Dokumentuaren akzioak
La Fundicionen, 18 urtetik gorakoentzat programa
Urte honetako apirila eta maiatzerako 18 urtetik gorakoentzat deituriko dantza eta antzerki pograma antolatu du La Fundicion aretoak. Saio gehienak arratsaldeko 20:00etan izango dira kontrakoa esan ezean eta sarrera bakoitzak 10 euro balio ditu. Hala ere ikuskizun bat baino gehiago ikusi nahi duenak deskontu bereziak izango ditu. Sexua izango da ziklo honen ardatz nagusia eta horretaz arituko dira ondoren proposatzen dituzten eskaintza guztietan:
-
VERO CENDOYA Konpainia / Bartzelona - "Antagònics"
Apirilak 2 - 3, 20.:00etan. Dantza-Antzerkia
"Antagònics" Dantza Garaikidea eta Transformismoaren artea batzen dituen eta bien arteko litekeen elkarrizketa ikertzen duen dantza/antzerkiaren ikuskizuna da. Bi arte itxuraz antagonikoen arteko aurrez aurre jartze bat, hau da, TRANFORMISMOA, herri artetzat hartua eta kanporakoitasunak karakterizatuaren eta DANTZA GARAIKIDEA, oraindik gutxi batzuen artetzat hartua eta arte abstraktu bat izateak karakterizatuaren artekoa.
Vero Cendoya, dantzari eta koreografo garaikideak eta Rubén Cardoso, arte transformista ordezkatzen duen subjektua denez Bartzelonan gaur egungo Transformismoaren eszenan eragin handienetarikoa duen artistak osaturiko bikotea.
Zuzendaritza: Vero Cendoya
Sorketa eta interpretazioa: Rubén Cardoso i Vero Cendoya
Musika: Adele Madau
Laguntza koreografikoa: Valentí Rocamora
Argien diseinua: Lidia
Jantziak: Ruben Cardoso eta Vero Cendoya
Egoitza: LA CALDERA
Hurrengoen laguntza du: Generalitat de Catalunya, Consell Nacional de la Cultura i de las Arts, La Caldera (Projecte Residencies 2009)
-
PIETER AMPE & GUILHERME GARRIDO / Brusela - "Still standing you"
Apirilak 9 - 10, 20:00etan. Dantza
"Bi urte iragan dira gure lehenengo lankidetzatik. Orain beste puntu batean gaude, beste leku batean, gure bizitzetako beste fase batean, historia berriak bizi izan ditugu (elkarrekin eta bakoitzak bere aldetik), asmo eta baliabide berriak ditugu, gauza batzuk eskuratu ditugu eta beste batzuk galdu, baina gure historia kontatzeko gogo sendoa kontserbatzen dugu oraindik: orain zer egiten dugun eta non gauden kontatzekoa."
2007ko "Still Difficult Duet"aren, hau da, Pieter Ampe belgikarraren eta Gilherme Garrido portugaldarraren lehenengo enkontruaren ostean, "Still standing you"an bi dantzariek dantzaren labirinto posibleen kutxa ireki zuten eta, era bihurri batean, adiskidetasunari buruzko euren ikusketa kaleidoskopiokoaren begirada guztiz partikularra eskaini digute. Dantza-hizkuntza erabat eurenarekin, dantza garaikideko beste edozeinengandik erabat ezberdinarekin, inolako lotsarik gabe, batak bestearentzat duen esanahi guztia azaltzen dute. Zein harremanek batzen ditu? Lagunak, bikotea, maitaleak, lehiakideak, etsaiak al dira?
Erabiltzen duten tresna bakarra euren gorputza da, euren muskulu-erakusketaren ironia, euren adiskidetasun tolesgabearen indarra, euren mugak trebetasun bihurtzeko gaitasuna, amorrua eta maitasuna besarkada handi, indartsu eta inguratzaile batean biltzen dira.
