Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Maskaradak eta Zuberoako dantzak aztertu ditu Michel Duvertek azken liburuan

Dokumentuaren akzioak

Maskaradak eta Zuberoako dantzak aztertu ditu Michel Duvertek azken liburuan

2018/04/10 12:50
Maskaradak eta Zuberoako dantzak aztertu ditu Michel Duvertek azken liburuan

1951. Dominique Nicibar Burgübürü zamaltzain Donostiako zezen plazan. Argazkia: EKE

Michel Duvert-en Mascarades et Carnaval en Pays Basque liburua argitaratu berri du Elkar Argitaletxeak. Michel Duvert etnologoak egin duen ikerlanaren emaitza da, Zunharretako Jean Baratzabal-ekin eta Atharratzeko Dominique Nicibar Bürgübürü-rekin izan zituen solasaldietan oinarritutakoa. Maskaradak eta bereziki Zuberoako dantzak aztertzen ditu liburuan antropologoak, Zuberoako dantzen musikak ere aipatzen dira.

Michel Duvart
Michel Duvart liburuaren aurkezpenan. Argazkia: Xiberoko Botza

Ikerketa Elgoihenen eta Bürgübürü dantza eskolari zuzendutakoa da. Duvertek euskal dantzan jartzen du fokua: zer diote dantzariek, forma, jatorria, nola ikusten dute Zuberoan?

Duvertek bost zatitan banatu du lana. Lehenengo partea maskaradei buruzkoa da, beren osotasunean hartuta, dantzetan baino dantzarietan zentratutzen da. Bigarren zatian maskaraden errituari buruzko hainbat galdera planteatzen ditu. Hirugarrenean dantzari lotutako musikariak eta musika agertzen dira. Laugarren zatiak dantzen ikasketak aztertzen ditu, dantzaren formazioa eta dantza emanaldien naturaltasuna. Azken zatia Elgoihen eta Bürgübürüren dantza eskolari eskainitakoa da.

Elgoyhen-dantza-eskola-Atharratze-Soka-erakusketa-EKE-14
1945. Beñat Elgoihen bere ikasleak eskolatzen. Argazkia: EKE

Elgoyhen-dantza-eskola-Atharratze-Soka-erakusketa-EKE-13
1953. Sainte Hélène pastorala Ligin. Emazteak dantzan ari. Ezkerretik eskuinera: Moretti, Bohope, Bilho, Sabükidoy eta Xopa. Argazkia: EKE

Mascarades et Carnaval en Pays Basque
Mascarades et Carnaval en Pays Basque liburuaren azala.

  • Egilea: Michel Duvert
  • Argitaletxea: Elkar
  • ISBN: 978-84-9027-830-7
  • Hizkuntza: Frantsesa
  • Edizio urtea: 2018
  • Orri kopurua: 180
  • Neurria: 240x170

 

 

 

 

 

 

 

Erosi liburua  dendarako saski-botoia

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.