Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Atalak 2.0: Groove

2021/04/16 19:00 Iruñea, Nafarroako Museoa

Itxaso A. Canok “Groove” musika terminoa hartu du abiapuntutzat, 30eko hamarkadakoa. “Laborategi honetan, entzulea mugitzen duten patroi erritmikoetatik sortzen den lehen mugimendu horretara garamatzanaren sotiltasunean sakondu nahi dut, ondoren hortik sortzen den hizkuntza behatu eta material horrekin zer bide hartu erabakitzeko.”

Nondik abiatzen da mugimenduarekiko dudan motibazioa? Zer estimuluk aktibatzen dute mugimendu hori? Mugimendua pentsamendua baino lehenagokoa da? Estimulu horiek guztiek berdin jokatzen dute? Sortzen diren mugimenduak katalogagarriak dira eta erreproduzitu, apuntatu eta koreografiatu ditzakegu? Canok abiapuntu gisa planteatzen dituen galderak dira, eta Dantzaz-eko dantzariekin eta Dantzertiko dantza espezialitateko azken ikasturteko ikasleekin partekatuko ditu laborategian zehar. Gainera, Atalak Sareak Musikenerekin elkarlanari ekingo dio laborategi honetan, Musika eta diziplinen arteko interakzioa irakasgaiko hainbat ikaslek laborategira joan eta Itxaso A. Canoren prozesua sakon ezagutzeko aukera izan dezaten.

Dantzariak: Alicia Cayrou, Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Laura Gomez, Aitor Jimenez, Araitz Lasa, Xian Martinez, Julen Rodriguez eta Beñat Urrutia

Kanpoko begia:

  • Laborategia prestatzen laguntzea: Idoia Zabaleta
  • Koordinazioa eta dokumentazioa: Bertha Bermudez
  • Dantzaz-eko Zuzendaritza Artistikoa: Adriana Pous
  • Dantzaz-eko Zuzendaritza Nagusia: Fernando Saenz de Ugarte

Gehiago irakurri

Danzai: Re-des

2021/04/16 20:00 Tafalla, Kultur Etxea

Zurrunbiloan murgildutako gizarte batean, sare teknologiko ikusezin batek pertsona eta leku ezezagunekin konektatzen gaitu. Aldi berean, aurkitzen diren pertsonak ez dira gai begietara begiratzeko… Jabetzen al gara sare teknologikoak nola eragiten digun? Bidaia eta hausnarketa haragitik teknologikora, zentzugabekeriatik pasatuz, Zitrusen musika elektronikoaren bidez.

Mugimendua "Gaga" teknika garaikidea hiri-dantzaren mugimendu-dinamikekin bat egitean oinarritzen da.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza eta ideia originalal: Andrea Irurzun
  • Koreografia: Andrea Irurzun
  • Koreografia laguntzailea: Irina Lumbreras
  • Antzezleak: Andrea Irurzun y Juan Manzano
  • Sorkuntza musikala: Zitrus
  • Jantzien diseinua: Desiree Arellano (Matsu Studio)

DNA 2021 jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Espainiako Dantza Konpainia

2021/04/16 18:30 Bilbo, Arriaga Antzokia

Espainiako Dantza Konpainia Nazionala Arriaga Antzokira itzuli da, oraingoan Joaquín De Luz zuzendariaren eskutik, eta egitarau oso berezia dakarkigu, elkarren artean oso desberdinak diren hiru pieza. Hasteko, Nacho Duatoren Remansos berreskuratutako lana eskainiko du. Indar espresibo, geometriko eta dinamiko handiko pieza da, eta Enrique Granadosen musika du oinarrian. Jarraian, Arriaga lana taularatuko du, Arriaga Antzoki zoragarriari egindako keinua, piezaren abiapuntua genio bilbotarraren musika baita. Dantza-konpainiak Granadako azken Musika eta Dantza jaialdian estreinatu zuen lana. Joaquín De Luzekin batera, Pino Alosak eta Mar Aguilók sortu dute koreografia. Arriaga piezak alde klasikoa eta alde modernoa uztartzen ditu, eta ikus-entzuleak hunkitzen ditu mugimenduaren eta Juan Crisostomo Arriaga euskal musikagilearen musikaren bidez. Egitaraua bukatzeko, Antonio Ruzen In Paradisum eskainiko du konpainiak Bilbon, Madrilen estreinatu eta egun gutxitara. In Paradisum piezak El Grecoren paleta kromatikoan inspiratutako kontzeptu estetikoa proposatzen du, oinarrian Tomás Luis de Victoriaren koru-polifonietako ahotsak dituela. Dantza Konpainia Nazionalarentzako (CND) egin duen lehenengo sorkuntza-lan honetan, Antonio Ruzek musika sakroaren eta herrikoiaren arteko elkarrizketa proposatzen du, sakratua denaren eta mundutarra denaren artekoa, alderdi kolektiboaren eta norbanakoari dagokionaren artekoa.

Urruntze- eta murrizketa-aldiaren ondoren, Bilboko publikoak CND berritua ikusteko aukera izango du berriro. Oraingoan egitarau eklektikoa dakarkigu, ñabarduraz betea eta erregistro zabalekoa; izan ere, gau bakarrean bost koreografo bilduko ditu, musikak sorrarazten dituen sentimendurik sakonenak dantzaren bidez aztertu eta dantzarien mugimenduaren bidez transmititzeko.

