Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Maitaldia: Begitaldia Larunbata 11/09

Dokumentuaren akzioak

Maitaldia: Begitaldia Larunbata 11/09

Denak dantzari

Biarritzeko euskal dantza koreografo ezagun batek dioen bezala, “dantza ez da beste munduko afera! Hiru figuretan laburbiltzen da: zango batetik bestera, bi zangoetatik batera, zango batetik bietara. Hau da dantza”.

Igande goiz batez mutxikoak dantzatzen dituena, herriko bestetan besta batean dantzaldi talde baten erritmoetan bilintzi-balantza ibiltzen dena edota bikotearekin sukaldean slow bat inprobisatzen duena... dantzaria da.

Denak ikusle

Gutariko bakoitza dantzari izan daitekeen bezala, gutariko bakoitza izan daiteke dantza ikusle. Eta Biarritz Culturek eskaini festibala, ikusle izateko aukera paregabea da. 21. edizio horrentzat, 21 konpainia gomitatu dituzte. Baina kopuruaz gain, kalitatea bermatzen duen errezeta bat errespetatua da : estiloen aniztasuna (neoklasikoa, flamenkoa, garaikidea, hip hopa, euskal dantza...), nazioarteko konpainiak, dantza karrikara ekartzea eta aurten gainera, aktualitatearekin lotura lantzea.

Gaurtik haste eta hamar egunez, dantza maitatzeko garaia izanen da Biarritzen. Zatozte !


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.