Dokumentuaren akzioak
Lizarrako folklorea Gurea ikuskizunean
1. Aurrekariak
1996ko azaroaren 30ean, GUREA LO NUESTRO ikuskizuna antzeztu zen Lizarrerria Kirol Pabilioian. Ikuskizun hau, bertara hurbildu zen jendetza ugariaren gogo handiaz hartua izan zen.
Gurea martxan paratu zuten arduradunentzat erronka handia eta esperientzia interesgarria ekarri zuen, esparru artistiko eta kultural ezberdinen iritziak trukatzeko aukera eskaini baitzuen.
Parte hartu zuten taldeak honako hauek izan ziren:
- EREINTZA KORALA
- BANDA UNIÓN MUSICAL ESTELLESA
- LIZARRAKO GAITEROAK
- AITA HILARIO OLAZARAN TXISTULARIAK
- IBAI-EGA DANTZA TALDEA
- ERRALDOIEN ETA BURUHANDIEN KONPORTSA
- KILKARRAK ANTZERKI TALLERRA
Lan hau, parte hartu zuten pertsona partikularrek emandako argazki eta material teknikoari esker burutu ahal izan zen.
Gurea Lizarrako festak ikusle bezala bizitzeko gonbidapen bat da, festa honen ezaugarri nagusietako bat izaera parte hartzaile eta berezkoa delako. Lan honen helburua, gure folklorea eta ohiturak ezagutzera ematea, ñabarduraz betetako ikuskizuna egitea eta ikuspuntu artistikoa erabiliz gure ondare kulturala zein den jendeari ikustaraztea da, honela zaindu eta babeseko.
Ikuskizuna hiru ataletan eman zen, hauen aitzinetik Juan Ramon Corpas idazlearen testu bat zihoala:
Lehenbiziko atala ERRALDOIEN ORTZILARARI eskainia izan zen , honela ezagutzen baita Lizarrako festetako lehenbiziko eguna.
Bigarren atala igandeari, FESTEN EGUN HANDIA.
Hirugarren eta azkeneko atala gure festetako aspektu parte hartzaile eta dibertigarrienari, SINPATIAREN FESTAK bezala ere ezagutua.
Bertzaldetik, Lizarrako Ikastola 2004ko urriaren 17an osatuko den Nafarroa Oinez 04 antolatzeko arduraduna da, arrazoi honengatik, ikastolak ekintza zabaleko eta kalitateko programa garatu nahi izan du, honela gure herrietako kultura bizi eta ulertu dadin.
Honela ba, orain dela zortzi urte eman zen Gurearen lehenbiziko emanaldia eta Lizarra ikastolak herriko bizitza kulturalean parte integratu, aktibo eta parte hartzaile bezala, 2004ko Nafarroa oinezko markoan ikuskizuna eta bere filosofia guztia sustatu du.
2. Helburuak
Lizarra Ikastolak, helburu bikoitzarekin sustatu du ekintza hau:
· Lizarrerriako ondare kulturalaren aberastasuna la gure inguruko komunitateei aurkeztu eta transmititu, eta honekin, gure komunitateen arteko topaketa eta trukaketa indartu.
· Kolektiboen parte hartze izpiritua bizirik mantendu, elkarren arteko lana bultzatu eta ondarea baloratzeko integrazioa, martxan paratu.
Lizarra Ikastolak kolektiboei emandako gonbidapenen erantzuna berehalakoa eta guztiz positiboa izan da, ezaugarri hauek dituen ikuskizun baten antolatze prozesua berehala hasiz.
Administrazioek, topaketa soziala bultzatzeko, ondareen balorea martxan paratzeko eta gure errekurtsuak zabaltzeko egindako proiektu hau aukera paregabea bezala ikusten dute.
Honela ba, ikuskizun hau indarrez suspertzen ari da, tresna dinamizatzaile eta integratzaile baten antzera, era berean Lizarrerria zabaldu eta aurkeztuko duen tresna bihurtuz.