Egitaraua

REMANSOS

  • Koreografia: Nacho Duato.
  • Musika: Enrique Granados.

ARRIAGA

  • Koreografia: Mar Aguiló, Pino Alosa, Joaquín De Luz.
  • Musika: Juan Crisostomo Arriaga.

IN PARADISUM

  • Koreografia: Antonio Ruz.
  • Ideia originala: Pablo Martín Caminero eta Antonio Ruz.
  • Musika: Tomás Luis de Victoria (grabazioa: La Grande Chapelle/Albert Recasens eta Schola Antiqua/Juan Carlos Asensio); jatorrizkoa: Pablo Martín Caminero.

Gehiago irakurri

Espainaiko Dantza Konpainia

2021/04/17 18:30 Bilbo, Arriaga Antzokia

Altraste Danza: Mientras llueva

2021/04/17 19:00 Amurrio Antzokia

Bizitza mugatua dela sentitzea, eta gertatu beharrekoa gertatzen bada ere, dena mugitzen dela sentitzea, euriak han eta hemen behatzen gaituen bitartean. Mientras llueva musika- eta dantza-pieza bat da, eta inspirazio-iturri handitzat ditu Mariana Pinedaren bizitza eta beren idealak defendatzen hil diren pertsona guztiak.

  • Zuzendaritza eta interpretea: Zuriñe Benavente.
  • Soinu-sorkuntza eta interpretea: Ignacio Monterrubio.
  • Eszenografia diseinua: Kike Blanco.
  • Argiztapena: Cristina Bolivar Libertad.
  • Arroparen diseinua: CarmePuigdevalliPlantéS.

Gehiago irakurri

Rocio Molina: Impulso. Vuelta al uno

2021/04/17 19:00 Gasteiz, Printzipal Antzokia

Rocio Molinak bere lengoaia propioa sortu du, bere esentziak errespetatzen dituen eta abangoardietan murgiltzen den flamenko baten tradizio berrasmatuan oinarrituta. Pieza honetan jolas askea dago, barneko haurra da, bizitza pentsatzen duen burmuin heldua esnatzeko itzultzen den berezko sena, baina ez dago bizitzan.

Iraupena: 65 minutu

Fitxa teknikoa

  • Dantza: Rocio Molina

  • Gitarra: Yerai Cortés

  • Kantua: Ismael “El Bola”

  • Txaloak: Jose Manuel Ramos “Oruco”

Sharon Fridman: Dosis de paraiso

2021/04/17 19:00 Barakaldo Antzokia

Topo egin zuten eta nork bere burua eman zion besteari. Nahasmenduaren ohitura aurkitu zuten, besarkadaren aukera eta bakardadearen beldurra. Paradisuan irautea ez zen gertatu erraza; orainean irautea, iraganaren islarik gabe eta etorkizunaren proiekziorik gabe.

Denok gabiltza geure buruaren bila, denok bidean, hautematen gaituen eta denboraren mugak lausotzen dituen argi uherraren pean, oroimenik gabeko ostertz baterantz, bakardade beterantz, non beharbada maitasuna agertuko baita bihotz-taupadan.

  • Zuzendaritza: Sharon Fridman
  • Dantzariak: Melania Olcina, Maite Larañeta

Gehiago irakurri

Kukai: Hnuy illa

2021/04/17 19:00 Lasarte, Manuel Lekuona

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.

25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Gehiago irakurri

Danzai: Re-des

2021/04/17 19:00 Zangotza, Carmengo Auditorioa

Zurrunbiloan murgildutako gizarte batean, sare teknologiko ikusezin batek pertsona eta leku ezezagunekin konektatzen gaitu. Aldi berean, aurkitzen diren pertsonak ez dira gai begietara begiratzeko… Jabetzen al gara sare teknologikoak nola eragiten digun? Bidaia eta hausnarketa haragitik teknologikora, zentzugabekeriatik pasatuz, Zitrusen musika elektronikoaren bidez.

Mugimendua "Gaga" teknika garaikidea hiri-dantzaren mugimendu-dinamikekin bat egitean oinarritzen da.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza eta ideia originalal: Andrea Irurzun
  • Koreografia: Andrea Irurzun
  • Koreografia laguntzailea: Irina Lumbreras
  • Antzezleak: Andrea Irurzun y Juan Manzano
  • Sorkuntza musikala: Zitrus
  • Jantzien diseinua: Desiree Arellano (Matsu Studio)

DNA 2021 jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Imput konpainia: Nosotros

2021/04/18 19:00 Getxo, Muxikebarri

Nosotros izeneko lanean dantza garaikideko bikote bat ikus daiteke, Aiala Etxegarai eta Edoardo Ramírezen koreografiarekin. Bikote honek bizi izan duen prozesua kontatzen du, Madrilgo dantza kontserbatorioan elkar ezagutu zirenetik. 

  • Koreografia/Zuzendaritza/Interpretazioa: Aiala Etxegarai eta Edoardo Ramírez
  • Dramaturgia: Jonatan González
  • Argiztapena: Jonatan González
  • Sorkuntza egonaldia: Bululú2120
  • Argien diseinua: Beatriz Franco
  • Soinu-espazioa: Aiala Etxegarai eta Edoardo Ramírez
  • Argazkia: Jonatan González eta Andreina Insausti
  • Iraupena: 45 minutu

Gehiago irakurri

Gorria

2021/04/18 13:00 Barrundia, Garaion Sorgingunea

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Matxalen Bilbao: Serenity Suite

2021/04/21 18:00 Iruñea, Nafarroako Unibertsitatea

Bi saio izango dira: 18:00etan eta 19:30ean.

