Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Larrain dantzari buruzko lana

Dokumentuaren akzioak

Larrain dantzari buruzko lana

2003/04/23 21:31

Lizarrako Larrain Dantza. Hiru mendetako dantza aurkezpena.

2003-04-26, larunbata eguerdiko 12etan
Herri Musikaren Txokoan

GIPUZKOAKO EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA
HERRI MUSIKAREN TXOKOA

Herri kulturan dihardugun bi erakundeok Herri Dantza eta Musikari buruz egindako lan berri bat aurkeztu nahi dizuegu, hau da, Lizarrako Larrain Dantzari buruz Lizarrako Gaiteroek eta Ibai-Ega Dantza Taldeak dantza honen inguruan egin duten elkarlana.

Larrain Dantzaren hasierako dokumentazio ugaria agertzen da osatu duten lan honetan.

Aurkezpen honetarako gonbidapena luzatzen dizuegu, Dantza Talde eta Herri Musika Taldeetako ordezkariei. Bertan, egileek lanaren aurkezpen zabala egingo dute eta erakutsiko dute nola erabili dezakegun hain garrantzitsua izan daitekeen tresna hau.

Bestalde, deia luzatzen diegu kultur ekintza honen informazioa zabaltzeko beharrezkoa den kazetariei ere.

Oharra: Aurkezpenean agertzen diren talde guztiei DVD formatoan egindako lanaren ale bana emango zaie.

AURKEZPENA:
2003-04-26, larunbata eguerdiko 12etan
Herri Musikaren Txokoan
Tornola 6 - 20180 OIARTZUN

Informazio gehiago beharko bazenu jarrizaitez gurekin harremanetan.

GIPUZKOAKO EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA
Deba hibaia, 5
20012 DONOSTIA
Tel. 943 289 848
edb@euskalnet.net

HERRI MUSIKAREN TXOKOA
Tornola, 6
20180 OIARTZUN
Tel. 943 493578
herrimusika@herrimusika.org
www.herrimusika.org

BAILE DE LA ERA DE ESTELLA. TRES SIGLOS DE DANZA
PRESENTACION

26 de abril, a las 12 horas, en Herri Musikaren Txokoa

GIPUZKOAKO EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA
HERRI MUSIKAREN TXOKOA

Estas dos organizaciones dedicadas a la Danza y Música Popular te invitamos al acto de presentación del trabajo que con el título "Baile de la Era de Estella. Tres siglos de danza" han realizado conjuntamente los Gaiteros de Estella-Lizarrako Gaiteroak y Grupo de Danzas Ibai-Ega Dantza Taldea.

En el trabajo realizado se recoge una amplia e interesantísima documentación acerca de los comienzos y posterior desarrollo del Baile de la Era.

Invitamos a este acto de presentación que hemos organizado para el día 26 de abril, a las 12 horas, en Herri Musikaren Txokoa a los representantes de Grupos de Danza y de Música popular. En dicha presentación, los autores del trabajo darán una amplia información sobre cómo se ha realizado, su contenido y modo de utilización.

Por otro lado, invitamos también a los medios de difusión para que se puedan hacer eco de este acto cultural.

Nota: A todos los grupos asistentes se les hará entrega en formato DVD de un ejemplar del trabajo "Baile de la Era de Estella. Tres siglos de danza"


LIZARRAKO LARRAIN DANTZA. HIRU MENDETAKO DANTZA
"Lizarrako Larrain dantza. Hiru mendetako dantza", Gaiteros de Estella-Lizarrako Gaiteroak eta Ibai-Ega Dantza Taldeak elkarrekin egin dugun lanaren izenburua da. Bertan, Lizarrako Larrain Dantzaren historia eta garapena jarraitzen da zehaztasun handiz eta honen musika interpretazioa zein koreografikoa jasotzen. Horretarako artxibo irudiak, dokumentuak eta pertsona adierazgarri ezberdinen testigantzak bildu dira. Dantza hau osatzen duten urrats eta koreografien azalpen zehatza ere egin da gainera.

Honela bada, bereziki Komunitateko Dantza Talde guztientzat tresna didaktiko arrunt erabilgarria izatea du asmo, hala nola Liburutegi, etnografiako Dokumentazio Zentru, Ikastetxe, eta abarrentzat... Gure nahia da lana dohan banatu ahal izatea, eta horretarako eskatu ditugun dirulaguntza eta babesak emango zaizkigula espero dugu.

