Dokumentuaren akzioak
Sanjoanak dantzan 2019
San Joan suaren inguruan soka-dantzan, Abaltzisketa, 2017-06-23. Argazkia: Amaiur Aristi- Dantzan CC-BY-SA
Gaur arratsaldeko 18:00ak jotzear direnean hasiko da uda, gaurkoa dugu urteko egunik luzeena eta gaurik motzena. Euskal Herriko txoko askotan udarari ongi etorria dantzan egingo zaio. Sanjoanak ospatuko dira asteburuan eta festaren bueltan hainbat ohitura, erritu eta dantza izango dira gure herrietan. Sanjoanetako dantza nagusiak jaso ditugu sarrera honetan. Udako lehenengo jai horien ondotik etorriko dira etenik gabe gainerakoak. Edozein garaitan dantzatzen dugu, baina estreinatzera goazen urtaroa bereziki dantzaria dela esan genezake. Has dezagun uda, sanjoanetan dantzan, ez dugu aitzakiarik.
Ekainak 21
20:00 Tutera: San Joan Batailatzailearen Paloteadoa
Ekainak 23, San Joan bezpera
10:00 Hernani: Gazteen azeri-dantza
13:00 Guardia: Guardiako dantzak
18:00 Agurain: Lezeako zortzikoa
19:00 Donostia: gizon-dantza
19:30 Iruñea: soka-dantza
20:00 Antzuola: soka-dantza
20:15 Andoain: soka-dantza
20:30 Urdiain: San Joanen kantaita
20:30 Arizkun: mutil-dantzak
20:30 Arbizu: zortzikoa
21:00 Arrasate: Errementari dantza
21:30 Abaltzisketa: soka-dantza
21:30 Lasarte-Oria: San Joan zortzikoa
22:00 Beasain: San Joan esku-dantza
22:00 Errenteria: soka-dantza
22:00 Sestao: soka-dantza
22:00 Pasai Donibane: Aurreskua
22:20 Aretxabaleta: San Joan zortzikoa
22:30 Pasai Antxo: aurreskua
22:30 Astigarraga: San Joan zortzikoa
Ekainak 24, San Joan eguna
10:00 Tolosa: Bordon-dantza
11:30 Guardia: Guardiako dantzak
11:30 Urretxu: aurreskua
12:00 Andoain: Axeri-dantza
12:00 Uharte-Arakil: San Joan zortzikoa
12:00 Arizkun: mutil-dantzak
18:30 Usurbil: San Joan soka-dantza
20:00 Altsasu: San Joan zortzikoa
23:30 EIbar: Soka-dantza
Ekainak 25
09:00 Hernani: Azeri-dantza
Ekainak 26
09:00 Hernani: Azeri-dantza
Dokumentuaren akzioak