Gurea Lizarra bihurtuko da eta inguruko hirien eszenatoki hoberenetara hurbilduko da.
Aurkezpena
Proiektua Gurea ikuskizunaren berreskuratzean datza, horrela Lizarra Gurea deituko dugun Ikuskizun berria moldatuz eta inguruko hiri ezberdinetako eszenatoki nagusietan aurkeztuz: Bilbo, Donostia, Iruñea eta Lizarra.
Ikuskizunaren ezaugarriak eta bere muntaian aktiboki parte hartu duten 200 pertsona baino gehiagok, hiri hauetatik bira hasteko arrazoi aski izan beharko lirateke, baina bai Lizarrako Ikastolak, administrazioak, Udaletxeak, Tender, eta abar, urrunago iritsi nahi dute eta bide batez aukera honetaz baliatu Lizarraren eskutik Lizarrerria aurkezteko.
Beraz, aurkezten dugun proiektua honela zehaztuko dugu:
· Lizarra-Gurea antzezpenaren emanaldiak:
a. Kursaal, Donostia 2004ko apirilak 4.
b. Euskalduna, Bilbo 2004ko ekainak 13.
c. Baluarte, Iruñea 2004ko ekainak 27.
d. Lizarra 2004ko irailak 17 eta 18.
· Bisitatuko diren hirietan Lizarra eta bere eskualdea ezagutzera eman ahalbidetuko duen jarduera programa:
a. Eskualdeko materialarekin estand-ak antolatzea.
b. Animazio programa baten garapena.
c. Bertako produktuen dastatzea.
PROGRAMA
1ª zatia
ERRALDOIEN ORTZILARAREN AUROA
Hitzak: José Arbeloa Martínez
Musika: Josetxo Arbeloa Suberviola
GORA
Padre Hilario Olazarán
JOTA ZAHARRA
Julián Romano
LIZARRAKO MARTXA
Marino Apestegia
KALEJIRA
Ezezaguna
ERRALDOIEK DANTZATUTAKO JOTA
Manuel Turrillas
HIRIARI AGURRA
Anselmo Elizagaren errepertorioa
SALVE
Alfonso Ugarte
LEHENBIZIKO SUZIRIA
Marino Apesteguía
Arreglos: Josetxo Sánchez
ITURRIETAREN JOTA
Ezezaguna
Coreografía: IBAI-EGA
2ª zatia
DIANA MAÑANITAS DE LLOVER
Ezezaguna
ZEZENEN JOTA ZARAGOZAN
Ramón Borobia
SAN ANDRESEKO MARTXA
Julián Romano
Arreglos: Silvestre Peñas Echeverría
LARRAIN BALSA
Julián Romano
Arreglos: Josetxo Sánchez
ARRANO BIKOITZAREN AZPIAN
J.F. Wagner
HURI HURI HURA
Herrikoia
3ª zatia
GALTZAUNDI
Herrikoia Moldaketak: Josetxo Sánchez
VAYA UN GABÁN
Herrikoia Moldaketak: Josetxo Arbeloa
MAITE
Pablo Sorozabal
FANDANGOA, BOLEROAK ETA AZKEN KORRITUA
(Larrain dantza)
Julián Romano
Konponketak: Josetxo Sánchez
EL CURDIN
Hitzak: Ángel Elcano LITRI
Musika: Marino Apesteguía
LIZARRAKOA
Manuel Turrillas
LA BOTA
Hitzak: Paulino Jiménez
Musika: F. Sánchez Curto
Ikusi "Lizarra Gurea" ikuskizunaren kartela erantsitako artxiboan.
