Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal zinemetan Royal Houseko "Intxaur-hauskailua" balleta zuzenean ikusteko aukera dago gaur

Dokumentuaren akzioak

Euskal zinemetan Royal Houseko "Intxaur-hauskailua" balleta zuzenean ikusteko aukera dago gaur

2017/12/05 12:50
Euskal zinemetan Royal Houseko "Intxaur-hauskailua" balleta zuzenean ikusteko aukera dago gaur

Intxaur-hauskailua, Royal Ballet.

Gaur iluntzean, 20:15ean, Royal Opera Housen Intxaur-hauskailua balleta eskainiko du Royal Balletek, eta Londresko eszenatoki ospetsuan gertatzen ari den guztia, aldi berean, Euskal Herriko hainbat zinematan zuzenean ikusteko aukera izango da. Peter Wright-ek zuzendutako Gabonetako ekoizpen erraldoia  Euskal Herriko 14 aretotan ikusi ahal izango da, zuzen-zuzenean.

Ernst Theodor Amadeus Hoffmann-en kontakizunean oinarrituta eta Pyotr Tchaikovsky-ek konposatutako musika ezagunarekin dantzan arituko diren protagonista nagusiak Royal Balleteko Sara Lamb, Alexander Campbell eta Steve Mcrae dantzariak dira. Koreografian ballet originaleko zenbait zati mantentzen dira, baita azukrezko maitagarriaren eta printzepearen pas de deux ospetsua ere. 

Gaur izango da Londresen ikuskizunaren estreinaldia, baina hara joan gabe, Euskal Herrian ere zuzenean ikusi ahalko da hainbat zinematan. Hemen Royal Balleten Intxaur-hauskailua ikusteko aukera izango den zinema-aretoen zerrenda:

  • Beasain: Usurbe Antzokia
  • Bilbao: Cinesa Zubiarte eta Multicines 7
  • Durango: Zugaza Zinemak
  • Etxabarri: Gorbeia Zinemak
  • Getxo: Getxo Zinemak
  • Leioa: Cinesa Artea
  • Ordizia: Herri Antzokia
  • Errenteria: Niessen Zinemak
  • Donostia: Cine Príncipe
  • Tolosa: Cine Leidor
  • Gasteiz: Florida Zinemak eta Yelmo Cines Boulevard
  • Zumarraga: Zelai-Aritzi

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.