Pieza onen bitartez Matxalen Bilbao koreografoak adinaren aurreiri­tzietatik ihes egin nahi du, eta helduaroa goraipatu nahi du burmuina eta gorputza modu harmoniatsuan elkarrekin bizi diren etapa osatu gisa.

Hala, Natalia García dantzari gazte eta Matxalen Bilbao dantzari beteranoak interpretatutako duoa da Serenity Suite. Ia hiru hamarkadako aldea dago bien artean, baina belaunaldien arteko distantzia bizitzan oztopo ez dela erakutsi nahi dute. Dantza bezain pertsonala den esparrua partekatuz, asmo handiegirik gabe eta ikuspuntu ludikoa aplikatuz, espazio komuna hartzen dute estereotipoak baztertu eta denbora igarotzeari buruz hitz egiteko.

Lan zintzoa da, eta mugimenduan gorputzaren arintasunari, feminitateari, musikalitateari edota kontaktuari buruzko ikerketa egin dute, betiere lasaitasun giroan.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Matxalen Bilbao.
  • Antzezleak: Natalia García, Matxalen Bilbao.
  • Kanpoko begirada: Robert Jackson.
  • Musika: Itziar Madariaga.
  • Espazio eszenikoa: David Alcorta.
  • Argi Disenua. David Alcorta.
  • Testua: Poema de la Vejez. José Saramago.
  • Argazkiak: Itxaso Beistegui.
  • Bideoa: Jon Solana.
  • Off ahotsa: Matxalen Bilbao.
  • Ekoizpena. Infinita Escena.
  • Laguntzaileak: Kultur Leioa, La FuNdicIOn, CCN Malandaín Ballet, Azkuna Zentroa, Utopian.
  • Diru-Laguntza: Eusko Jaurlaritza.

Gehiago irakurri

Ines Aubert: EnTiempo

2021/04/22 20:00 Atarrabia, Kultur Etxea

“EnTiempo” DNA2020ko egoitza artistikoetako bat da. Biziaroetako gaitasun, muga, oroitzapen, desio eta egoeren unibertsoa du aztergai, gorputzaren adierazkortasunaren bidez, dantza esperimentazioaren eta sorkuntzaren mundura irekita, elkartasun eta aldaketa etengabean diren gorputz anitzak ehunduz, haien berezitasunak eta kezkak abiaburu harturik.

  • Zuzendaritza: Inés Aubert
  • Interpreteak: Conchita Salas, Iker San Miguel, Luar Irigibel, Maitane Azpiroz
  • Musika: Alex Cantona, Max Styler, De Staat, Cosmo Sheldrake

Gehiago irakurri

Kukai: Hnuy illa

2021/04/23 19:00 Andoain, Bastero Kulturgunea

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.

25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Gehiago irakurri

Ziomara Hormaetxe: Ahotsak

2021/04/23 19:00 Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia

Gernikakoa izanik, nire aitona-amonei egindako omenaldia da. Gernikako bonbardaketaren biktima izan zirenak.

Pieza bonbardaketaren biktimen ikerketa pertsonalean jasotako testigantzen bidez sortu da. "Aitona-amonen biloba naizen aldetik, nire azken belaunaldia izango naiz aitona-amonek testigantzak zuzenean jasotzen dituztenak". Hona hemen pieza hau haien oroimenez sortzearen motibazioa.

"Ahotsak" oroimenaren labirintoetatik egindako ibilbidea da, askotan kulunkatu eta ahanzturan galtzen diren bideetatik, denborak suntsitutako buruetan. Suntsipenaren hutsuneaz, bakardadeaz, bidegabekeriaz, minaz eta gerren absurdu handiaz hitz egiten dute.

Ahotsak entzunda, isiltasuna hitzez eta testigantzez betetzen da, eta horiek hausnarketara, ulermenera eta esna amets egiteko gaitasunera garamatzate, gizarte bidezkoagoa eta gizatiarragoa berreraikitzeko.

Lan honek itxaropen biziaren aurkako oda bat besterik ez du izan nahi, heriotza gorabehera, baina, batez ere, Gernikan gertatutako sarraski hartatik bizirik atera zirenen testigantzarako argia.

Ondorengo gisa, bizi, pertsonal eta beharrezko berrelkartze bat da, emoziorik sakonenen aho sotila duena, narratzera eta nire nahigabea adieraztera bultzatzen nautena, ez bakarrik gertatu zen zerbaiten aurrean, baita gaur egun munduko leku askotan gertatzen denaren aurrean ere.

Etorkizunaz hitz egiten diguten ahotsak dira, bakearen eta itxaropenaren alde oihu egiten dutenak.

