Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gorka Garitano Antzuolako dantza taldeko arima hil da

Dokumentuaren akzioak

Gorka Garitano Antzuolako dantza taldeko arima hil da

2020/05/29 08:10
Gorka Garitano Antzuolako dantza taldeko arima hil da

Gorka Garitano dantzan.

Antzuolako Oinarin dantza taldeko ardatzetako bat, Gorka Garitano Arregi, hil da. Herenegun hil zen 50 urterekin bihotzekoak emanda.

Umetatik atzora arte ibili da Antzuolako dantza taldean. Sei urte zituela hasi zen dantzan gaztetxoen taldean. Gerbasio Legorburu, taldearen sortzaileetakoa eta Antzuolako dantzen bultzatzailea, izan zuen dantza-maisu. Gerora, bere lekukoa ere hartu zuela esan daiteke.

Izan ere 14 urterekin nagusien taldera pasa zen Garitano dantzara eta urte horretan bertan dantzari hasiberriei dantzak erakusten ere hasi zen. Duela sei urtera arte dantza taldean aritu da aktiboki dantzan. Sei bat urte dira taldearen eguneroko jarduna utzi zuela, baina ez dio utzi inoiz taldean puntualki dantzatzeari. “Taldea osatzeko beharra bazegoen, han agertuko zen Gorka dantzara”, azaldu digute talde kideek. Gazte-gaztetatik agertu zuen Antzuolako dantzekiko eta Oinarin dantza taldearekiko estutasuna eta konpromisoa. Bere izaera irekia nabarmendu dute, “Oso zabala zen, dantza talderako ezin hobea, saltsero hutsa”.

Hemen Oinarin dantza taldeak Gorka Garitanori eskainitako mezua:

Antzuolako eta Euskal Dantzen bueltan elkarrekin egin eta sortu duguna presente izango da herrian. Eskainitako pasio, dedikazio eta indarrak utzi du marka, eskerrik asko umoretik eta gertutasunetik egindako guztiagatik. Ixildu da musika baina segi dantzan Gorka!

Familiak Antzuolako Oroiloren egingo du harrera. Gaur 11:00-13:00 eta 16:00-18:30.

Antzuola alardea trokeo-dantzak
Gorka Garitano Antzuolako alardeko trokeo-dantzetan, aurreneko ilaran eskuinean.

Oinarin
Gorka Garitano behean ezkerretik lehena, Oinarin dantza taldeko kideekin.

Oinarin gaztetxoak
Gorka Garitano, goian erdi-erdian, gaztetxoen taldearekin.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.