Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kabidanz coworkingunea martxan

Dokumentuaren akzioak

Kabidanz coworkingunea martxan

Dantzazek eta Oarsoaldeko Garapen Agentziak sinatutako lankidetza-akordioari esker, dantzaren sektoreko ekintzaileek lanerako tokia izango dute Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioetan Dantzazek duen bulegoan, eta horrekin batera, laguntza, prestakuntza eta orientazio zerbitzuak eskainiko zaizkie.

Urriaren 27an sinatu zuten akordioa Miguel Angel Sanz Oarsoaldeko Garapen Agentziako lehendakariak eta Fernando Sáenz de Ugarte Dantzazeko kudeatzaileak, Aizpea Otaegi Errenteriako alkate anderearen presentziarekin.

Hitzarmenaren helburuetako bat da Dantzaz arte eszenikoetarako eta sorkuntza-proiektuen garapenerako enplegu-zentro bihurtzea, bai Oarsoaldean, baita Euroeskualdean ere. Era berean, kultur eragileen ekosisteman sustatzaile aktibo izango da Kabidanz, inguruko eragileekin lankidetzan. Horretarako, akordioa sinatu duten erakunde bakoitzeko bi ordezkarik osatutako lantaldea sortu da, hiru hilean behin elkartuko dena.

Dagoeneko abian da Kabidanz, bertan ari baitira lanean kultur bitartekaritzara dedikatzen den Kultza proiektuko kideak, eta aurki ekimen berriak egingo dituzte.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.