Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txistua materiagabeko kultura ondarearen altxor?

Dokumentuaren akzioak

Txistua materiagabeko kultura ondarearen altxor?

2009/06/18 14:51

Materiagabeko kultura ondarea sustatu, hedatu, gorde eta jendea sensibilizatzeko jarri du martxan Kulturaren hiriburuen nazioarteko bulegoak hautaketa hau. Txistuarekin batera beste 44 festa, tradizio, ohitura... daude materiagabeko kultura ondarearen altxor izatera deituak (tartean Iruñeko San Ferminak, Donostiko Tanborrada edo Bilboko Aste Nagusia).

Honela aurkezten du ekimen honek txistua:

Euskaldunendako txistua da haien musika tresna berezkoena. Mendetan euskal kulturak musika tresna honi soinu eta jotzeko era berezia eman dio. Txistua hiru zuloko flauta da. Musika tresna mota hau, jatorriz, zibilizazio askotan topa badezakegu ere, munduko eskualde jakin batzuetan baino ez du biziraun, Euskal Herrian kasu. XIII. mendetik flauta tankera hau erritu eta jai (dantzak, kalejirak...) errepertorioetan erabiltzen zeneko testigantzak ditugu. Txistulariek hauek gorde eta zabaldu dituzte belaunaldiz-belaunaldi. Txistuak Euskal Herrian duen errotzearen adibide dugu Txistularien Elkartea, 1000 bazkide baino gehiago dituena.

Izendapen honek sortu du harriduraren bat. Esaterako Zuzeu.com albistariko kazetari Jon Muñoak hala idatzi du: "Hautagaiak 45 dira guztira eta, tartean, txistua ere agertzen da. Bai, bai, Euskal Herriko txistua, danbolinik gabe oraingoan". (...) "Baina bere inmaterialtasuna, ostera, berria da guretzat. Atzamarrak dantzan etengabe, putz eta putz… ezer ez ukitzeko, ezer ez jotzeko. Ala bai?"

Kontuak-kontu, Txistua zerrenda horretan agertzen da. Euskal Herriko beste zenbait ohitura, tradizio eta jai ere bai:

  • Iruñeko San Ferminak.

  • Donostiko Danborrada.

  • Bilboko Aste Nagusia.

 

Dantzarekin nolabaiteko harremana duten beste batzuk ere bai:

  • Anguianoko (Errioxa) danzadoreak.

  • Algemesín (Valentzia) irailaren 8an egiten den prozesioa.

  • Bergako (Bartzelona) Patúm.

  • Almonacid del Marquesadoko (Cuenca) endiablada.

 

Txistua materiagabeko kultura ondarearen altxor izan dadin botoa eman nahi duenak webgune honetan egiten ahal du. Txistuaren hautagaitza zenbakia 45.a da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.