Definizio deskriptibo eta aseptiko hutsa ematez gero, "Lizarrako Larrain Dantza" gizon-emakumeek dantzatuz ibilbidea zirkuluan egiten duen dantza dela esango genuke, zazpi doinu ezberdinek osatua, eta dantzari suite izaera ematen diotenak hortaz. Dantza honek gaur gordetzen duen egitura, historian barrena jasan dituen ezin konta ahalako aldaketen emaitza da. Naturalak eta beste hainbat dantzari ere gisa bera eragin dieten aldaketak bestalde, denboran eta modei egokitzearen ondorio, zein dantzari taldeei edota gaitero-musikari ezberdinen interpretazioei.

Larrain Dantzari buruz jaso ditugun lehenengo berriak, aintzina Baile de la Gaita (Gaitaren dantza) izenez ezagutzen zen horri buruzkoak, 1864. urtekoak dira. Hala ere, dakigula, 1903.ean bildu zen lehen aldiz jende multzo bat hori entsaiatu eta dantza egituratu gisa plazaratzeko, Alfonso XIII Erregeak Lizarrara egindako bisita aitzaki. Beraz, aurten ospatzen dugu gertaera honen ehungarren urteurrena, hemen aurkezten ari garen lan hau publikatuz.

Iruñan 1978. urtean ospatu zen Euskal Herriko Dantzari Eguneko arrakasta dela medio, Lizarrako Larrain Dantzak beste herri eta eskualdetan izan duen zabalkundea ikusgarria izan da eta Lizarratik kanpora ere hainbat eta hainbat jaialdi eta festa herrikoitan dantzatzen da. Hainbeste lekutan eta hain jende ezberdinak dantzatzea harrotzekoa da lizarratarrontzat.

Nolanahi ere, zabalkunde izugarri hau dela eta, erremediorik gabe ari da hondatzen eta itxuragabetzen, eta galtzen ari zaio jatorrian zuen izaera dotore eta ospetsu hura, Alfonso XIII Erregeari lizarrako seme-alabek eskeini ahal izan zioten oparirik ederrena bihurtu zuena. Aldi berean, honela zabaltzeak berekin ekarri du Lizarrako dantzatzat duen berezkotasuna galtzen joatea, Lizarra zaharreko jendeak mantendu eta belaunaldiz belaunaldi gaurko eguneraino igorri duela ahantziz.

Egoera hau ikusirik, Lizarrako Larrain Dantza lehen bait lehen Lizarrako berezko dantzatzat aldarrikatu beharrean gaude, eta leialtasunez bere ezaugarriak eta historia jaso beharrean. Hau da hain zuzen ere ikusentzunezko oinarrian osatu den lan honen helburu nagusia, Lizarrako kultura ondareako forma jakin hau jasotzen duena eta beronen biziraupena sustatu nahi duena, gure atzetik datozen belaunaldiei egoera garbi eta hutsean igorriz.
Gaiteros de Estella-Lizarrako Gaiteroak
Grupo de Danzas Ibai-Ega Dantza Taldea

BAILE DE LA ERA DE ESTELLA. TRES SIGLOS DE DANZA

"Baile de la Era de Estella. Tres siglos de danza" es el nombre del trabajo que Gaiteros de Estella-Lizarrako Gaiteroak y Grupo de Danzas Ibai-Ega Dantza Taldea hemos realizado conjuntamente. En el mismo, se hace un pormenorizado recorrido por la historia y evolución del Baile de la Era de Estella y se recoge tanto su interpretación musical como coreográfica. Para ello, se incluyen imágenes de archivo, documentos y testimonios de diferentes personas representativas. Además, se ha incluido una explicación detallada de los pasos y números coreográficos que componen esta danza.

De esta manera se pretende que sea una herramienta didáctica de gran utilidad, fundamentalmente para todos los Grupos de Danzas de la Comunidad, así como para Bibliotecas, Centros de Documentación etnográfica, Centros de Enseñanza, etc... Nuestra pretensión es poder distribuir gratuitamente el trabajo, para lo cual esperamos que se nos concedan las ayudas y subvenciones que hemos solicitado.

Una definición meramente descriptiva y aséptica nos llevaría a denominar el "Baile de la era de Estella" como una danza mixta y de recorrido circular compuesta por siete piezas diferentes entre sí, que dan a la danza carácter de suite. La estructura que ahora mantiene esta danza es fruto de un sin fin de modificaciones sufridas a lo largo de su historia. Modificaciones, por otra parte, naturales y no ajenas a las padecidas por otras danzas, como resultado de la adaptación al tiempo y a las modas, a los colectivos de dantzaris o a la interpretación de los diferentes músicos-gaiteros.

Las primeras noticias que tenemos de la existencia del Baile de la era o Baile de la Gaita, como antiguamente se conocía, son de 1864. No obstante, la primera vez que un grupo de personas se reúne para ensayarla e interpretarla como danza estructurada es en 1903, con motivo de la visita del Rey Alfonso XIII a Estella. Por tanto este año conmemoramos el centenario de este acontecimiento con la publicación del trabajo que ahora presentamos.