  • Zuzendaritza eta ideia: Ziomara Hormaetxe
  • Koreografia eta interpreteak: Ziomara Hormaetxe, Akira Yoshida
  • Musika: Aitor Etxebarria, Dodi
  • Argazkia: Sergio Marcos
  • Gernikako bonbardaketaren biktimaren lekukotasuna: "Tia Luisita" Luisa Garcia GOIOGANA
  • Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta.
  • Dantza Hirian Jaialdiak ekoitzi du.
  • Gernikako Udalak laguntzen du.
  • Egoitza artistikoa: Malandain Ballet Biarritz, Dantzagunea (Gipuzkoa), Astra Gernika (Gerra Zibileko arma fabrika zaharra). Gernikako bonbardaketaren bunkerra)

Gehiago irakurri

Dinamo: Elektrical Body

2021/04/24 19:00 Iruñea, Gaiarre Antzokia

Elektrical Body-k Nikola Teslaren irudia hartzen du, burmuin ikuskor eta estimu gutxikoa, sormen prozesuan erreferente bezala, energiaren erabilera ekologikoaren bultzatzaile bezala. Elektrical Body zientzia eta dantza garaikidea uztartzen dituen proiektua da, elektromagnetismoa abiapuntutzat hartuz, magnetismoaren eta elektrizitatearen arteko harremanak aztertzen dituen fisikaren zatia. 6 dantzariz osatutako nazioarteko taldearen eszenaratzearekin, eremu elektriko eta magnetikoekin kargatutako partikulen elkarrekintza dantza eta mugimendu bihurtzen duen bidaia energetikoa proposatzen du.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendari artistikoa: Carmen Larraz

  • Zuzendaritzako eta dokumentazioko laguntza: Bertha Bermúdez

  • Sorkuntza koreografikoa: Carmen Larraz en colaboración con los bailarines

  • Dantzariak: Alvaro Copado, Kenji Shinohé, Martín Los Arcos, Maya Bodiley, Polina Tiabut, Carmen Larraz

Gehiago irakurri

Gorria

2021/04/24 19:00 Olazti, Kultur Etxea

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Victor Fernandez: A mano de pie

2021/04/24 19:00 Bilbo, La Fundicion

Ukitu flamenkoko koplen, bolero erritmoko abestien eta eragin garaikidea duten dantza flamenko tradizionalen bidez, lau artistak arte horrekiko begirada berezia erakusten digute kontzertu flamenko formatuko ikuskizun batean, non elementuen garbitasunaren, gorputzaren eta instrumentuaren biluztasunaren eta eskuz egindako lan batekiko maitasunaren aldeko apustua egiten duten.

Fitxa

Zuzendaritza eta koreografia: Victor Fernández
Konposizioa eta interpretazio musikala: Hémera Rodriguez (contrabajo)
Gitarra flamenkoa: Enrique "El Vaca"
Abeslaria: Eduardo Florido
Dantzaria: Victor Fernández
Argazkiak: David Herranz

Gehiago irakurri

Victor Fernandez: A mano de pie

2021/04/25 19:00 Bilbo, La Fundicion

Ukitu flamenkoko koplen, bolero erritmoko abestien eta eragin garaikidea duten dantza flamenko tradizionalen bidez, lau artistak arte horrekiko begirada berezia erakusten digute kontzertu flamenko formatuko ikuskizun batean, non elementuen garbitasunaren, gorputzaren eta instrumentuaren biluztasunaren eta eskuz egindako lan batekiko maitasunaren aldeko apustua egiten duten.

Fitxa

Zuzendaritza eta koreografia: Victor Fernández
Konposizioa eta interpretazio musikala: Hémera Rodriguez (contrabajo)
Gitarra flamenkoa: Enrique "El Vaca"
Abeslaria: Eduardo Florido
Dantzaria: Victor Fernández
Argazkiak: David Herranz

Gehiago irakurri

Oihana Varela: Ez

2021/04/25 19:00 Donostia, Gazteszena

Ez proiektua zensurari buruzko gogoeta bat da , konkretuki autozensuraren inguruan kokatua dagoen mugimendu , ahots eta imagin ikerketa bat da. Hitzaren eta hizkuntzaren boterea landu nahi dugu, berezko lengoai bat sortu nahian.

“Iritziak, ahotsak, doinuak, erritmikak … gure gorputzaean erreakzio bat eragiten dute eta eraldaketa da hauen ondorioa.” Imaginak ere badu erangin haundia zensuran eta oraingo honetan dantzari eta imaginaren arteko elkarrizketa sortuko dugu.

Gehiago irakurri

Panicmap: Pequeño big blue

2021/04/21 17:00 Barakaldo Antzokia

Bi saio izango dira: 17:00etan eta 18:30ean.

18 hilabetetik 4 urtera bitarteko haurrei zuzenduta.

Big Blue Txikia handia da eta urdina da. Handia da, urdina eta oso kuriosoa. Bere jakin-minak gero nola irten ez dakien egoera eta lekuetara eramaten du. Zorionez, Enek laguntzen dio beti. Big Blue Txikiak, pixkanaka, bakarrik moldatzen ikasi behar du.

Ene eta Big Blue Txikia bata bestearengandik hain ezberdinak al dira, begi hutsez ematen duen bezala? Talde bakarra dela argi dago.

Bidai txiki bat Ene eta Big Blue Txikien eskutik, agian galdera hauetako batzuk sortuko dituena:
Koloretako zomorroek ziztatzen dute gehien? Eskuekin hodei bat eta irudimen pixka bat egin dezaket? Zergatik ari du euria zure gainean, eta ez nire gainean? Haserretzen zarenean dena gorritzen da. Eta triste bazaude? Logura dudanean bakarrik al da gaua?

Proposamen plastiko horretan, keinuak, dantzak eta ikusizko arteek elkarrekin hitz egiten dute, txikienei eta haien laguntzaile handiei jolasteko gogoa pizten dien esperientzia eskaintzeko, bidean denok identifikatzen jakingo ditugun emozio batzuk aurkituz.

