Dokumentuaren akzioak
Ipar Euskal Herriko dantza sorkuntzen emanaldia
- 20.30etan: Dantza emanaldia: Doniban Lohitzuneko dantzariak, Elgar Oinka (Hazparne), Urtxuko Xoriak (Lekorne), Poporen omenezko dantza, Garaztarrak, Oldarra eta Maritzuli konpainia.
- 23.00etan: Erromeria. Mukaki Sound System Txaranga + talo eta xingar.
Sarrerak 6 eurotan. 8 euro sustenguz.
Donibaneko dantzariak: Donibaneko iratzarria
Euskal Kultura berpiztu nahi zuten hiru emaztek sortu zuten Begiraleak dantza taldea 1935ean. 70. hamarkadan Beteluk dantza saila landu zuen. "Donibaneko Iratzarria" deitzen da dantzari helduek 70. urtemugarentzat sortu duten 20 minutuko dantza. 2005eko urrian aurkeztu zuten lehen aldiko. Haien helburua Donibaneren tradizioa argitaratzea zen: hots, sorkuntzak arrantzaleen eta Donibaneko portuaren historia kondatzen du.
Elgar Oinka: Uztai bermoldatua
Elgar Oinka Hazparneko dantza taldea Jose Luis Esnaolak sortu zuen 1971-ean. Neksa dantza batzuk sortu zituen hastapen batean (Démantibulé, Tanborrada, Iñudeak, Xemein...) eta berantago mutikoak ere sartu ziren taldean. Gaur egun dantzariek errepertorio bikoitza eskaintzen dute: Hazparneko dantzak eta ohizko dantzak. Karia hortarat, taldeko zortzi mutikoek Uztai Txiki dantzaren interpretazio berezi bat eskainiko dute lehen aldikotz: mugimendu, koreograia eta musika berritzaile baten mentura...
Urtxuko Xoriak: Kairox okuxtru
Urtxuko Xoriak taldea sortu zen 1980ean. Egun 50 dantzari biltzen ditu, ttipi eta haundi, Lekorne eta herri inguruetako gaztekin. Aurten ikusgarri hau sortu dugu gazten artean euskal dantzaren interesa ber pizteko xedearekin. Horregatik, pesta giroan eta munduari so bat eginez erakusten dugu nola euskal kulturak populu bat biltzen duen eta nola euskualdunek kultura biziarazten duten.
Sasia Herri: Poporen dantza
Saia herri emanaldia 2003. urtean sortu da, iparraldeko borroken historiaz berriz jabetzeko eramana izan den kanpaina baten kari. Ikusgarri hortan, dantza bat eskainia izanen da Claude Iruretagoienak sortutako koreografia batean eta Popo Larre omentzen duen Eltzegorren kantu batean oinarritua. Bertan, Basusarri, Baigorri, Donibane Lohitzune eta Miarritzeko dantzari gazte batzu agertzen dira.
Garaztarrak: OGM, Fandango & Arin Arin
Garaztarrak dantza taldea 1955ean sortu zen. Urtez urte, dantzaz dantza, ikusgarriz ikusgarri, 50 urte pasatu dira. 2005. urtean, taldearen 50 urteen karietara, hainbat ekitaldi antolatu ditugu: omenaldi, kabalkada... eta gure dantza ikusgarri osoa bermoldatu dugu, dantza berriak asmatuz... Dantza ikusgarri hau 3 partetan zatitzen da, eta guk aurkeztuko duguna, hirugarrena da. Zati huntan, Hip hop dantza eta euskal dantzaren arteko nahasketa bat egiten dugu. 3 dantza dira orotara: lehena, OGM deitu duguna, eta ondotik fandango eta arin-arina.
Maritzuli: Kutx ala Pil
Claude Iruretagoienaren dantza proiektuen inguruan. Ixtorio Mistorio, Ingura Mingura, Pamperuque eta Coté Cour Coté Jardin ondotik Kutx ala Pil aurkezten du. Azken lan hori, Xiberoko dantza eta ohiduretan oinarriturik, ez ohizko maitarsun istorio bat kondatzen du. Gau hontako dantza, buhamesek zaidutako zamaltzaina eta kantiniersaren arteko bals bat da.
Oldarra: Azken oihua
Espainiako gerla zibilaren biharamunean, Miarritzen elkartu ziren errefuxiatu batzuek talde bat sortu zuten kantua eta dantzaren inguruan. Hortik sortuko da Oldarra. Koldo Zabalak duela hogeitabat urte sortu den Azken Oihua emanaldia aurkeztuko dute. Gernikako bonbardaketa eta jendartean izan diren ondorioak kondatzen du. Agerraldi hau aldakorra da, euskal populuaren borroka ezaugarritzen duelako.
Dokumentuaren akzioak