Koreografia & dantza: Pieter Ampe & Guilherme Garrido
Dramaturgia: Rita Natálio
Produzitu du: CAMPO
Koprodukzioa egin du: STUK, Leuven (B) & Buda, Kortrijk (B)
Kanpoko begia: Louise Van Den Eede
Sorkuntzaren egoitza: Espaço Alkantara
-
JAVIER VAQUERO - AIMAR PEREZ / Bartzelona - "Declarando amor"
Apirilak 16-17, 20:00etan. DANTZA
Maitasuna aitortzen, garrantzi handiko keinu bat, mugimendu bat da. Proiektu hau maitasun-aitorpenaren egintza egiaztatzeko beharrizanetik jaio da. Egintza hori garrantzi handiko keinu legez asmatua da; gizabanakoak emantzipatzeko, erabakitzeko eta existitu, sortu eta elkarrizketatzeko aukera bere buruari emateko duen presatik aktibatzen den keinu legez hain zuzen
Proiektua, dagokigun egintza artikulatzeko era ezberdinen bilaketatik agertzen diren formatu ezberdinetan azaltzen da.
Aitortu, akzioa adierazten duen aditza da.
Aitortuz, akzioak eta erreakzioak sortzen ditugu.
Hitzaren eta gorputzaren diskurtsoarekin aitortzen dugu.
Aitortzen dugu:
Maitasuna begien bistakoa dela,
Maitasuna zintzoa dela,
Maitasuna aitortzea egintza dela,
Maitasuna aitortzea kolisioa dela,
Maitasuna aitortzea potentziala dela.
Bizitzea, (politikoki) egintza bortitza baldin bada, maitatzea, biziraupen-egintza bat bihurtzen da, garrantzi handiko keinu bat.
Kontzeptua + Sorketa+ Interpretazioa:Javier Vaquero Ollero - Aimar Pérez Galí
Aholkularitza artistikoa:Paz Rojo
Argien diseinua + Teknikoa:Israel Quintero Ródenas
Produzitu duena:Mi Otro Trabajo
Babesa:CoNC (Generalitad de Catalunya), Intitut Ramón Llull (Catalunya)
Laguntza:Teatro Musero Pujol (Bcn), La Portas (Bcn), Centro Coreográfico de La Gomera (Islas Canarias) Antíc Teatre / Adriantic (Bcn), La Poderosa (Bcn).
-
SX PULTSIOAK PROIKTUA / Bilbao - 1. fasea: ¿Ze porno?"
Maitzak 6 - 7 - 8, 20:00etan. Antzerkia
Sexua da sarean gehien bilatzen den orria Ez dago beste ezein gai edo pertsonaia hainbeste arreta erakartzen duenik edo zifra horretara hurbiltzen denik. Sexua, izan ere, denok arduratzen gaituen gaia da. Pornografia eta erotika, artea eta sexuaren arteko desberdintasunak etiketatzeko joera du gure gizarteak. Gu, berriz, kategoria horien arteko mugak zeharkatzen saiatzen gara.
SX Pultsioak Proiektua zenbait fasez osatuta dago. Proiektu zabala eta partehartzeari irekia, zeinetan laguntzaile kopuru handiak eskuartzen duen, hala arte- eta eszena-diziplina ezberdinetan, nola iritzien eta esperientzien eztabaidan edo ekarpenean. Proiektuaren lehen fasea Galdeketa: zer porno? galdera-sortaren ekarpenetan oinarritu da gehienbat. Pornografiak gure bizitzetan duten lekuaren ikuspegi eguneratua herritarroi itzul dakigun ahaleginean lehen urrats gisa. Horren helburuen artean dago, baita, daitezkeen imajinario eta fantasia erotikoak jasotzea eta formatu ezberdinetan proiektatzea.
Elkarrizketetatik atera den imajinariotik abiatuta egin da, besteak beste, Argazki Corpusa. Baita Eszena Proposamena, zeinetan sexua performance gisa aurkeztu den, hau da, sozialki eta politikoki araututako errepikapen-prozesu gisa edo peep shows-en hedapen gisara.