  • Dramagintza eta zuzendaritza: Juan Pablo Mendiola
  • Zuzendaritza koreografikoa: Cristina Fernández Pintado
  • Antzezleak: Irene Ballester y Joan Ballester

Gehiago irakurri

La Coja Dansa: El cuento de Persépolis

2021/04/25 10:35 Alegria-Dulantzi: Txema Blasco

Hainbat planetatan bizi diren bi neskatok Persepolisen liburua aurkitu dutenean hasten da gure istorioa. Haien irakurketak historian emakumeen egoerari buruzko galderak sortuko dizkie. Hortik aurrera, historian, espazioan eta denboran zehar bidaiatuko dute, eta elkarrekin topo egingo dute.' "El cuento de Persépolis" lanarekin, zientzia-fikziozko idazleei omenaldia egingo diegu. Idazleek, beren literatura-lanen bidez, zalantzan jarri dituzte emakumeen estatusa eta eskubideak etengabe galtzea.

Familia osoarentzako egokia den proposamen honetan, La Coja Dansak xehetasun guzti-guztiak zaindu ditu; edertasun izugarrizko muntaia eskaintzen digu, eta haurren begirada irrikatsuentzako egokia den erritmoa.

Horretarako, komikiaren, dantzaren, bideomappingaren eta zinemaren arteko topagune batez baliatzen dira. Emaitzak, berriz, harrigarriak dira.

  • Zuzendaria eta sormena: Tatiana Clavel eta Raúl León
  • Zuzendaritza-laguntzailea: Vir Roig
  • Interpretazioa eta Koreografia: Paula Romero, Inka Romaní, Julia Zac
  • Mugimendu-zuzendaria: Santi de la Fuente
  • Eszenografia: Raúl León
  • Argiztapena: Diego Sánchez
  • Ilustrazioa: Eixa Isa
  • Musika: Damián Sánchez
  • Testuak: Maribel Bayona

Gehiago irakurri

Kukai Dantza Konpainia: Gauekoak

2021/04/30 19:00 Leioa, Kultur Leioa

Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.

Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez.

Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.

  • Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Dantzaria: Jon Maya Sein
  • Musikaria (zuzenean):  Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
  • Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
  • Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren
  • Ilustrazioak: Maite Mutuberria
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
  • Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta

Gehiago irakurri

Denis Martinez Roque: 365

2021/04/30 19:00 Donostia, Tabakalera

  • 19:00 | “365” Garazi Arrese eta Denis Martinez Roque: Work-in-progress + ikus-entzunezkoak.
  • 19:40 | Solasaldia.Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia

365 da Denis Martínez Roque artista kubatarra une honetan garatzen ari den pieza. Argiak protagonismo berezia hartzen duen pieza. Garazi Arrese interpreteak eta Denis Martínez berak zuzenean erakutsiko dute mugimenduaren materiala birsortzeko ikerketaren metodologia. Zuzeneko erakustaldiaren ondoren, ikus-entzunezko pieza baten bidez egitura koreografikoa sortzeko fase bat proiektatuko da videowall-ean.

Sortzen ari den lana, Dantzan Bilaka 2021 egitarauaren barruan.

365

Euskal Herrian egon naizenean konturatu naiz gure bizitzetan eragin handiena duen elementuetako bat dela argi-aldaketa eta argi-kalitatea. Horregatik, gorputzak marraztu eta moldatzen dituen elementu eszeniko horretan jarri nahi dut arreta, “365” dantza garaikideko piezan egingo den ikerketa egiteko, zeina, aldi berean, urteko lau urtaroetan oinarritzen baita. Hala, bada, mugimendu koreografikoaren eragile gisa erabiliko dudan funtsezko tresna nagusia kromoterapia izango da. Helburu nagusia da aztertzea nola erreakzionatzen duen buruak eta gorputzak argi eta kolore desberdinen eraginpean, hotzenetatik beroenetara.

Fitxa artistikoa

  • Antzezleak: María Andrés, Aiala Echegaray, Garazi Arrese.
  • Musika: Ibon Aguirre.
  • Argazkia: Laura Corrales Astorgano.
  • Zuzendaritza eta koreografia: Denis Martinez Roque.

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: Gorpuztu

2021/04/30 19:00 Eibar, Coliseo Antzokia

Gorpuztu orekaren bilaketaren inguruan dantza-garaikidea eta zuzeneko-musika uztartzen dituen ikuskizuna da.

Gorpuztu borroka da, oreka bilatzeko, lasai egoteko, zarata isilarazteko, zama eta errua arintzeko; azken finean, piztiak lasai lo egingo duen tokia bilatzeko borroka. Lan hau erlijio batzuen inguruko ikerketa batetik dator, eta, hain zuzen ere erlijio hauek une zehatz batzuetan egiten duten gorputzaren erabilera aztertzen du. Gorputza hainbat zatitan banatzen du, otoitzerako keinuak behatu eta berezkoak zaizkien kontzeptuak aztertzeko; besteak beste, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa,…

  • Sorkuntza eta testuak : Eva Guerrero
  • Antzezlea: Garazi Lopez de Armentia
  • Koreografia: creación colectiva – taldean sortua
  • Konposizioa eta musika interpretazioa: Cristina Samaniego, Nerea Alberdi, Carla Sevilla y Yolanda Bustillo.

Gehiago irakurri

Osa + Mujika: Kenophobia

2021/04/30 19:00 Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

"Amaitu da festa. Jendeak alde egin du, dena dago hutsik, beldurra sentitzen hasi naiz".