El Baile de la Era de Estella desde el año 1978, a raíz del Dantzari Eguna de Euskal Herria celebrado en Pamplona, se ha venido difundiendo a otras localidades y regiones de manera espectacular y es bailado en multitud de festivales y fiestas populares fuera de Estella. El hecho de que sea bailado en tantos sitios y por gente tan diversa debe ser motivo de orgullo para todos los estelleses.

Sin embargo, merced a esta expansión tan grande, está sufriendo una degradación y un deterioro casi irreversibles, perdiendo completamente el carácter de danza solemne y señorial que en su origen la convirtió en el mejor regalo que los estelleses pudieron ofrecer ante la visita del monarca Alfonso XIII. Al mismo tiempo, esta difusión está provocando una pérdida de identidad de la danza como baile propio de Estella, olvidando que han sido las gentes de la vieja Lizarra quienes la han mantenido y transmitido, de generación en generación hasta nuestros días.

Ante esta situación, se plantea la necesidad inaplazable de reivindicar el Baile de la Era como danza propia de Estella, y de registrar fielmente sus características e historia. Éste es precisamente el objetivo fundamental de este trabajo, elaborado en soporte físico audiovisual, en el que se recoge esta forma particular del patrimonio cultural de Estella, con el fin de fomentar su supervivencia y su transmisión en estado puro a las generaciones futuras.

Agradecemos sinceramente vuestra asistencia.

Gaiteros de Estella-Lizarrako Gaiteroak
Grupo de Danzas Ibai-Ega Dantza Taldea

Dokumentuaren akzioak

2003/04/24 19:49

Lizarrako larrain dantzari buruzko lan hori dokumental bat da itxura denez eta joan den azaroan aurkeztu zuten Lizarran bertan.

Dokumentazio historikoaz gain, Larrain dantzaren irudi zaharrak bildu dituzten dokumentalerako eta dantzak hedapenarekin batera galera handia izan duela argudiatuz Ibai Ega dantza taldea ageri da Larrain dantza dantzatzen, nola egin behar den erakutsiz.

Lizarran egin zen aurkezpenaren bezperetan artikulu hau argitaratu zuen Aitor Jordanak Diario de Noticias-en.

2003/04/28 22:34

Larunbatean izan zen DVDaren aurkezpen hori. Oiartzungo Herri Musikaren txokoan lagun asko bildu ginen aurkezpenerako. 30-40 lagun izango ginen.

Juan Mari Beltran-ek egin zigun harrera Herri Musikaren Txokoaren izenean, ondoren Xabier Mendizabal Gipuzkoako EDBren lehendakariak hitzegin zuen eta segidan Lizarrako Ibai-EGa dantza taldeko eta Lizarrako Gaiteroen ordezkariek hitzegin zuten. Ondoren DVDa ikusteko aukera izan genuen.

Oso lan txukuna egin dute. Bildutako dokumentazioa itzela izan da (hiru urtez jardun dute lan hau egite) eta Rosa Villafrancak prestatu du gidoia dokumentazio horretatik abiatuta.

Lizarrako Larrain dantzaren historia laburbiltzeaz gain, Larrain dantza dantzatzeko aholku eta arbigibideak eskaintzen dira DVDan.

Azken DVDeen errepartoa izan zen. Lizarrako Udalak eta Nafarroako Gobernuak ordaindu dute DVDaren edizioa eta beraz bultzatzaileek dantza taldeei dohain ematea erabaki dute. Taldearen izena jasotzen zuen zerrenda luzean sinatu ondoren DVDa eskuratu genuen. Larunbatean Oiartzunen izan ez ziren dantza taldeek Herri Musikaren txokoan bertan jaso ahal izango dute beren DVDa.

DVDa oparitzearena erabaki bikaina iruditzen zait. Ez dut uste edozein dantza talderentzat DVD bat erostea kostatzen den 30 euro inguru ordaintzea gehiegizkoa denik, baina Lizarrakoek ondarea hedatu eta diru publikoz lagundutako lanen zabaltzeko moduari buruz lezio ederra ematen dute. Helburua dantzaren historia eta dantzatzeko modua dantzari guztiei helaraztea da, beraz, helburu hori bermatzeko bidea jarri dute. Dantari buruzko zenbat liburu, CD eta bideo dago dantzaren sustapenean lan egiten duten erakunde eta elkarteen biltegietan hautsa hartzen?

Zorionak ba Lizarrako Ibai-Ega dantza taldeari eta Lizarrako Gaiteroei!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.