Dokumentuaren akzioak
> Aurten Nafarroa Oinez Lizarran izanen da, urriaren 17an. Hau dela eta, hainbertze ekitaldi antolatzen ari gara urtean zehar eta hoien artean "Lizarra Gurea". Ikuskizun berezi eta polita, Lizarrako bestak aurkezten dituena; Dantzariak, bandak, gaiteroak, e.a. Lizarra Gurea Kursaalean egon da eta orain Ibilaldia 2004ren eskutik Euskaldunan egonen da ekainaren 13an. > > 1. Aurrekariak > > 1996ko azaroaren 30ean, GUREA LO NUESTRO ikuskizuna antzeztu zen Lizarrerria Kirol Pabilioian. Ikuskizun hau, bertara hurbildu zen jendetza ugariaren gogo handiaz hartua izan zen. > > Gurea martxan paratu zuten arduradunentzat erronka handia eta esperientzia interesgarria ekarri zuen, esparru artistiko eta kultural ezberdinen iritziak trukatzeko aukera eskaini baitzuen. > > Parte hartu zuten taldeak honako hauek izan ziren: > > - EREINTZA KORALA > - BANDA UNIÓN MUSICAL ESTELLESA > - LIZARRAKO GAITEROAK > - AITA HILARIO OLAZARAN TXISTULARIAK > - IBAI-EGA DANTZA TALDEA > - ERRALDOIEN ETA BURUHANDIEN KONPORTSA > - KILKARRAK ANTZERKI TALLERRA > > Lan hau, parte hartu zuten pertsona partikularrek emandako argazki eta material teknikoari esker burutu ahal izan zen. > > Gurea Lizarrako festak ikusle bezala bizitzeko gonbidapen bat da, festa honen ezaugarri nagusietako bat izaera parte hartzaile eta berezkoa delako. Lan honen helburua, gure folklorea eta ohiturak ezagutzera ematea, ñabarduraz betetako ikuskizuna egitea eta ikuspuntu artistikoa erabiliz gure ondare kulturala zein den jendeari ikustaraztea da, honela zaindu eta babeseko. > > Ikuskizuna hiru ataletan eman zen, hauen aitzinetik Juan Ramon Corpas idazlearen testu bat zihoala: > > Lehenbiziko atala ERRALDOIEN ORTZILARARI eskainia izan zen , honela ezagutzen baita Lizarrako festetako lehenbiziko eguna. > > Bigarren atala igandeari, FESTEN EGUN HANDIA. > > Hirugarren eta azkeneko atala gure festetako aspektu parte hartzaile eta dibertigarrienari, SINPATIAREN FESTAK bezala ere ezagutua. > > Bertzaldetik, Lizarrako Ikastola 2004ko urriaren 17an osatuko den Nafarroa Oinez 04 antolatzeko arduraduna da, arrazoi honengatik, ikastolak ekintza zabaleko eta kalitateko programa garatu nahi izan du, honela gure herrietako kultura bizi eta ulertu dadin. > > Honela ba, orain dela zortzi urte eman zen Gurearen lehenbiziko emanaldia eta Lizarra ikastolak herriko bizitza kulturalean parte integratu, aktibo eta parte hartzaile bezala, 2004ko Nafarroa oinezko markoan ikuskizuna eta bere filosofia guztia sustatu du. > > 2. Helburuak > > Lizarra Ikastolak, helburu bikoitzarekin sustatu du ekintza hau: > > · Lizarrerriako ondare kulturalaren aberastasuna la gure inguruko komunitateei aurkeztu eta transmititu, eta honekin, gure komunitateen arteko topaketa eta trukaketa indartu. > > · Kolektiboen parte hartze izpiritua bizirik mantendu, elkarren arteko lana bultzatu eta ondarea baloratzeko integrazioa, martxan paratu. > > Lizarra Ikastolak kolektiboei emandako gonbidapenen erantzuna berehalakoa eta