Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abandoibarra dantzaz beteko da Lekuz Leku jaialdiarekin

Dokumentuaren akzioak

Abandoibarra dantzaz beteko da Lekuz Leku jaialdiarekin

2016/06/15 04:35

Ekainaren 24an eta 25an, Bilboboko Abandoibarra dantzaz beteko da. Dantza garaikidea ikusle guztiengana hurbiltzea du helburu La Fundicionek antolatzen duen jaialdi honek. Bilboko hirigune ezberdinetan nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko dira Lekuz Leku jaialdiaren  IX. edizio honetan.

Abandoibarra inguruetako eszenatokiez gain, La Fundicion aretoa topagune bihurtuko da eta emanaldien ostean. Artista, ikusle eta bestelako profesionalen artean solaserako une bat partekatzeko aukera egongo da. 

Ekainak 24, ostirala

19:00 Matxalen Bilbao: Fugas. Guggenheim Museoaren ingurua.

Taldea eta norbanakoa, abstraktua eta zehatza, forma eta informea, ordena eta kaosa. Piezak tentsio-eremu ezberdinak aztertzen ditu. Kaos ludikoa, hutsune zulatuen kaosa, ordena barne hartzen duena. Kideen nahastea, apurketa eta batura elkarrekin bizitzen.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Matxalen Bilbao
  • Antzezleak: María Andrés, Mikel Del Valle, Natalia De Miguel, Natalia García, Nerea Martínez
  • Soinu edizioa: Marc Cano
  • Iraupena: 15 minutu

Matxalen Bilbao: Fugas

19:30 Carmen Fumero eta Miguel Ballabriga: ... Eran casi las dos. Aita Arrupe Igarobidearen ingurua.

...”Nahiz eta hitz-truke labur hau irribarrez egin zuten alde biek, bere begiak mehatxu-espresioz kargatu ziren une batez; gau hartan, halabeharrez erail besterik ezin izango zuela egin jakin zuen ziurtasun osoz” ... Yukio Mishimaren “La escuela de la carne”.
  • Koreografía: Carmen Fumero eta Miguel Ballabriga
  • Dantzariak: Miguel Ballabriga eta Carmen Fumero.
  • Iraupena: 15 minutu

Compañía Carmen Fumero, …Eran casi las dos, 2015. Fotografía de Miguel Berrocal Gómez

20:00 Organik: Irrintzi. Sitios y Lugares.

Atsoak artikulazioek mugatuta mugitzen dira, baina gaztaroa gogora ekartzean, iragan horretara itzuli egiten dira une batez, poz-pozik, irrintziaren (oihu kirrinkaria da, ozena eta luzea, arnas bakarrekoa. Artzainek egiten dute mendi-hegaletan durrundatu dezan) musika-oihartzunei esker denboran bidaiatzea ahalbidetuta.

  • Ideia: Natalia Monge
  • Interpretazioa: Laurentx Etxemendi, Helena Golab eta Natalia Monge.
  • Musika konposizioa: Laurentx Etxemendi
  • Jantziak eta produkzioa: Organik
  • Iraupena: 15 minutu.

20:30 Tarde o temprano dantza: Esfera. Kaia.

Imajinatu nolakoa izango litzatekeen 360ºtan egindako koreografia bat, plano guztietatik ikusita. ESFERA jolas koreografikoa da, zirkuluan mugatutako espazio batean hiru dantzariren aukerak aztertzen dituena. Iman batek bezala, gorputzen arteko erakartze efektua inspirazio-iturri hartuta, ESFERA lanak geometria, errepikapena eta eraldaketa erabiltzen ditu taldea elkartuta mantentzeko, edozer gertatzen dela ere.

  • Koreografia: Olatz de Andrés 
  • Dantzariak: Raquel Buil, Vanesa Pérez eta Laura Val
  • Iraupena: 13 minutu

Tarde o Temprano & Olatz Foto M. BAllestín 11

21:00 Sara Cano: A palo seco redux. Guggenheim museoaren ingurua.

A palo seco, hutsik, apaingarririk gabe, ez naizen hori izaten saiatu gabe... horrela bilatzen dut nire barrenean neure abiapuntuaren ernamuina, eta askatasuna dakarkidan horretara hurbiltzen uzten dut neure burua; bertan bizi dut dantza, energia flamenko bilakatzen duena eta mugimendua isurtzen duena, forma eta etiketetatik harago. Horrela, esan dezaket dantzatu egiten dudala, dantzatu soilik ... Eta zer egin dezaket neure buruari jarraitu ez bada?
  • Koreografia: Sara Cano
  • Dantzariak: Sara Cano
  • Musika: Héctor González eta Alberto Funes
  • Iraupena: 15 minutu

2 Sara Cano

21:30 Publikoak: Lindy hop dantzatzen du. Guggenheim museoaren ingurua.

