Dokumentuaren akzioak
"Oteizaren kaxa beltza" ikuskizunaren estreinaldia Kresala eta Verdini dantza taldeek
Oteizaren kaxa beltza dantza-ikuskizun bat da, kaxe beltz nozioaren hiru ardatz funtsezkotan oinarritzen dena: lehenik eta behin, eszenaren eta teatroaren zentzuan; bigarrenik, Oteizak hala izendatuta, bere-bereak diren kaxa beltzak direlakoetan, hots, artistaren ibilbide plastikoari azkena eman zioten obra metafisikoetan; eta, azkenik, hirugarren adierarekin, egiazko kabitate gorabeheratsuan, zeinaren barneko elementuak ezezagunak baitira, eta soilik “kanpotik” antzeman baitaitezke, kanpoko manipulazioen edo behaketen bidez.
Azken kaxa beltz berezi horrek ingurunearekin zer-nolako interakzioa duen interesatuko zaigu; aurreko kaxa biak zer, nola eta zergatik diren ulertzeko. Zabal dezagun, bada, pittin bat. Diziplinarteko materialen bilketa eta erregistroa azalduko dira bertan, misterio ezkutuak argitzeko eta deskodetzeko ahaleginean. Ahalegin hori, hain zuzen ere, Oteizaren kaxa beltza obraren baitatik egingo da.
Jorge Oteizaren gainean eraikitako figura eta mitoa barik, haren obra hartu da aintzat euskal dantza-ikuskizun berri hau zuzentzeko orduan. Ikuspegi kaleidoskopiko bat ematen saiatu gara, erabateko begirada bat, interesa bere “egitekoan” jarrita. Era berean, egiteko hori marko honetan ulertu behar da: bere bizi proiektu pertsonalak, nahiek, asmo esperimentalaren metodoek eta emaitzek, poesia- eta saiakera-sorkuntzak, ikerketek eta haurren heziketa estetikoak adierazi duten guztian. Haren lan guztia interpretatzen da halabeharrez hil, eta, ondoren, pertsonen baitan birsortuko den bitarteko gisa.
Grina eta asmo handiko proiektu estetiko eta etikoa izaki, XX. mendeko artearen proposamen artistiko garrantzitsuenetarikoak dira, ezbairik gabe, Oteizak 50eko hamarkada hondarrean garatu zituen proiektu artistikoa eta horren ondorioak. Perspektiba-aldaketa nabarmena ekarri zuen: artea errealitatea eta bizitza helburu dituen teknika gisa ulertu, eta konfiantza osoa izan zuen beti giza existentziaren baldintza tragikoa salbatzeko arteak duen boterean.
“Artea existentziaren forma gorenetako bat da, baldin eta kreatzaileak tranpa bikoitz bati ihes egitea lortzen badu: artelanaren ilusioa eta artista-mozorroaren tentazioa. Biek ala biek harri bihurtzen dute: lehenak pasioa kartzela bilakatzen du; bigarrenak, aldiz, askatasuna ofizio”. Octavio Paz
Fitxa artistikoa
- Dantza taldeak: Kresala, Verdini
- Koreografiak: Faustino Aranzabal, Isabel Verdini
- Clown taldea: Badut
- Kresalako dantzariak: Eneritz Ardanaz, Iratxe Benedited, Ainhoa Zuazu, Lur Aranzadi, Garazi Ormazabal, Maider Arriola, Ainhoa Sequeiros, Nora Garcia, Maddi Llorente, Ione Murua, Sara Ayesa, Garazi Urrutikoetxea, Izeia Lukin, Ainhoa Unzueta, Maddi Bakeriza, Naroa Mendizabal, Irati Rubio, Naiara Esnaola, Kepa Malpetti, Joanes Amezaga, Beñat Lizartza, Urtzi Atxega, Naroa Arbizu, June Agirrebeña, Malen Arrieta.
- Verdiniren dantzariak: Nekane Prieto, Olaia Goikoetxea, Haizea Sendon, Naroa Azaldegi, Nerea Astarbe, Aitor Manterola, Jon Alonso, Ainhoa Gil, Oihane Gil, Ana Alvarez, Agurtzane Verdini, Aizpea Mugica, Perla Lopez, Isabel Verdini.
- Badut clownak: Anduriña Zurutuza, Txefo Rodriguez
- Dantza irakasleak: Faustino Aranzabal, Isabel Verdini, Idoia Ibarzabal
- Hitzak eta ahotsak: Jorge Oteiza, Jose Angel Irigaray, Joxeanton Artze
- Musika: Egile ezberdinen aukeraketa XVI-XXI
- Argien diseinua: Carlos Salaberri
- Bideoa: Alfonso Andrés - esrec
- Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal, Isabel Verdini
- Mila esker: Pamiela argitaletxea, Jose Angel Irigaray, Joxeanton Artze, Mikel Laboa, Oskar Estanga, Juan Arriola, Arkaitz Miner, Ander Berrojalbiz, Maider López, Aiko, Ruper Ordorika, Fermin Muguruza, Paloma Chamorro.
Dokumentuaren akzioak