Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Muskildiko maskaraden prestaketak azken txanpan

Dokumentuaren akzioak

Muskildiko maskaraden prestaketak azken txanpan

2017/12/29 08:35
Muskildiko maskaraden prestaketak azken txanpan

Muskildiko maskaraden entsegua. Argazkia: Eire Vila. Dantzan, CC BY-SA

Emakumez osaturiko aitzindari taldeak abiatuko ditu 2018ko maskaradak. Datorren urtarrilaren 7an hasiko dira eta Muskildiko gazteek izango dute herriz herri maskaradak eramateko ardura. Guztira 16 agerraldi egingo dituzte Zuberoako herri desberdinetan ohikoa denez, herrian lehen eta azken agerraldian eginez. 1997 urtean eman zituzten maskaradak azkenekoz Muskildiko gazteek eta 2016eko Hur Xenda ikusgarria prestatu ondotik, maskaradak antolatzeko motibaturik ziren. Hegoaldean ere maskaradarik ematekotan dira baina oraindik ez dute ez toki edo datarik zehaztu.

Muskildi: maskaraden mustraka 03
Muskildiko maskaraden entsegua. Argazkia: Eire Vila. Dantzan, CC BY-SA

Urtarrilaren 7an hasi eta apirilaren 22ra bitartean arituko dira maskaradako arizaleak herriz herri Muskildin hasi eta amaituz. Dantza irakasleak Maitena Oihenart, Emilie Ourthe eta Remi Mugordoi izan dira. Hona 2018ko Muskildiko maskaradan parte hartuko duten arizaleen zerrenda:

  • Txerreroa: Lorea Mainhaguet
  • Gatüzainak: Klara Borthaire eta Elena Mainhaguet
  • Kantiniersa: Maialen Urrutiager
  • Zamalzainak: Caroline Miramont eta Maitena Oihenart
  • Entseniaria: Aña Eiherrabaren
  • Jauna: Jean Marc Cachenaut
  • Anderea: Juana Jauregui
  • Laboraria: Johañe Caset
  • Laboraixa: Ximena Aguergarai
  • Marexalak: Maddalen Sallaberenborde, Kattin Barreix, Maiana Uhalt eta Elisa Borthaire
  • Kukulleroak: Txomin Sallaberenborde, Pette Gastellusari, Eloixa Barreix eta Johañe Aguergarai.
  • Kerestuak: Allande Oihenart eta Allande Barreix
  • Xorrotxak: Emilie Ourthe eta Xabi Elgart
  • Buhame jauna: Gilen Aguergarai
  • Buhameak: Joana Aguergarai, Kattalin Eiherrabaren, Nicolas Berçaits, Maddalen Burcudoi, Damien Ourthe eta Bixintxo Fidelle.
  • Kabana: Guillaume Burcudoi
  • Pitxu: Iban Etchegoinberri
  • Kauterak: Allande Barreix, Allande Oihenart eta Xabi Elgart.
  • Bedeziak: Remi Mugordoi.
  • Musikariak: Herve Uhaldeborde, Celine Otatchegui, Bernuet Agor, Pette Jaragoihen eta Pette Ligueix.
  • Dantza irakasleak: Maitena Oihenart, Emilie Ourthe eta Remi Mugordoi

 

Informazioa

 

Muskildi: maskaraden mustraka 01
Muskildiko maskaraden entsegua. Argazkia: Eire Vila. Dantzan, CC BY-SA

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.