Dokumentuaren akzioak
Hartzaro festibala 2015
Otsailaren 11tik 17ra, 19. aldiz Hartzaro festibala ospatuko da Uztaritzen, Euskal Herriko neguko besta enblematikoa da. Hartzarok negua agurtzea eta udaberriari ongi etorria emaiteko gomitatzen gaitu. Gai nagusia “atzoko eta egungo ihauteriak” izanen da. Herri Soinu elkartea Uztaritzeko herriari tinki erroztaturik eta Errobiko Herri Elkargoan edaturik, Ihauteri pratikeri lotuak diren gertakariak berpizten, sortzen eta sustatzen ditu.
Ihauteriko osteguna, berpiztearen eta sorkuntzaren eguna da. 2015 urteko festibalaren sorkuntzak, Tutak eta Zirt Zart, azken 30 urteetan abiarazi diren Karrika arteetako sorkuntzen segida da, eta Uztariztarrentzat bazterrezin eguna bihurtu da. Aurtengo, egiturak lokarri desberdinak balioan ezarriko ditu: karrika arteen eta agerraldien artean, ohitura eta sorkuntzaren artean edo amatur eta profesionalen ikusgarrien artean.
Musikakantuz ostiralean, kantu eta musika tradizionalaren topaketan, Uztaritzeko koru guziek parte hartuko dute baita Irungo Ametsa Gazte abesbatza. Larunbatean dantza tradizional berriskusiak ikusgai izanen dira: karrika sorkuntza Lehiotik (Etorkizuna), xiberuako dantza garaikidea Baküna Show (Kompany Beritza), Geltokia (Aukeran konpania) Donostiako sorkuntza garaikidea, nun bizitza trenez egindako bidai bat ekin konparatu daiteke eta Hartzaroren sorkuntzak (Izartxo dantza taldea).
Oro har 500 artista amatur eta profesional, agertoki eta karrika sorkuntzen bilduma, hoiek izanen dira euskal kultura baten adierazpena, tradizio aberats batean indarrak hartzen dituena, orainari lotua dena eta fermuki geroari so egiten duena. Herri Soinuren xedea ohiko musika eta dantza sustatzea da, ondare hori belaunaldi berrieri eta Iparraldeko publiko ahal bezain zabalari transmitituz.
Antolatzen dituen gertakarien gaindi, gure elkarteak ohizko eta garaikide sorkuntzak elkartu nahi ditu, profesionalak izan nahi duten artista gazteak sustatuz eta sutengatuz. Erronka horren bidez Herri Soinu elkarteak amaturen praktikak balioztatu eta sustatu nahi ditu, bizirik eta herrikoia den euskal kultura baten erakusgarri direnak.
2015. urtean Herri Soinu elkarteak bere gain hartzen du euskal kulturaren hiru gertakari nagusien antolaketa:
Hartza Altzoan festibalaren 2.edizioa,publiko gazteari eta Arte-Kultura Hezkuntzari zuzendua da. Hartzaro festibalaren 19.edizioa, ihauteri ondareari eskainia da eta Herri Uzta festibalaren 4.edizioa, Errobiko Herri Elkargoan iraganen da, gaia, ohiko dantza eta musika izanez,xede berak jarraituz, gure kultura ondarearen sorkuntzak eta sustapenak bultzatzea segituz.
2011.urtean, Herri Soinu elkarteak aitorpen urratsak hasi ditu, Lapurdiko Ihauterietako ohiturak UNESCOko Kultura-ondare ez-material sailean sar daitezen.
Kide diren elkarteen, tokiko aktore kulturalen eta laguntzaileen laguntzarekin, bere lurraldean, Herri Soinu, dinamika parte hartzaile eta kolektiboa da, kultura garapen iraunkor baten alde lan egiten duena.
Festibala Aitzin
- Otsailaren 7an. 9:00etan Xerri Hiltzea Latsan. 10:00etatik 13:00a arte Kaskarotak Arruntzeko auzoan.
- Otsailaren 8an. 11:00etan Heraitzeko auzoan eskolaren ihauteria-Kaskarotak-Mutxikoak.
Otsailaren 8an
- 11:00etan. Haraitzeko auzoan eskolen ihauteriak - Kaskarotak - Mutxikoak.
Otsailaren11an Asteazkenarekin. Latsa gelan
- 19:00etan. Hartzaro festibalaren estreinaldia Christian Bordak alaiturik.
- 20:30etan. Mintzaldi-ikusgarri-Omenaldia Aita Hilario OLAZARAN Lizarrakoari,Uztaritzeri eskaini duen ”Uztaritzerat” kantagile kantariari eta txistulariari. Mintzalaria Fernando Tamayo-Bideoa eta argazki emanaldia (Eresbileko dokumentoak)-Jean Garin(pianoa) eta Arantxa Lannes(abeslaria)Uztaritzerat jatorrizko partizioa emanen dute-Baztango dantzariak (Mutildantza, Sagar dantza, Baztangozortzikoa)-Uztaritzeko Txistulariak eta Gaiteroak, Laurent Harignordoquy (fandango).
