Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ekainaren 9an eta 10ean izango da Portugaleteko Folklore Azoka

Dokumentuaren akzioak

Ekainaren 9an eta 10ean izango da Portugaleteko Folklore Azoka

2018/05/29 09:10
Ekainaren 9an eta 10ean izango da Portugaleteko Folklore Azoka

Folklore Azoka, Portugalete, 2006-05-06. Argazkia: Oier Araolaza-Dantzan CC-BY-SA

Datorren ekainaren 9an eta 10ean izango da Elai Alai Kultur elkarteak antolatzen duen aurtengo Folklore Azoka. Portugaleteko merkatuan Euskal Herriko eta inguruetako folklorearekin lotutako luthierrak, artisauak, jantziak... bilduko dira. Horrekin batera Portugaleteko alde zaharra alaitu dute kalejira, tailer, dantzaldi, kontzertu eta abarren programa osatu dute. Festa giroaz gain, Aingeru Berguicesen, Juan Antonio Urbeltzen eta Patxi Labordaren hitzaldiak entzuteko aukera izango da.

Ekainak 9

  • Egunean zehar:  Ezpelur gaiteroak, Txapelak bat +  Portu kantari, Trikileku, Elai Alai musika eskola eta Portugaleteko txistuzaleak / Haurrentzako musika tresnen eskulantegia / Musika entzunaldiak merkatuan.
  • 11:00etan, ume dantzarien emanaldia: Berriztasuna, Ikusgarri, Lora Barri, Elai Alai.
  • 11:30ean, Aingeru Berguicesen hitzaldia: Euskal Pandereterea, aitalengoaren urradura.
  • 12:00etan, Gelo tronpalarien erakustaldia.
  • 12:45ean, Juan Antonio Urbeltzen hitzaldia: "Morir" en la hoguera el Martes de Carnaval, Representaciones dramáticas en Lantz y Lastovo
  • 12:45ean, umeentzako herri-jolasak.
  • 14:30ean Larrain-dantza Ezpelur Gaiteroekin Coscojales kalean.
  • 18:30ean haurrentzako herrikirolak Zuresku-rekin Coscojales kalean.
  • 19:00etan Errebal erromeria gidatua Orube plazan.
  • 21:00etan Portugalete folk musika emanaldia Casa Vicente tabernan. Piripiri folk Gaztelako herri musika / Raquel y Laura. Tsacianiegas. Asturias eta Leongo herri musika / Beatriz Martinez eta Diego Langarika. Galiziar musika.

 

Ekainak 10

  • Egunean zehar: Elai Alai txistulari banda, Bizkaiko dultzaineroak, Simon Otxandategi taldeko joaldunak / Haurrentzako musika tresnen eskulantegia / Musika entzunaldiak merkatuan.
  • 12:00etan Patxi Labordaren hitaldia: Jotamentala.
  • 12:00etan, XX. dantza solteko txapelketa.
  • 12:30ean, adin guztientzako egurrezko jolasak, Zuresku, Coscojales kalean.
  • 13:15ean, Kontzertua Orube plazan: Coral Salazar eta Orfeon Jarrillero de Elai Alai.
  • 14:30ean Larrain-dantza Bizkaiko dultzaineroekin Orube plazan.

 

Informazioa: Folklore Azoka 2018

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.