Dokumentuaren akzioak
Oroitzen naiz: Jean Nesprias (84 urte), Philippe Oyhamburu (90) eta Koldo Zabala (75) dantzan
Euskal Herriko hiru dantzari ospetsu eta bikain− Jean Nesprias (84 urte), Philippe Oyhamburu (90 urte) eta Koldo Zabala (75 urte)− elkarrekin Mizel Théretek zuzenduko duen eta bakarra den koreografia batean. Hiruek eskaini diote bizitza dantzari (eta hortaz, euskal kulturari), eta buru eta bihotz ekin diote, oraindik ere haien barruan dirauen «su sakratu» batek bultzatuta.
Obra intimista hau, geldoa eta samurtasunez betea, keinu minimalistetan oinarritzen da. Hiru dantzariak eszenatokian zehar ibiliko dira, hainbat dantza «pausu» emango dituzte, azaldu egingo dira, haiei buruz hitz egingo digute eta bata bestearen babesa bilatuko dute. Sorkuntzaren gai nagusia dantzariaren gorputzaren eta gorputz-memoriaren zahartzea izango da. Euskal Herriko dantzaren hiru jeinuren eskutik iristen zaigun ikuskizuna. Haien gorputzen egiatasunean oinarrituta indarrez eta itxaropenez betetako mezua helaraziko digute.
Oroitzen naiz...
- Koreografia: Mizel Theret
- Dantzariak: Jean Nesprias, Philippe Oihanburu eta Koldo Zabala
- Tokia: Biarritz, koliseoa
- Datak: Irailaren 29 (osteguna) eta 30a (ostirala), eta urriaren 1a (larunbata),
20:30ean; urriaren 2a, igandea, 16:00etan.
Dokumentuaren akzioak