Otsailaren 12an Ortzegunarekin. Hiribehereko pilota plazan (euria balitz Kiroleta ezker paretan)
- 19:30etan. Karrikako Sorkuntza.
Tutak-Ohidura zaharrak berriz ospatzeko Uztaritzen, ostegun inauterietan, karrikako ikusgarri bat sortu da toberak gaiaren inguruan (Burrunka, Zirtzilak, ASCA, Afrika Dambo... ) Jokin Irungaray (zuzendaria) - Laurent Harinordoqui (dantzak)-Haritz Videgain (toberak)-Herri Soinuk egina
Zirt Zart-Sandrine Paralieu (dantzak) - Rémy Gachis eta Pierre Sangla (Burrunka musika) - Herri Soinuk egina.
- 20:30etan. Erromeria-Jan eta edan Latsa gelan. Klikak eta Uztaritzeko Gaiteroek alaiturik
- 21:00etan. Muda kontzertua Ttirritta edantegian. Muda taldearen lehen kontzertu publikoa, folk-rock estiloa Ortzi Hegoas(bateria)-Amaiur Coscarat (baxua)-Patxi Amulet (gitara, eskusoinua)-Maitena Beheran (kantaria)
Otsailaren 13an Ortziralarekin
- 20:30etan Musikantuz Uztaritzeko elizan. Sartzea 5€
Instrumentu eta boz kontzertuak Aita Hilario Olazaran omenaldia eginen dio–Irungo AmetsaGazte abesbatza-Uztaritzeko Lapurtarra,Kkoloreak, Josteta,Latsa Kantuz, Plazerrekin koruak eta Uztaritzeko Txistulariak.
Oraiko Musika Gaua
- 22:30etan Didier ostatuan.
The Rusty Ravens 50.mendeko rock mugimendukoada ( Elvis Presley, chuck Berry, Fats Domino...)baina rockabilly, surf musika, blues, slows eta B.0 westerns motakoa ere bai. Benjamin Vezzoni (kantua, gitarra, saxofoia...)-Sébastien Tournié (gitarra , korua)-Julien Bigey (bateria, korua).
Uztaritzeko Txistulariek Hiribehere auzoa alaituko dute
- 23:30etan Ttirritta ostatuan.
Goliath David Ondars-en proiektu berria. Post-rock eta folk estiloaren artean ibiliz, Goliath-ek bere musika munduan eramaten gaitu, aldi berean edo aldizka gitara, piano elektrikoa eta perkusioak joz.Konposizio personalak eta berriz-hartuak nahasiz balentria harrigarria sortzen du.
Wilhem & the dancing animals. Folk, punk, hardcore, pop bitamina gehitutako erantsi nahasketarekin eta eszena egiazko balentriarekin, benetako indar leherketa sortzen du taldeak. Gaur egun nazioarteko lan ibilbidearen mugan aurkitzen dira. Uztaritzera itzultzen dira, haien opus How high Lily (2015, Origamirecords) lan berria aurkezteko, ihauterien izpirituarekin bat egiten duen kontzertua emateko.
Gaualdiaren bukaera Gaztetxean.
Otsailaren14an Ibiakoitzarekin
- 11:00etan. Legendak eta ipuinak. Lapurdi gelan.
Euskal Herriko mitologiari eta Lamineri buruzko ipuin eta legendak. Xan Errotabehererekin (ipuinak) et Claude Labatekin (legendak).
Dantzaz. Dantza sorkuntzak
Ikustaldi baten salneurria 10€ / 5€ikusgarrika / 15€ / 10€ bi ikusgarrientzat.
- 17:00etan Uztaritzeko ihauterien berritzearen 30 urtebetetzeen karietara, ezker pareta Kiroleta, ikusgarri gela gisa antolatua eta berotua izanen da.
Buruz Behera(Izartxo taldea). Gure egunero bizian sartuak diren estereotipoak berriz ikustea gomitatzen gaitu (dantza Arantxa Lannes, musika Rémy Gachis Gaita Luze taldearentzat).
Baküna show (Kompany Beritza). Xiberoko dantza eskoletarik jinik diren dantzariek asmatu duten ikusgarria da, gipuzkoako Edu Muruamendiaraz koregrafoaren laguntzarekin egin dena. Dantza baletak, alde batetik gaurko gazteen nahikunde itxura izateko ambizioa dauka eta bestetik, Xiberomoderno eta ausart baten sinbolo izateko xedea dauka.
- Ikusgarriaren ondotik
Leihotik (Etorkizuna Konpainia). Leihoak gordetzen eta erakusten du. Orduan Leihotik begira jarri dira bi begirada. Bi begirada barnekoa kanporatzeko gogoarekin, baita kanpotik barnekoa begiratzeko parada emaiteko ere. Dantzak Ihintza Irungarai eta Nathalie Vivier. Musika Juan Mari Beltran, Alos Quartet, Mikel Laboa. Hitzak Joseba Sarrionandia.
- 19:00etan. Ostalaritza Integrazio Batzordeak antolaturik - Uztaritzeko Trikitilariak alaiturik.
