Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ortzadar-en Librea ninçana, igande honetan Bilboko Arriaga antzokian

Dokumentuaren akzioak

Ortzadar-en Librea ninçana, igande honetan Bilboko Arriaga antzokian

2014/03/07 12:38
Ortzadar-en Librea ninçana, igande honetan Bilboko Arriaga antzokian

Ortzadar: Librea ninçana.

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Arriaga Antzokian aurkeztuko du bere azken lana, …librea ninçana, dantza, musika, kantua eta antzeztutako poesia uztartzen dituen euskarazko ikuskizuna, 1512an Fernando Katolikoaren tropek Nafarroako Erresuma nola inbaditu zuten kontatzen duena. Hitzordua igandean da, arratsaldeko 19:00etan.

1974an Iruñan osatutako konpainiak egitasmo berri hau dakarkigu, Aitor Subizaren zuzendaritzapean eta Iruña Iriarte eszenografia lanetan. Jakitun dira, noski, ezinezkoa dela borroken, erasoen eta kontraerasoen hemeretzi urte luzeak ikuskizunak irauten duen ordu batean kontatzea. Era berean, Nafarroa ez da agertoki batean sartzen eta antzokia bera ere ez da historiako gela bat. Horregatik, Ortzadarrek alderdi poetikoa eta sinbolikoari eutsi dio istorioa plazaratzerako orduan, errealista edo kostunbristari baino gehiago. Beraiek aditzera ematen dutenez, “ikusleek haien ondorioak eta bate zere sentipenak ateratzea nahi dugu”. Helburu horrekin, ekoizpen honetan , txikiaren eraginkortasuna erabili nahi dute: hanpatuari ihes egiten diote, ezpaten zaratei eta trostei, eta aterpea bilatzen dute etxean. Izan ere, etxe horretan lurra defendatzeko gerrara joan den eta itzuli ez den horren hutsunea sentitzen dute. 

Gainera, …librea ninçana antzezlanak emakumeei omenaldia ere egiten dio, gerraren zigorra bere azalean jasan dutenei hain zuzen, semealaben edota lagunaren galera jasan dutelako lehenengo, eta urteen poderioz oroimena ere galtzea bizi izan dutelako.

Ikuskizunaren zuzendaritza musikala, ondo zaindutakoa, Mikel Petrirenaren esku dago. Halaber, aipagarria da Mikel Lasartek ekoizten duen Ortzadarren lan honetarako Ana Telletxeak burutu duen dokumentazio lana.

Sarrerak: 7 €-tik 16 €-ra salgai www.teatroarriaga.com webgunean, 946 850 850 telefono zenbakiaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurre-salmenta ordutegian.