Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Georgiako Estatu Balletak "Laurencia" eskainiko du Donostian

Dokumentuaren akzioak

Georgiako Estatu Balletak "Laurencia" eskainiko du Donostian

2019/10/15 08:50
Georgiako Estatu Balletak "Laurencia" eskainiko du Donostian

Georgiako Estatu Balleta, Laurencia.

Lope de Vega poeta eta antzerkigile madrildarraren Fuenteovejuna lanean oinarritutako Laurencia balleta aurkeztuko du Georgiako Estatu Balletak Donostian. Nina Ananiashvilik zuzendutako balletak abenduaren 15ean arratsaldeko 19:00etan eskainiko du emanaldia Kursaalean.

Sobietar Batasun ohiko konpainia onenetarikoa kontsideratua da Georgiako Estatu Balleta. Tibilisiko Opera eta Balleteko Estatu Antzoki Akademikoa 1851n sortu zen, baina Estatu Balletaren lehenengo emanalditzat 1936ko abenduaren 27an Mzechabuki (Mendiaren bihotza) ikuskizuna hartzen dute. Vakhtang Chabukianik koreografiatu zuen, hamarkadatan konpainiako zuzendaria izan denak. 2004tik Moskuko Bolshoi eta American Ballet Theater balletetako lehen dantzaria izandako Nina Ananiashvilik zuzentzen du konpainia.

2014tik Nino Samadashvili da balleteko lehen dantzaria eta Laurenciaren paperean bera aritzen da. Euskaraz eta georgieraz agurtu gaitu bideo honetan: 

Fuenteovejuna-Laurencia, sinopsia

Kordobako Fuenteovejuna herria Fernan Gomezek gobernatzen du, Calatrava Ordeneko komendadore nagusiak. Gizon gaiztoa eta eskrupulurik gabea da, botereaz baliatuta bere menpekoak esplotatzen ditu. Alkatearen alaba, Laurencia, Frondosoz maiteminduta dago eta Frondoso Laurenciaz. Komendadorea Laurencia bortxatzen saiatzen da, baina Frondosok salbatu eta errejidorearen baleztarekin mehatxatzen du komendadorea. Laurencia eta Frondosoren ezkontzaren ondoren komendadoreak ezkonberriak atxilotzen ditu. Horrenbeste gehiegikeriarekin nazkatuta, herritarrek elkartu eta justizia beraien esku hartzea erabakitzen dute: komendadorea hiltzen dute Fuenteovejuna eta Errege Katolikoen izenean. Hilketaren egilea ezin topatuta eta komendadorearen botere-abusua ezagututa, errege-erreginek hilketa barkatu eta herria erresumara batzen dute.

Georgiako Ballet Nazionala
Georgiako Ballet Nazionala, Laurencia.

Fuenteovejuna-Laurencia Donostian

  • Konpainia: Georgiako Estatu Balleta
  • Zuzendaria: Nina Ananiashvili
  • Koreografia: Nina Ananiashvili, Vakhtang Chabukianiren originalaren gainean
  • Musika: Alexander Krein
  • Antolatzailea: Global Showtimes Services, SRL
  • Lekua: Kursaal
  • Ordua: abenduak 15, 19:00etan
  • Sarrerak: Kursaaleko webgunean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.