22:00 Elkargunea. La Fundicion Bilbao aretoa.

Ekainak 25, larunbata

19:00 Natalia Medina dantza konpainia: Moving in space. Sitios y lugares.

"Ez dago mugimenduan dagoen gorputz batek beteko ez duen lekurik; ez dago espazioak sortuko duen mugarik, ezta izateak berak esperimentatu dezakeen mugarik ere. Hori horrela izanik, espazioak gorputza biltzen du eta gorputza bera espazioan askatzen da ...”

  • Sorkuntza: Vanessa Medina
  • Interpreteak: Medina, Abián Hernandez
  • Musika: Arnaldst (Faund Song), Royksopp (What else is there)
  • Iraupena: 10 minutu
19:30 Héctor Plaza eta Agnes Sales: Ehiza. Kaia.
Ehiza lanak botere-borrokaz dihardu, harrapakari eta harrapakinaren arteko jazarpen etengabeaz. Rol aldaketa etengabea eta bi gorputzen arteko elkarreragina.
  • Koreografia: Hector Plaza eta Agnes Sales
  • Dantzariak: Hector Plaza eta Agnes Sales
  • Musika: Side A: Old Apparatus Chase- Apartment To Subway: Jóhann Jóhannsson
  • Iraupena: 12 minutu
Héctor Plaza & Agnes
20:00 Gabriel Rodríguez: Sórdito. Aita Arrupe igarobidearen ingurua.
Ergel bere mututasunean, zehaztasunik gabe mintzatzen zen atmosfera sorditoetan, bijiliak gorabehera, meditazioetan murgilduta barrea topatzeraino. Neure buruari koska egiten badiot, zaporea gozoagoa da, eskuek ondoratzea bilatzen dute ... kontuak argitzen direnean itzuliko naiz ...
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Gabriel Rodríguez
  • Musika: Washington Phillips, Helena Gough
  • Musika edizioa: Olin
  • Iraupena: 10 minutu

http://www.nacion.com/ocio/danza/Sordito-Gabriel-RodriguezFOTO-Mayela-Lopez_LNCIMA20160314_0040_1.jpg

20:30 Alma libre konpainia: Race to grace. Guggenheim museoaren ingurua.

Pertsona bik mekanismo baten modura jardun dezakete. Espazio bera partekatzen dute, elkarrekin mugitzen dira, alde batetik bestera; baina ez dute pentsatzeko astirik, ez dute sentitzeko astirik, ez dute arnasa hartzeko astirik. Etengabeko joko batean murgilduta daude. Joko honetan elkarrekin egoteko beharra gero eta handiagoa da, senak sendotu egiten dira eta giza naturaren magia sortzen da ... Grace (mesede, bedeinkazio) eta race (lasterketa) hitzen arteko jokoan oinarrituta sortu zen ideia.

  • Koreografia: Anastasia Brouzioti
  • Dantzariak: Stavros Apostolatos, Anastasia Brouzioti 
  • Musika: Race / Manos Kopanakis
  • Iraupena: 12 minutu

Alma Libre Co. 2 Foto Katerina Karatairi

21:00 Ertza: Ikuslearen showa. Guggenheim museoaren ingurua.

Ikuskizuna ikuskizunaren barruan. Protagonista erbesteratua, beste baten lanaz jabetzen dena. Ikuslearen buru barrura egindako bidaia. Musikari bakarra, bateria eta pianoz. Lengoaia mintzatu, kantatu eta dantzatuak uztartzen dituen koktelera. Musika kontzertua. Antzezlana. Dantza ikuskizuna. “El show del espectador” gauza horiek guztiak da aldi berean, baina horietako bat ere ez zehazki.

  • Ideia eta zuzendaritza: Asier Zabaleta
  • Interpreteak: Henrique de Souza, Marina Scotto, Thiago Luiz Almeida, Sergio Nguema
  • Musika originala eta zuzeneko musikaria: Iñar Sastre
  • Koreografia: Asier Zabaleta, interpreteen kolaborazioarekin
  • Jantziak: Asier Zabaleta
  • Iraupena: 30 minutu

http://www.ertza.com/images/show-haundi1.gif

21:30 Publikoak: Lindy hop dantzatzen du. Guggenheim museoaren ingurua.

22:00 Elkargunea. La Fundicion Bilbao aretoa.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.