciako Goi mailako kontserbatorioan eta Frankfurteko S.O.A.P. konpainian, Leedseko Northern School of contemporary dance eskolan eta Rotterdameko Scapino Balletean.

 

Ordutegia

  • Klasiko ertaina: 9:30 – 11:00
  • Klasiko aurreratua: 11:15 – 12:45
  • Koreografia neoklasikoko tailerra: 13:00 – 14:00
  • Garaikide ertaina: 16:00 – 17:30
  • Garaikide aurreratua: 17:45 – 19:15
  • Koreografia tailerra: 19:30 – 20:30

Klaseak egunero, astelehenetik ostiralera bitartean.

Prezioa:

  • Eguneroko klase batetan izen ematea: 50 €
  • Eguneroko tailer baten izen ematea: 30 €


Betebeharrak

• Guttieneko adina: 12 urte.
• Aurre ikasketak: 2 urte gutxienez.
• Izen emateko txartela nor bere dantza ikasketak gidatzen dituen irakaslearen sinaduraz aurkeztea (edo ikastetxeko ziurtagiri batez lagundua).

Oharra! Leku mugatua. Antolatzailearen esku geratzen da onarpen eskubidea, maila teknikoa ez
duten ikasleei dagokienean.

Izen ematea
1. Izen emateko txartela behar bezala bete, norberaren irakasleak sinatuta (edo ikastetxeko ziurtagiri batez lagundua), eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustapen eta Hedapeneko Zuzendaritzara bidali (KM Kulturunea, Urdaneta 9. 20006 Donostia. Tfnoa: 943-112891, Fax: 943-112765, e-mail: programazioa@gipuzkoa.net) ekainaren 20a baino lehenago.

2. Behin ikastaldian onartua izan dela ziurtatzerakoan, matrikularen zenbatekoa Kutxako 2101 0381 07 0001329473 zenbakidun kontu korrontean diru-sarrera egin eta ziurtagiria ikastaldia hasi baino lehenago Kultura Sustapen eta Hedapeneko Zuzendaritzara helarazi.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.