- 21:00etan. Aker dantza eta Hartza Iguzki (Izartxo taldea). Zanpantzar ohidura berritzearen karietara jatorrizko bi dantza sorkuntza antzeztuko dira. Dantza Mizel Théret – Musika Pascal Gaigne eta Rémy Gachis.
Geltokia: (Donostiako Aukeran konpania), Edu Murumendiaraz zuzendaritzapean. Bizitza trenez egindako bidaia batekin konpara daiteke. Geltokian, maletak beterik edo hutsik, agurrak eta itzulerak, hitzak eta isiluneak, ilusioak eta urrakadak. Eta gutako bakoitza bere zakuarekin: esperientzia eta oroitzapenak. Hasieran ez dakigu zer ekarriko digun bidaiak. Lagunartean edo bakarka ibiliko gara, noiz edo noiz; ibilbidea aldatuko dugu; betiko alde egingo dute batzuek, baina izango da inora joango ez denik ere... Nork bere bidaia egingo du. Guztia ezagutzera ematen den geltokian, arimek amets eta gorputzek hegan egiten dute musikarekin. Bidai hori errepasatuko dugu dantzaren bitartez.
Otsailaren 15ean igandearekin Ohituraren eguna
- 9:00etan. Kaskarota handiak eta kimuak etxez etxe Hiribehere auzoan ibiliko dira.
- 10:00etan. Latsan-Txilindron lehiaketa. Lagun artean une goxo bat partekatu, lehiaketan parte hartuz eta dastatuz.
- 11:00etan. Kaskarotak elizaren atarian-Meza nagusiaren ondotik ohituran bezala Kaskarot taldeak bilduko dira.
- 13:30etan. Ihauteriko bazkaria Latsako sukaldaritza elkarteak antolarik. Apairuaren erreserbazioa egitea aholkatua da 0698629976. Salneurria 18€. Bazkaldu eta Txilindron lehiaketaren sarien ematea.
- 18:00etan. Elektro-Mutxikoak Zezek animaturik. Mutxikoak eta folk dantzaldia (scottish, mazurka, balts, «circassien») jan eta edan tokian berean.
Otsailaren 16an Astelehenarekin
- 19:00 etan. Txupito Gaua Bilgune gelako batzokian Izartxo taldeak antolaturik. Oholtza musikarieri idekia.
Otsailaren 17an, Astearte gizena
Ihauteriak-karrikako karrikako dantzen eta musiken ihauteria - 1985-2015 ihauteriak 30 urteeginen ditu. Duela 30 urte, 1985.urtean « Zanpantzar ihauteri ohituren berpiztea » izeneko asmoa hasi zuten Uztaritzen. « Ohituren eta sorkuntzen elkarretaratzea ». Musika eta dantza sorkuntzen topaketek, hamar bat artista profesionalek, ehun bat amatur artistek berpizkunde hori lagundu dute. Aurten ere, 250 aktore baino gehiagok, musikalari eta dantzariek udaberriari ongi etorria emanen diote: Zanpatzarren auzia, Zainaldiak, Zirtzilak, Negartiak, Auzapeza, Epailea eta Apaiza,... hartza eta bere zaindaria, animaleak, Maiaren zerbitzariak, laminak eta mitologiaren beste pertsonai batzuk musikalari ugariz lagundurik: Burrunka taldea, Hamaika Kolore Fest(perkusioak), Uztaritzeko txaranga, gaiteroak eta trikitilariak. Plaza eta karrikak hartuak izanen dira, besta izpirituarekin, parte hartu nahi duten guziak ongi etorriak dira. Zuzendaritza Jokin Irungaray.
Hiribehereko pilota plazan
- 17:45etan. Hamaika Kolore Fest Donostiako perkusio taldea
- 18:30etan. Zirtzil eta ihauterien pertsonaiak plaza hartzen dute: dantzak, musikak eta auziaren hasiera. Ibilbidea martxan ezartzen da hiri barnerat buruz. Ibilbidean Laminak agertuko dira - Elizaren aintzinean, Maiaren dantza antzetuko da - Antza plazan, Hartza agertuko da.
Purguko pilota plazan
- 19:30etan. Zanpantzar auziaren segida eta amaiera, danzak, toberak (antzerki herrikoia eta tutak erakustaldia) -Dantza eta musikak - Sua Dantza, Hartzaro sorkuntza: Zirtzilak eta ihauterien pertsoinaientzako dantza: Joxe Cazaubon - Gaita Luze taldearentzako musika: Rémy Gachis.
- 20:00etan.Erromeria Karparen azpian besta segitzen da - Ostalaritza eta edariak tokian bertan - Animazioa Kiki Bordatxo eta Hamaika Kolore Fest.
- Gauerditan.Gaualdia Bilgunen Errobiko Kaskarroten batzokian segituko da, Izartxok antolaturik.
Antolatzaileak/Co-réalisation: Herri Soinu, Ur Begi, ASCA, Deneri Idekia, Burrunka, Ustaritzeko Soinulariak, Iparraldeko Gaiteroak.
Dokumentuaren akzioak