Interpreteak: Jon Koldo Vázquez, Juanjo Otero, Raketa Brokobitx
Testuak: Julio Díez, Jon Koldo Vázquez, Juanjo Otero, Barbarina Dar-dar, Jose Romero, etc.
Jantziak eta atrezzo: Jaime Zurdo
Argiak: Alaine Arzoz
Souinu espazioa: Adríán García de los Ojos
Argazkiak: Raquel Durán
Bideoa: Jose Romero, Daniel Lagares
Dramaturgia: Jose Romero, Barbarina Dar-dar
Zuzendaritza eszenikoa: Barbarina Dar-dar
Komunikazioa: June Fernández
Laguntzailea: La Fundición Aretoa, SX Pultsioak Artxiboa
Blog diseinua: Pep Sanabra
Artxiboa: Jose Romero, Barbarina Dar-dar
-
MONICA VALENCIANO - EL BAILADERO Konpainia/ Madril "Impregnaciones en la Srta. Nieve y Guitarra"
Maiatzak 9 - 10 , 20:00etan. Dantza
“Bustidurak Elur andereñoa eta Gitarran”eko 9 txatal:
Etenaldi bateko protagonistak 7
agerraldi bateko interpretazioetan, 3
hariztatuz pentsamendu baten zona ezezagunak 5
eta bere ornoak, besarkadaren zerbait du. 1
beste pistan, bere eskuan daraman 6
zapi batean gertatzen da 4
hodeia askatzen du zuri zimur batean argituz 2
bere irudia mugitzen duten hariak, Ate-kolpe batek dantzatzen du edo hitz baten mila beso bere gorputzean entzunda bi aldiz begiratzen du 8
eta erantzuten du: zerua horrelakoa da, ikus dezagun 9:
Sorketa eta interpretazioa: Mónica Valenciano.
Argien diseinua: Cora
Jantziak: El bailadero
Musika: Melingoren gai argitaratu gabe baten zatia
Argazkiak: David Ruano
Produkzioa eta kudeaketa: Norma Kraydeberg
-
BARBARA BAÑUELOS / Madril - "90dB"
Maiatzak 21 - 22, 20:00etan. Performance
Lehen pertsonan kontaturiko historia. Bi emakumeren alegiazko munduan sartzea ahalbidetzen duten postalak. Asmazioak diren errealitateen jolasa, non antzerkia eraikitzen den antzezten ari diren denbora berean. Gune berean bizikide diren ekintzen segida. Nondik begiratzen den, diskurtso bat edo bestea itxuratzen da eta horrek ahalbidetzen du antzerkiak bere izaera pertzepzio-maila ezberdinetatik kontatzea. Mundu oniriko baterako sarrera, non diskurtsoaren manipulazioa presente egiten den behatzaileak bere burua behatuta aurkitzen duen nortasun-aldaketaren jolasean eta, beraz, esanahien aldaketetan.
90dB, hizkuntzaren kodeak eta bere deskodetze-prozesuak zalantzan jarri nahi dituen antzerkia da, eta horren bidez erakusten ditu diskurtsoa aldatzen duten manipulazio-jolasak, zeintzuetan ikuslea partaide aktiboa izaten aurkitzen den. Diskurtsoaren mailei buruzko jolasa, ikusizko hizkuntzak eskaintzen dituen zentzu bikoitzak eta irakurketa-multzoa agerian jartzen dituzten esperientziak, sortuz horrela emanaldiarekin batera paraleloki antzerkiaren dramaturgia eraikiz doazen marradun eta bat-bateko eszenen sekuentzia. Antzerkiak helburutzat dauka apurtzea ezarritako aktore-ikuslearen konbentzioak, zeintzuetan begiratzea eta begiratua izatea onartu behar dela ezartzen den, eta ni-ni harreman hori irauli nahi den; ondorioz, ikuslea behatzaile/behatu bihurtzen duten uneak eragiten dira. Antzerkiko une jakin batzuetan sexu-irudi esplizituak erabiltzeak ahalbidetuko du bi emakumeren mundu onirikoan sartzea eta harreman-kodeen baitan aurkitzen diren esanahien aldaketa-prozesuak erakusten dituen manipulazio-jolas argi bat erakustea.
