Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pospisil-en arrastoaren atzetik

Dokumentuaren akzioak

Pospisil-en arrastoaren atzetik

2005/10/05 19:08

Orain Pragako telebista ekoiztetxe bat Pospisil-en inguruko dokumentala prestatzen ari da eta haren bideei jarraika dabil. Orain urtetebete inguru Juan Antonio Urbeltzekin kontaktuan jarri ziren eta Euskal Herrian izan ditugu egunotan txekiarrak. San Migel egunean Iurretan izan ziren dantzari dantza ikusten eta grabatzen, eta larunbatean berriz Ortuellara joan ziren Pas de Basque dantza emanaldia ikustera.

Durangaldeko Anboto aldizkari eta webguneak ondoko albistea jaso du: Txekiako ordezkariak etorri ziren atzo dantzak ikustera

Iurretara egindako bisitan Txekiatik etorritako lantaldeak Durangaldeko eta Donostiako dantza-zale eta aditu taldearekin argazkia egin zuen. Besteak beste Iurretako Antton Mari Aldekoa-Otalora eta Tiliño, eta Donostiako Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi ageri dira argazkian Txekiako telebista ekoiztetxeko arduradunekin. Eskerrikasko Anbotokoei Iban Gorritiren argazkiagatik!

Argazkia: Iban Gorriti

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.