Dokumentuaren akzioak
Metodo Verdini metodoa
Bidea helmuga bezain garrantzitsua delako, Verdinik, “Método Verdini Metodoa”ren bidez gizarte pluralago batera iristeko ondo garatutako integrazio lana beharrezkoa dela aldarrikatzen du. Zeremonia gidari moduan, Badut taldea arituko da, clownaren bidez ikuskizuna dinamizatzen. Datorren maiatzaren 31an, larunbata, 22:00etan, Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian, “Método Verdini Metodoa”-ren aurrestreinaldia izango da.
“Método Verdini Metodoa”-ren aurrestreinaldirako sarrerak salgai daude Zarauzko Turismo Bulegoan, 12 €-tan.
Verdini dantza taldea proiektua
Proiektu hau Isabel Verdinik (Donostia,1971) abiarazi zuen. Bartzelonako Institut del Teatren Koreografia eta Interpretazio lizentziatura ikasten ari zela, iloba bat izan zuen Down sindromearekin. Horrek bideratu zuen haren interesa ezgaitasun intelektualen bat zuten pertsonekin lan fisiko eta artistikoak egitera. 1992an, lizentziatu ostean, buruan zuen ekimena martxan jarri zuen gimnasio pribatu batean. Bost ikaslerekin hasi zen eta, egun, 30 dira. Egindako bidean, era askotako bizipenei egin behar izan diete aurre, baina, azkenean, iritsi zen taula gainera igotzeko eguna. Garai hartako emanaldi garrantzitsuena 2000.urtean Kursaal aretoan egin zutena izan zen. Lehen aldiz, dantzari haiek sorkuntza artistikorako zuten gaitasunaz jabetu baitzen jende asko. Harrezkero, dantza konpainia honek zortzi ikuskizun aurkeztu ditu, aurkezpen eta gertakari ugaritan hartu du parte eta, gainera, egindako lana sari desberdinen bitartez aitortua izan zaio: 2006an, ONCEren Elkartasunaren Saria jaso zuen eta, 2008an, Donostiako Herritarren Merituaren domina.
Bost urte geroago, Verdinik bere proiektuaren hogeigarren urteurrena ospatu zuen ZU ZEU gala arrakastatsuarekin (2013), Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izan zen. Gainera, urte berean, Verdinik Ezgaitasunaren Nazioarteko Eguna eta Euskararen Eguneko ospakizuna bultzatu zuen (abenduaren 3a). Ekitaldi jendetsua eta arrakastatsua izan zen eta hala jaso zuten egunkariek berria.
Badut taldea
Badut Taldea, clown eta musikaz lagundutako kontu-kontaketa emanaldietan ibiltzen den konpainia da, bat-bateko clown-kodean espezializatua da eta animazio, gala, kabaret, sari banaketa eta antzeko ospakizunetan umore punttua jartzen du. Konpainiaren zuzendariak Anduriña Zurutuza eta Txefo Rodriguez dira. Verdiniren eta Badut Taldearen arteko kolaborazioa estua da, clown-konpainiak Verdini Proiektuaren 20. urteurreneko ZU ZEU- Galan hartu baitzuen parte.
Verdiniren estreinaldiak
Izenburua | Data | Lekua | Herria |
Gure indarra | 12/24/2000 | Kursaal Auditorioa | Donostia |
Nahi nuena | 6/29/2002 | Leidor Antzokia | Tolosa |
Bihotzetik | 6/13/2003 | Leidor Antzokia | Tolosa |
Bihotzetik II | 9/25/2004 | Barañaingo Auditorioa | Barañain |
Ilunpetik | 3/26/2006 | Antzoki Zaharra | Donostia |
Argira | 10/7/2007 | Errenteria Hiria Kulturgunea | Errenteria |
Dantzaria naiz | 10/2/2010 | Victoria Eugenia Antzokia | Donostia |
Zu zeu | 1/12/2013 | Victoria Eugenia Antzokia | Donostia |
Datu interesgarriak
- Ikuzkizuna: “Método Verdini Metodoa”.
- Konpainia: Verdini Dantza Taldea.
- Koreografía eta zuzendaritza: Isabel Verdini.
- Zuzendariaren laguntzaileak: Agurtzane Verdini eta Jesus Murua.
- Argiztapena: Carlos Salaberri.
- Interpreteak: Verdini Dantza Taldea Konpainia: Olaia Goikoetxea, Nerea Astarbe, Naroa Azaldegui, Nekane Prieto, Haizea Sendón, Ana Álvarez, Jon Alonso, Aitor Manterola, Aizpea Múgica, Perla López, Ohiane Mateos, Ainhoa Mateos, Agurtzane Verdini eta Isabel Verdini. Badut Taldea (klown-ak): Anduriña Zurutuza eta Txefo Rodríguez.
- Estrenaldia: Maiatzak 31, larunbata, 22.00-etan, Zarauzeko Aritzbatalde Kiroldegian.
- Sarrerak: 12 €.
Dokumentuaren akzioak