Ideia originala: Bárbara Bañuelos
Zuzendaritza: Bárbara Bañuelos David Espinosarekin lankidetzan
Sorketa: Liz Vahia, David Espinosa eta Bárbara Bañuelos
Interpreteak: Liz Vahia eta Bárbara Bañuelos
Teknikariak: Liz Vahia, Bárbara Bañuelos
-
NOMADA Konpainia - ROBERTO TORRES / Tenerife - Senegal - Burkina Faso - Mali - "Que corra el aire"
Maiatzak 27 - 28 - 29, 20:00etan. Dantza
Ni traketsa naiz noiz sartu, noiz itxaron edo noiz amore eman behar den jakinarazten duten SEINALEEN aurrean. Baina ondo dakit zuk -EDO zure-NIRE GORPUTZAk- okupatzen duzun/duen lekua baino harago doana eta zail egiten zait ZURE LARRUAN jartzen. Ataria joan-etorriko lekua da eta ezin daiteke egon; bertan ADOREA izozten zait eta zalantzak etortzen zaizkit LEHEN URRATSA eman behar dudanean. Roberto Torres
Roberto Torresek Afrikara bidaiatzeko beharrizana bere bizitzako etapa ezberdinetan sentitu du, eta denborarekin eta kontinente horren ezagutzarekin indartuz joan den lotura bat sortu da. Sortzaile gisa Afrikak inspirazioa eman dio, dantzari gisa bere dantzak aberastu egin dira espresioan eta pertsona gisa eragin guztiz sakona, bere oinarriak mugiarazterainokoa, izan du izatasunaren mundu berriak ireki baitizkio. Bere gaurko kezka dantzari afrikarrekin sortu ahal izatea da eta Maliko Maitou Sangarérekin, Burkina Fasoko Ali Balbonerekin eta Senegaleko Sangone Vieira eta Marie Agnes Gomisekin partekatzen duen erronka berria "Sar dadila airea" da, dantzatik harago doan esperientzia.
Idea eta zuzendaritza: Roberto Torres
Koreografia: Roberto Torres e intérpretes
Interpreteak: Maitou Sangare (Mali), Ali Balbone (Burkina Faso), Marie Agnes Gomis (Senegal), Papa Sangone Vieira (Senegal)
Escenografia: Jose Soriano
Jantziak: Dosi Andrade
Argiztapena: Grace Morales, Hector Cortes
Irudia: Elida Dorta Elise Fitte-Duval
Musika: Armand Amar, Uakti, Ruichi Sakamoto, Marco Prince, Kronos Quartet, Tambours du Bronx, Murkof
Produkzioa Senegalen: Fatou Cisse, Assos 1er Temps - Aex-Corps
Produkzioa Tenerifen: Marliuz Borges, Grace Morales
Koproduktoreak: Auditorio de Tenerife "Adán Martin", Teatro Victoria, Gobierno de Canarias, Cabildo Insular de Tenerife Área de Cultura y Educación, Casa África
Laguntzaileak: Área de Cultura de la Embajada de España en Dakar. Assos 1er Temps - Aex-Corps, África Vive, Las Palmas Ciudad Cultural, Ministerio de Cultura
Eskerronak: Maura Morales, Michio, Ana Peña Torres, Andreya Ouamba, Maria Toledo, Laura Marrero, Soledad Torres, Jorge Torres, Elena Lopez, Andrea Catania, Jose Luis Ribero, Patricia Monrroy, Teresa Lorenzo y Carlos Febles
Informazio gehiago: La Fundicion aretoaren webgunean
Dokumentuaren akzioak