Kenophobia hitzak hutsari beldur irrazionala izatea esan nahi du, eta lotura zuzena du bakardadeari zaion beldurrarekin. Pertsonaia bakoitzak bere beldurrak eta hutsuneak erakutsiko ditu, eta gai izango dira beren traumak garrasika esateko eta jendaurrean ospatzeko.

Fitxa

  • Zuzendaritza: Osa+Mujika
  • Dramaturgia, koreografia: Jaiotz Osa
  • Iinterpreteak: Raymond Naval, Oihana Varela, Jaiotz Osa
  • Argiztapena: Álvaro Estrada
  • Jantziak. eszenografia: Xabier Mujika
  • Argazkia: Mariló Míguez
  • Bideoa: Etanowski
  • Ekoizpena, banaketa: Osa +Mujika

*Dferia azokaren barruan.

Gehiago irakurri

Estitxu Arroyo: Memoria del carne

2021/04/30 19:30 Ribaforada, Juan Antonio Ducun auditorioa

Formatu txikiko proposamena, hizkuntza eszeniko berrietan kokatua, memorian egituratua. Familia-memoria, kameratik abiatuta, eta genealogia poetikoko tresna gisa jokatzen duten familia-argazki zaharrak gogora ekarrita. Nafarroako hegoaldeko paisaia eta lurraldea, lurra, zuhaitzak eta natura idorra, gordina eta ederra, Estitxu Arroyoren sustraiak; naturako material errazetatik abiatuta espazioak eta paisaiak berreginez. Gorputza, naturarekin mimetizatutako a-espazioa da, nekazaritzarekin, zikloekin eta nekazaritzan diharduten gizon eta emakumeen arrastoarekin lotuta dagoena. Gorputza jarduera eta bizipen guztietarako baliabide eta tresna da.

Fitxa

  • Zuzendaritza, ideia, sorkuntza eta interpretazioa: Estitxu Arroyo Sánchez
  • Laguntza artistikoa: Esther Freixa eta Toni Cots
  • Mugimendu-laguntza: Elena Cordoba
  • Bideoa: Marina Lameiro

Gehiago irakurri

Aitzindariak

2021/04/30 20:00 Noan, Kultur Gunea

Berdintasunaren aldeko borroka hasi zuten aitzindariei omenaldia egiten die; borrokan jarraitzen dutenen alde egiten du, eta irabazteko aukerarik izan ez zutenez oroitzen da. Modelaketa eta naturaren poetikaren bidez, Pioneras/Aitzindariak proiektuak ikuslea arima sendo eta borrokalariz beteriko unibertso batean murgiltzen du, banako bakoitza maitatzen eta errespetatzen duen mundu batean; baina esperientzia honen asmo nagusia da gizakiaren indibidualtasuna gizarte berdinzale baten batasun bihurtzea.

Fitxa

  • Zuzendaritza orokorra: Saioa Belarra
  • Zuzendaritza artistikoa, ideia originala eta koreorafia: Xian Martinez
  • Antzezleak: MªJosé Casado, Mariona Jaume, Ana F.Melero, Kateryna Humenyuk, Saioa Belarra
  • Laguntza koreografikoa: Kateryna Humenyuk
  • Sorkuntza eta musika gomendioa: Fernando Martínez de Careaga
  • Jantziak: Paula Barcia y Manuel Escurís
  • Argiztapena: Álvaro Estrada
  • Argazkiak: Blanca Razquin

Gehiago irakurri

Aitzindariak

2021/05/02 19:00 Agoitz, Kultur Etxea

Proyecto Larrua: Idi Begi

2021/04/30 19:00 Billbo, BBK Aretoa

Euskal Herriko Idi Probak oinarri hartuta, animalia eta gizakiaren arteko lotura iriudikatzen du. Haren fisikotasuna, hierarkia eta plazan duen hizkuntza animaliaren ikuspuntutik.

  • Koreografia: Jordi Vilaseca.
  • Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga , Miguel Ballabriga, Aritz López.
  • Musika: Bach, Machinefabriek.

Gehiago irakurri

Urban show: Basque crew combination

2021/05/01 19:00 Getxo, Muxikaberri

Ikuskizun honek Hip-Hop mugimenduari eta kulturari lotutako hainbat diziplina artistiko ikusarazi nahi ditu, ekitaldi batean elkartuz. Horretarako, euskal eszenako diziplina anitzeko artistak bilduko ditu, modalitate bakoitzean dauden trebetasunak eta teknikak erakusteko eta, aldi berean, hizkuntza, sexu, arraza edo genero mugarik gabeko kultura sustatzeko.

Gehiago irakurri

La Pulga: Ufadak

2021/05/01 19:00 Amurrio, Antzokia

Taulagaineko ikuskizuna baino hareago, duendedun ikuskizuna jasoko duzu. Ikuskizun indartsua, sortzeko eta sentitzeko grinarekin prestatua, teknika zainduarekin plazaratua.

Ufadak 80 minutu inguruko ikuskizuna duzu. 80 minutu horietan dantza, kantua, gitarra, perkusioa eta palmak biltzen dituzten kantuen bitartez, flamenkoaren hainbat alderdi eskaintzen ditugu: seguidilla, alegria, solea, tangoa, buleria...

