Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzariei erakusleiho berria eskaini nahi die Kultur Errotak

Dokumentuaren akzioak

Dantzariei erakusleiho berria eskaini nahi die Kultur Errotak

2020/11/06 07:40
Dantzariei erakusleiho berria eskaini nahi die Kultur Errotak

Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Diziplina guztietako sortzaileak, tartean dantzariak, Kultur Errotako erakusleiho berriaren parte izatera gonbidatu ditu Topaguneak. Kultur Errotaren helburua da euskarazko sormen lanei ikusgaitasuna eta zabalkundea ematea. Asmoa da euskaraz sorturiko kultur ikuskizunei hedapenerako zirkuitu duina eta koordinatua eskaintzea.

Kultur Errotaren webgune berriaren bidez eman dezakete beren lanen berri. Horretarako, taldearen eta ikuskizunaren inguruko datuak bidali behar dira. Informazioa jasota, Kultur Errota sortzaileekin harremanetan jarriko da eta behin informazioa argitaratu denean, erabiltzaileek, ikuskizuna programatu nahi izanez gero, sortzaileekin jarriko dira harremanetan

Egoerara egokitu behar

Salbuespen egoera honetan kultura geldi ez dadin zenbait bitarteko jarri nahi izan ditu Kultur Errotak. Emanaldiak segurtasunez eskaini ahal izateko protokolo bat prestatu dute eta webgunean zabaldu berri dute ikuskizun digitalen eskaintza. Sormen lanak herrietako plazetan edo internet bidez erakusteko aukera ematen du Kultur Errotak. Lanak interneten aurkeztu nahi dituzten artistek webgunean dagoen “on line” leihotxoan klik egin eta eskuartean dituzten lanak sareratu ditzakete. 

Orain arte ez bezala, hemendik aurrera, kultur programazioa kudeatzeko aukera ez da euskara elkarte eta mugimenduko kideetara mugatuko. Bestelako eragileei ere zabalduko zaie Kultur Errotako katalogoan biltzen diren ekitaldiak kontratatzeko aukera.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.