guztiz positiboa izan da, ezaugarri hauek dituen ikuskizun baten antolatze prozesua berehala hasiz. > > Administrazioek, topaketa soziala bultzatzeko, ondareen balorea martxan paratzeko eta gure errekurtsuak zabaltzeko egindako proiektu hau aukera paregabea bezala ikusten dute. > > Honela ba, ikuskizun hau indarrez suspertzen ari da, tresna dinamizatzaile eta integratzaile baten antzera, era berean Lizarrerria zabaldu eta aurkeztuko duen tresna bihurtuz. > > Gurea Lizarra bihurtuko da eta inguruko hirien eszenatoki hoberenetara hurbilduko da. > > Aurkezpena > > Proiektua Gurea ikuskizunaren berreskuratzean datza, horrela Lizarra Gurea deituko dugun Ikuskizun berria moldatuz eta inguruko hiri ezberdinetako eszenatoki nagusietan aurkeztuz: Bilbo, Donostia, Iruñea eta Lizarra. > > Ikuskizunaren ezaugarriak eta bere muntaian aktiboki parte hartu duten 200 pertsona baino gehiagok, hiri hauetatik bira hasteko arrazoi aski izan beharko lirateke, baina bai Lizarrako Ikastolak, administrazioak, Udaletxeak, Tender, eta abar, urrunago iritsi nahi dute eta bide batez aukera honetaz baliatu Lizarraren eskutik Lizarrerria aurkezteko. > > Beraz, aurkezten dugun proiektua honela zehaztuko dugu: > > · Lizarra-Gurea antzezpenaren emanaldiak: > a. Kursaal, Donostia 2004ko apirilak 4. > b. Euskalduna, Bilbo 2004ko ekainak 13. > c. Baluarte, Iruñea 2004ko ekainak 27. > d. Lizarra 2004ko irailak 17 eta 18. > > · Bisitatuko diren hirietan Lizarra eta bere eskualdea ezagutzera eman ahalbidetuko duen jarduera programa: > a. Eskualdeko materialarekin estand-ak antolatzea. > b. Animazio programa baten garapena. > c. Bertako produktuen dastatzea. > > PROGRAMA > 1ª zatia > ERRALDOIEN ORTZILARAREN AUROA > Hitzak: José Arbeloa Martínez > Musika: Josetxo Arbeloa Suberviola > > GORA > Padre Hilario Olazarán > > JOTA ZAHARRA > Julián Romano > > LIZARRAKO MARTXA > Marino Apestegia > > KALEJIRA > Ezezaguna > > ERRALDOIEK DANTZATUTAKO JOTA > Manuel Turrillas > > HIRIARI AGURRA > Anselmo Elizagaren errepertorioa > > SALVE > Alfonso Ugarte > > LEHENBIZIKO SUZIRIA > Marino Apesteguía > Arreglos: Josetxo Sánchez > > ITURRIETAREN JOTA > Ezezaguna > Coreografía: IBAI-EGA > > > 2ª zatia > DIANA MAÑANITAS DE LLOVER > Ezezaguna > > ZEZENEN JOTA ZARAGOZAN > Ramón Borobia > > SAN ANDRESEKO MARTXA > Julián Romano > Arreglos: Silvestre Peñas Echeverría > > LARRAIN BALSA > Julián Romano > Arreglos: Josetxo Sánchez > > ARRANO BIKOITZAREN AZPIAN > J.F. Wagner > > HURI HURI HURA > Herrikoia > > > 3ª zatia > GALTZAUNDI > Herrikoia Moldaketak: Josetxo Sánchez > > VAYA UN GABÁN > Herrikoia Moldaketak: Josetxo Arbeloa > > MAITE > Pablo Sorozabal > > FANDANGOA, BOLEROAK ETA AZKEN KORRITUA > (Larrain dantza) > Julián Romano > Konponketak: Josetxo Sánchez > > EL CURDIN > Hitzak: Ángel Elcano LITRI > Musika: Marino Apesteguía > > LIZARRAKOA > Manuel Turrillas > > LA BOTA > Hitzak: Paulino Jiménez > Musika: F. Sánchez Curto > > Ikusi "Lizarra Gurea" ikuskizunaren kartela erantsitako artxiboan.