Ufadak erabateko ikuskizuna duzu, landua, bizia. Ikuskizunak irauten duen bitartean, ikusleak flamenkoa barneratu edo ezagutu ahalko du. Benetako flamenkoa; herritarrengan erabat errotuta dagoen artea; barne-emozio unibertsalen hizkuntza: musika eta dantzaren bitartez mina, poza, erro-gabezia, pena, sentimendua, askatasuna eta bizitza elkartzen dituena.

  • Egileak: La Pulga eta Lagunak
  • Zuzendaritza / Koreografia: Askoa Etxebarrieta La Pulga
  • Musika era musika zuzendaritza: La Pulga eta Lagunak
  • Antzezleak: Aitor Escobar (gitarra), Leo Triviño, Angel López de Toro (ahotsa), José Gil Carretero Giliyo (perkusioa) eta Askoa Etxebarrieta Lasheras, La Pulga (dantza)

Gehiago irakurri

Amador Rojas: Poseidon

2021/05/02 19:00 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Flamenko-dantzari sevillarrak «Poseidón» izeneko obra osatu du. Bertan, gizonen oinpean sufritzen duten gizonen alegoria erakutsiko digu; azkenean, premiazkoa suertatuko da jainko batek, Poseidónek hain zuzen, esku hartzea.

Amador dugu, seguru asko, munduko taulatu nagusien gainean ari den artistarik onena. Autodidakta da, eta «Errebelazio artistaren» saria eskuratu zuen Sevillako Flamenko Biurtekoan. Pasioz aritzen da dantzan eta flamenkoan; horregatik, maisu handi gisa aritu da arrakasta handiko hainbat ekoizpenetan.

Artistak

  • Amador Rojas (dantza)
  • Manu Soto (kantua)
  • José Tomas Jimenez (gitarra)
  • Sergio de Lope (txirula flamenkoa)

Gehiago irakurri

Legazpi: ezpata-dantza

2021/05/03 12:00 Legazpi, Euskal Herria plaza

Santiktz Eguneko dantzak emango dituzte Legazpiko dantzariek, hau da Legazpiko Ezpata Dantza, Soka Dantza, Zinta Dantza eta Larrain Dantza, plazaratuko dituzte.

Emanaldian dantzariez aparte Goiz Deia Txistulari Taldeak eta Ezpelur Dultzaineroak parte hartuko dute.

Egitaraua:

  • Legazpiko Ezpata Dantza
  • Soka Dantza
  • Zinta Dantza
  • Larrain Dantza

Lekua: Euskal Herria Plaza

Ordua: 12:00etan.
11:30etatik aurrera plazan sartu ahal izango da, sarreretan pilaketak ekiditeko asmoz.

Sarrera: Dohain, gonbidapenarekin.
Gonbidapenak apirilaren 28tik aurrera Kultur Etxeko harreran izango dira eskuragai.
Bakoitzak gehienez lau sarrera hartu ahal izango ditu.

Gehiago irakurri

Kukai: Kirol legez / Fair Play

2021/05/03 19:00 Legazpi, Haztegi Ikastola

Kukai Dantzak eta Realak bat egin dute Kirol legez / Fair Play ikuskizuna sortu dute bereziki Korner jaialdian aurkezteko. Zubieta eta Niessen faktorien emaitza berria da dantza ikuskizun hau. Taldelanean eta harrobian oinarrituta, kirol-legez.

Gehiago irakurri

Jantzari

2021/04/30 19:00 Legazpi, Latxartegi Aretoa

Jantzari: "Tradizioa eta parekidetasuna" Dokumentala

Dokumentalaren ondoren  Iurretako dantza taldeko hiru dantzarirekin solasaldia.

Sinopsia

2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.

Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.

Gehiago irakurri

Kor'sia; Giselle

2021/05/07 19:00 Gasteiz, Printzipal Antzokia

Giselle 1841ean estreinatu zen, Parisen, eta ballet erromantikoaren ikur nagusia bihurtu zen. Gaur egun ere, inozentziaren galeraren, barkamenaren, gorputza eta arima ematera daraman maitasun ero eta neurrigabearen erakusgarri gorenetako bat izaten jarraitzen du. Giselle benetako maitasuna da, iragazkirik gabea. Gaur egun ba al da benetako maitasuna lortzerik? Maitasuna bera maitasun-forma posible askoren adierazpentzat jotzen duen gizarte batean, nola mintzo daiteke maitasuna garaikidetasunarekin? Giselle lanari erreparatzean (pertsonaiaren ideiari batez ere), Kor’sia konpainiak galdera benetan zail horri erantzun nahi dio funtsean.

Hamaika dantzarik eta Adolphe Adam-en musika originalak osatuko dute Giselleren ispiluen jokoa, dualtasunen jokoa.

  • Dantzariak: Mattia Russo, Antonio de Rosa, Agnès López-Río, Giulia Russo, Astrid Bramming, Alejandro Moya, Christian Pace, Angela Demattè, Claudia Bosch, Gonzalo Álvarez, Jerónimo Ruiz
  • Dramaturgia: Gaia Clotilde Chernetich, Kor’sia
  • Koreografia: Mattia Russo, Antonio de Rosa (dantzarien laguntzarekin)
  • Ideia eta zuzendaritza: Mattia Russo, Antonio de Rosa
  • Iraupena: 75 minutu

Gehiago irakurri

Codice

2020/02/07 19:00 Andoain, Bastero Kulturgunea

Circle of Trust eta Logela multimedia konpainiak Codice lana emango dute Tolosako Laidor antzokian.

