Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kotxe Gorri, Beldur eta Kafeteren inguruan

Dokumentuaren akzioak

Kotxe Gorri, Beldur eta Kafeteren inguruan

2008/11/14 10:53

Belar Gorria Elkarteak babesten du dantza garaikidearen arloko bi artistek elkarrekin landutako proiektua. Zuzendaritza artistikoa Laida Azkona Goñi eta Jean-Marc Serrano Deladoey-ren esku gelditzen da eta proiektu zehatz bakoitza garatzeko behar diren profesionalak bilatzen ditu ekipo artistikoarekin edo kudeaketaz arduratzen denarekin lan egiteko. "Elkarte bezala dugun helburua da, alde batetik, espazio bat irekitzea bertatik gure sormen ibilbidearekin aurrera jarraitu ahal izateko eta, beste aldetik, hezkuntzarekin eta kulturaren hedapenarekin zer-ikusia duten ekitaldiak antolatzea."

Belar Gorria elkartearen asmo nagusia da dantza garaikideak toki bat egitea lor dezan hemengo kultura kudeaketan baitan eta Nafarroako publikoaren interesean. Belar Gorria Elkarteak diziplina-aniztasunean lan egiten du eta arte eszenikoei buruz osotasunezko kontzepzio dauka. Koreografia sorkuntzaren kontzepzio globala dugu. Gorputz lanak –dantza, konposizioa eta interpretazioa- bat egiten du antzerki expresioarekin, ikus-entzunekoen sorkuntzarekin eta eszenografiaren erabilerarekin.

Kotxe gorri, beldur eta kafeteren inguruan

"Ez dadin hondamendia etor! Ez dadin gerta, mesedez… Baina utzidazu dena den ikusten. Gertatzen ari den moduan eta bere angelu guztietatik. Ah! eta ni izan nadin ikusten lehena."

  • Belar Gorria: Laida Azkona Goñi eta Jean-Marc Serrano Deladoey
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Belar Gorria
  • Arte laguntza: Orlando Ortega Glez
  • Eszenografia y diseinu grafikoa : Fermín Jiménez Landa
  • Bideoak: Pablo Castilla Heredia
  • Musika eta doinu eremua: Samuel Gyselbrecht
  • Argien diseinua:Carlos Salaberri
  • Jantziak: Noemi Barriuso


Bikote mediatiko bat denboran zehar ibiltzen da inkomunikatua elkarrizketa amaitezin batean. Eguneroko bizimodu baten irudi irrealen artean mugitzen da, besteen begiraden objektua, une bakoitzeko artifizioarekin jostetan.

Denboraren eta ikuskizunaren jokua, irudi mediatikoa eta irudi eszenikoa, errealitatea eta artifizio jarraitua... horiek guztiek sortzen dute Kotxe Gorrien, beldurraren eta kafeteren inguruan-en hizkuntza ezberdinetan bereizten den dikotomia bat. Kiribil iraunkorra, errautsaren birsortzea, argi bat bortxakeria intuizio deseroso baten erdian.

Berreraiketa. Espazio bat non bolumenak artista berak mugitzen dituen, so duen begia kontuan hartu gabe higitzen den instalazioa. Begirada tarte batean, horren eta bestearen artean, agian benetakoa datekeen horretan.

Ikuskizun honetan dantza garaikideak eta sorkuntza plastikoak, ikus-entzunekoarenak eta musikarenak egiten dute bat. Nafarroako Gobernuarekin, 2008 urteko muntaia eszenikoetarako bere Dirulaguntzen bidez burutu den koprodukzioa da, eta Noaingo eta Zizuru Nagusiko Kultur Etxeen laguntzaz, eta Belgikako frantzesdun komunitatearen Charleroi Danses, koreografia zentroarekin. 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.