Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Udaberrian Bilboko Bizkaia aretoan Aiko taldearen erromeriak ospatuko dira

Dokumentuaren akzioak

Udaberrian Bilboko Bizkaia aretoan Aiko taldearen erromeriak ospatuko dira

2014/03/12 11:11

Aurten udaberria ostiralarekin hasten da, neguko lozorroa atzean utzi,  berpiztu, etxetik irten eta mugitzeko egun aproposa. Izan ere Aiko Taldea musika eta dantza maisuz osatzen den kultur taldeak, ez du beste egun batera arte itxaron nahi urte sasoiaren aldaketaz gozatzeko. 21eko ostiralean bertan, arratsaldez, `Udaberriko Dantzaldiak´ egitasmoaren lehen erromeria ospatuko du, zuzeneko musikaz, publiko orori zabalik dauden erromeriak, udaberrian Bizkaiko hiriburuan primerako erromeriak ospatzeko galazko azpiegitura baten, Abandoibarrako UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, Iberdrolako dorrearen ondoan, AIKO Taldeak Kulturbasqueren lankidetzan antolaturik. Erromeriak ostiral guztietan arratsaldeko seietan ospatuko dira, lehena 21ean, eta apirilaren 4an eta maiatzaren 16an besteak.

‘Udaberriko Dantzaldiak’ programak, dantzarako espazio berriak sortzeko eta euskal doinu eta herri dantzak modu berezi eta ahalik eta parte hartze jendetsuenarekin partekatu eta gozatu ahal izateko taldeko filosofiarekin bat egiten du.  Horrela, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik,  Bizkaiko Campuseko Kulturbasque kultur jardueren barruan,   geroz eta jende gehiagok naturaltasun osoz musika eta dantza tradizionala gozatu ahal izateko Aiko Taldeak Bizkaiko hiriburura proposamen dibertigarria dakar, beti egin den moduaren ildotik. Bizkaia Aretoak interesa duen orori ateak zabaltzen dizkio dantzarekin gozatzeko, metodologia egokia jarraituz eta Bilbo erdigunean bertan luxuzko kokagune honetan.

‘Udaberriko Dantzaldiak’ publiko orori zabalik daude, gaitasuna eta ezagutza kontutan hartu gabe. Erromerietan Aiko Taldeko musika eta dantza maisuek ematen diete laguntza lehen aldiz parte hartzen dutenei eta era honetan, berehala jasotzen dute oinarrizko trebetasuna, dantzazaleekin, gutxi gora behera adituak direnekin, dantza tradizionala partekatu eta gozatu ahal izateko. Ekimen hau egiteko moduaren birsormen bat da; jatorrietara joatea, erraztasunera eta naturaltasunera itzultzea antzinako herri ospakizunetan dantzatzen zen modura, mundu osoak parte hartzen zuela, bakoitzaren trebetasunari begiratu barik.

‘Udaberriko Dantzaldiak’  erromerietan parte hartzen dutenek Aiko Taldearen errepertorio zabalaz gozatzeko aukera izango dute, musika tradizionalari haize berriak eman dizkieten diskoetako doinu ezberdinen sailkapen zabala. Musika garaikideko konposizio berriak dira dantza estilo tradizionalerako, eta Bizkaia Aretora hurbiltzen direnek, euren trebezia erakusteko aukera izango dute ekimen dibertigarri honekin, herrietako erromeria tradizionalaren giroa biziz. Kasu honetan leku berezia, non Aiko Taldeak jauziak, soka-dantza, jotak, porruak, valsak, mazurkak, txotisak, pasodobleak, polkak, kontradantzak, etab. dantzatzera animatzen zaituzte.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.