Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Royal Dance of Antonio & Idoia" estreinaldia La Fundicion-en

Dokumentuaren akzioak

"Royal Dance of Antonio & Idoia" estreinaldia La Fundicion-en

2010/01/07 15:21

Urtarrilak 23 – 24  20:00etan

Idoia Zabaleta - Antonio Tagliarini / Gasteiz - Erroma

“Royal Dance of Antonio & Idoia”

Estreinaldi Absolutua

Ukiezina ukitu.
Iragan mendeko sinbolorik toxikoen eta ahaltsuenetako batetik abiatzen gara: zeremonia ofizialetako banderetatik.
Irudikapen koreografikoa
Erretorika politikoa
Kirol ospakizuna
Sinbolo horien irudikapenaren trukearekin jokatu nahi dugu berariaz. Esanahi posibleak bikoiztu, distortsionatu, durundi eragin.
Itsas lainoak apenas ikusten uzten duen kostaldean,
Non etsaiaren urguilu anfitrioia isiltasun beldurtian datzan,
Zer da itsas brisak, amildegi izugarriro altuaren gainean,
irregularki jotzen diharduelarik, erdi ezkutatzen, erdi erakusten duena?
Orain egunsentiaren lehen bristadaren distira harrapatzen du,
Bere loria guztian islatua, orain ibaian egiten du dir-dir:
¡Izardun bandera da hau! O, luzaro kulunka dadila
Askeen lurraren eta bihoztunen bizilekuaren gainean.
(Amerikako Estatu Batuetako himno nazionalaren zatia)

Izan ere, himno nazionalaren erritmora bandera altxatzeak halako asaldura afektibo bat sortarazten du
Bertikaltasuna
Edertasuna
Arrandia
Handitasuna
¿Ez al da koreografia sublime bat aurrean duguna?
Bandera handi baten aurrean hauexek guztiak daude:
egunsenti bat
tigre bat
zeru urdin bat
titi handi pare bat
arrisku-salto hirukoitz bat
eiakulazio bat
tximeleta bat ospe bila

Ideia eta zuzendaritza: Antonio Tagliarini eta Idoia Zabaleta
Koreografia eta interpretazioa: Antonio Tagliarini eta Idoia Zabaleta
Argien diseinua: Oscar Grijalba
Akonpainamendua: Jaime Conde Salazar eta Attilio Scarpellini
Produkzio exekutiboa: Filipe Viegas eta Cristina de la Renta
Egoitza artistikoak: Azala sorkuntza lekua, Lasierra, Euskal Herria, La Scatola dell’Arte, Erroma, Italia
Produkzioa: Moare Danza || Planet 3
Ko-produkzioa: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila, Azala sorkuntza lekua, Lasierra, Euskal Herria, Associazione Culturale Planet 3 / Italia, Core – Coordinamento Danza e Arti Performative del Lazio

 

I.O.: “La pitada efectuada por la afición, durante la llegada del Rey al estadio de fútbol que ensordeció el himno nacional, no es delito sino un hecho “amparado por la libertad de expresión”, según dictaminó el juez titular del juzgado Central nº1”, El Pais, 2009ko ekainak 13.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.