Dokumentuaren akzioak
Santibate eta libertimenduak, gainean dugu inauteri garaia
Lehendabizi zirtzilak etxe, kale eta ostatuetako jaun eta jabe egingo dira, bertsolariekin eta musikarien batera. Negua, gaua, iluna, beltza, hitza, kritika... dira zirtzilen eta Santibate jaiaren ezaugarriak. Segituan, ordea, libertimenduak ospatzen hasiko dira han eta hemen. Eta orduan dantzariak agertuko dira plazara. Zirtzilena zen plaza bolantek, dantzariek hartuko dute libertimenduetan; dantza, antzerkia, musika eta bertsoa, denak eskutik.
Libertimenduak eta santibate jaia ohikoak izan dira Nafarroa Beherean eta Lapurdiko hainbat herritan. XX. mendean beherakada izan zuen jai honek, baina mende berriaren hasierarekin batera Donibane Garazin loratu eta haziak zabaltzen joan da han eta hemen. Nafarroa Beherea eta Lapurdiko mugak gainditu eta Gipuzkoara eta Nafarroara ere iritsi da inauteri eredua.
Libertimendu eta santibate egutegia 2023
- Otsailak 3, ostirala: Garazi: Santibate
- Otsailak 3, ostirala: Irisarri: Santibate
- Otsailak 11, larunbata: Donapaleu: Santibate
- Otsailak 12, larunbata: Lekorne: Baigurako libertimendua
- Otsailak 18, larunbata: Añorga: Dibertimendua
- Otsailak 19, igandea: Garazi: Libertimendua
- Otsailak 19, igandea: Iruñea: Iruinkokoa
- Otsailak 25, larunbata: Baigorri: Santibate
- Otsailak 26, igandea: Donapaleu: Libertimendua
- Martxoak 3, ostirala: Bunuze: Santibate
- Martxoak 5, igandea: Baigorri: Libertimendua
- Martxoak 11, larunbata: Hazparne: Libertimendua
- Martxoak 12, igandea: Bunuze: Oztibertimendua
Dokumentuaren akzioak