Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Greziako dantzen ikastaroa Beiren

Dokumentuaren akzioak

Greziako dantzen ikastaroa Beiren

2010/04/23 10:27

Ikastaroa bi mailatan egin ahal izango da, hasierako eta aurreratua. Beiren, bertako albergean egingo da ikastaroa eta ohi bezala egoitza eta jatorduak ere bertan egingo dira.

Datak: 2010eko Maiatzak 7, 8 eta 9

  • Maiatzak 7, ostirala, 19:00etan Oliten, Taller de Callen, Teobaldos plazan.
  • Maiatzak 8, larunbata, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.
  • Maiatzak 9, igandea, 10:30etatik 13:30era.

Ikastaroa maiatzaren 7an aurkeztuko da, eta ostiraletik hasita edo larunbatetik hasita parte hartzeko eman daiteke izena.


Vangelis Dimoudis
Karotin, Trazian jaioa, Greziako eskualdeko musika tradizioa bizi eta sentitu du umetatik. Hemortzi urterekin, Atenas-en Dora Stratoun hasi zen dantzari. Dantzaren bidez musika eta kantuarekiko dohainak garatu zituen, eta Traziako folklore aberastasuna hedatzeari heldu zion.
Dantza ikastaroak eskaintzen ditu eta Europa eta Ipar Amerikan kontzertuak eskaintzen ditu kantari eta musikari bezala.

Jarito Jaritonidis
Atenas-en jaio zen 1976. urtean. Bere herrialdeko dantza tradizionaletan dantzari bezala nabarmendu zen oso gaztetatik, eta hainbat taldetan parte hartu du, Dora Stratun eta Pontos Serra taldeetan besteak beste.

Ikastaroaren prezioa eta egoitza pensio osoan:

  • ostiraletik: 150
  • larunbat goizetik 110
  • larunbat arratsaldetik 95


Izena-emateko epea: apirilak 30
Izen-emate eta informazio gehiago: Ainara danzas populares del mundo

 

Greziako dantzen jaialdia Zaragozan

Bestalde,  Zaragozako Unibertsitateko grekera moderno sailak Greziako dantzen II. jaialdia antolatu du maiatzaren 14, 15 eta 16rako. Ioannis Fousianis, Cristos Sidiropulos, Theopísti Dafní, Katerína Konstantinídou, Yóta Kalogrídi eta Manólis Giatsídis izango dira eskainiko diren tallerren irakasleak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.