Dokumentuaren akzioak
Folklore Erakundeak aztergai Ortzadarren jardunaldietan
Mugimendu erromantikoak, folklorean ezaugarri nazionalak bilatzeak... elkarte folklorikoen sorrera bultzatu zuten XIX. mendean. Kultura exotikoen ikerketek tokian tokiko ezaugarri exotikoekin interesa hartzen hasi ziren, baserriko giroarekin, eta adierazle nazionalen gordetzailetzat hartu zituzten.
Horrekin batera, industrializazio prozesua hazten ari zen, eta horrek beste prozesu sozial batzuk orokortu eta bizkortu zituen. Prozesu horrek baserriko giroko kulturak Kulturaren periferian kokatu zituen, baliogabetuz eta, apurka-apurka, desagerraraziz. Eta egoera horren kontzientzia hartzeak, periferian geratu ziren kultura horiek ikertzea eta materialak eta testigantzak jaso, transmititu eta hedatzeko lanetan hasi ziren elkarte eta erakundeak sortzea ekarri zuen. Azken egoera horretan, erakundeak kultura tradizionalaren alderdi zenbaiten transmisiorako bide bilakatu ziren; izan ere, alderdi horiek, garai batean, bide tradizionalak erabiliz zabaltzen ziren eta bide horiek desagertuta edo transmisiorako gaitasuna galduta dute gaur egungo gizartean. Ikusten dugunez, beraz, zenbait arrazoi izan ziren, kultura tradizionalaren zenbait diagnostiko ezberdin, Europako tokiko folkloreei heldu zieten erakundeak martxan jartzeko. Folklorearekiko interesak elkartzen zituen erakunde horiek, baina antolakuntza eta helburuak aurrera eramateko modu ezberdinak zituzten.
XXIII. Folklore Jardunaldi hauek kultura tradizionala ikertzeko eta zabaltzeko eginkizuna duten zenbait erakunderen lana, ikerlariei eta, oro har, publiko osoari helaraztea dute helburu. Hurbilpen horrek erakundeen aitorpen bat baino gehiago izan behar du; horretarako, antolakuntza batzordean zenbait lan-ildo proposatuko ditugu, izan daitezkeen guztien arteko batzuk, modu eraginkorragoan aurrera egin ahal izateko aukera emate aldera: erakundeetako bakoitzaren antolakuntza kultura; gaur egun arte egindako jardueraren ebaluazioa eta balorazioa; erakundeetako bakoitzak folkloreak bizi duen egoerari buruz egiten duen diagnostikoa; folklorearen inguruan aritzean izaten diren gabeziak eta hobetzeko aukerak; folklorea bultzatzeko eta hedatzeko jarduera eta ekintza egokienak zeintzuk diren...
Lanen aurkezpena
Jardunaldiak antolatzen dituen batzordeak txosten nagusi batzuk eskatu ditu, baina gainera interesik duen o rori gonbita egin nahi dio bere lanak, argitaratu gabekoak, aurkez ditzan. Egileek abuztuaren 31 baino lehen bidali beharko dute proposatutako lanare n izenburua eta laburpen txiki bat. Gainera, egilearen edo egileen izenak, lanbidea edota titulazioa eta harremanetarako datuak (helbidea, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa) erantsi beharko dira. Behin betiko testua urriaren 15a baino lehen bidali beharko da euskarri informatikoan (Word bertsioan edo bateragarria), eta gehienez ere 15 orrialde izan beharko ditu. Horrekin batera 15-20 lerroko laburpen txikia bidali beharko da, testuan erabilitakoa ez den beste bi hizkuntzatan. Batzorde zientifiko batek lanak baloratuko ditu eta proposatutako gaiari egokitzen zaizkion erabakiko du, lana onartzeko eta ondoren argitaratzeko aukera izateko. Jardunaldiak Iruñean izango dira 2007ko azaroaren 14, 15 eta 16an, eta publikoarentzako zabalik izango dira. Horretarako izena ematen ahalko da Jardunaldietako Idazkaritzara joz.
Aurtengo Jardunaldietan aurkezten diren lanak erredakzio batzordeak aukeratuko ditu eta, ondoren, ORTZADARr ek argitaratzen duen "SUKIL, kultura tradizionalar en gaineko koadernoak" liburuan argitaratuko dira.
Jardunaldien
Idazkaritza
Secretaría de las Jornadas
Descalzos
Kalea, 65 behea
31001 Iruñea / Pamplona
Tfnoa: 948 223 107
ortzadar@ortzadar.org
Dokumentuaren akzioak