Bidai bat gaur egungo gizartearen komunikazioaren eboluzioaren zehar, komunikabideen garapenaren alde txarrak eta onetaz konturatzeko balioko diguna. 

5 gorputz, hitzik gabe, iristen ez den mezu bat trasmititzeko gai direnak 

5 diskurtso, haurnasketara gonbidatzen dituztenak

5 ideia, pentsamendu, sentimendu, iristeko borrokatzen ari direnak, eta gizartearen norabidea aldatu

Fitxa

  • Zuzendari artistikoa: Jordi Vilaseca
  • Dantzariak: Abel Escribano, Francisco Sánchez Bona, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón
  • Produkzioa: Toño Monzón
  • Coreografías: Circle Of Trust
  • Eszenografia: Logela
  • Bideo sorkuntza: Imanol Garaizabal / Bideo sorkuntzaren audioa: Ander Garaizabal / Audioa: R de Rumba
  • Argiztapena: Roberto Gregorio Moreno. “Txutxi”Carlos Samaniego. ”Sama”
  • Iraupena: 55 min

Gehiago irakurri

La Intrusa: Prusik

2021/05/08 19:00 Donostia, Gazteszena

Prusik, heltzeko eta blokeatzeko soka-korapilo baten izena da. Presioa askatzen den ezaugarriarekin marruskatzeko soka-lotura bat da. Salbazio-soka-korapilo bat. Prusik korapiloaren metafora erabiliko dugu pertsona elkarte baten unibertsoa irudikatzeko. Parametro berrien bila, erbesteratzen dira Gizatasun berri baten proposamenarekin. Gauza berbera ez eraikitzeko eta gure adoretik zerbait berria sortzeko, loturei, desioari, aske izateko irrikari, izatearen jatorrizko izaerari, norberaren biluztasunari, emozioari, lanari, familiari, planetari dagokienez, patuaren inozentzia berreskuratzeko, berriro bakean jolasteko eta gizakiaren banaketa heldu baino lehenagoko identitatea, berriz aurkitzeko. Edena hartu eta Paradisua berreskuratzea premiazkoa eta beharrezkoa da.

Gehiago irakurri

Kukai: Hnuy illa

2021/05/08 19:00 Basauri, Social Antzokia

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.

25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Burdina

2020/02/08 19:00 Mungia, Olalde Aretoa

Flamenkoa eta euskal tradizioa izango dira bideratzaileak. Adierazpen bi horiak dira oso izaera sendo eta pertsonalekoak. Istorio honetan adierazitako tradizio eta inprobisazioek lengoaia berri bat sortuko dute. Mehatzea eta meatzaria gogoan hartu ditugu lan honetarako, flamenkoak meatzaritza kulturaren osagai garrantzitsu bat daukalako.

  • Dantzaria: Adriana Bilbao
  • Musika: Beñat Axiari
  • Iraupena: 15 min

Gehiago irakurri

Nikola + YOUth

2021/05/08 19:00 Iruñea, Baluarte Auditorioa

Atalak sareak bi koreografia-piezaz osatutako programa aurkezten du: Nikola, Carmen Larraz eta YOUth, Wubkje Kuindersma.

Arte zuzendaritza: Adriana Pous
Dantzariak: Andrea Aguado, Araitz Lasa, Alicia Cayrou, Maddi Gaztelumendi, Marina Eskisabel, Laura Gomez, Aitor Jimenez, Beñat Urrutia, Julen Rodriguez, Xian Martinez

Nikola – Carmen Larraz   (30')

Atalak sarean garatutako koreografia-ekoizpena, Dantzaz Nazioarteko Sorkuntza Koreografikorako Zentroko dantzarien lankidetzan.Nikola Tesla zientzialariarengan inspiratuta, Nicolak elektromagnetismoaren irudiak eta ideiak hartzen ditu eta koreografia-konposizioetara eramaten ditu, giza harremanen irakurketa desberdinak egin ahal izateko.
 
Ekoizpena: Red Atalak – Atalak Sarea
Koreografia: Carmen Larraz
Koreografia laguntzailea: Martín Los Arcos
Musika: Hilario Rodeiro
Jantziak: Saioa Matxain
Argiztapena: Asier Gomer, Aitor Malvido (Eragin Stac)
 
YOUth – Wubkje Kuindersma   (25')

YOUth, ingeleseko hitz-jokoa, “zu” izenordaina “gazteria” hitzarekin lotzen duena; Wubkje Kuindersmak Dantzaz-eko egonaldian sortu zuen pieza, eta Holandako Korzok koproduzitu zuen. Wubkje-k honako hau pentsatzera gonbidatzen gaitu: "Denborak aurrera egin ahala, dena alda daiteke, baina gure barruan beti irauten du izan garena".

Ekoizpena: Dantzaz/Korzo (Holanda)
Koreografia: Wubkje Kuindersma
Jantziak: Wubkje Kuindersma y Nahia Salaberria
Musika: Henry Purcell, Bob Gaudio, Max Richter, Balanescu Quartet, Johann Paul von Westhoff, Elvis Presley y G.B. De Curtis & E. de Curtis
Argitazpen diseinua: Wubkje Kuindersma y Alberto Arizaga

*DNA 2021 jaialdiaren barruan

Gehiago irakurri

Daniel Abreu, Dacil Gonzelez eta Arnau Perez: Desde la ternura

2021/05/08 19:00 Iruñea, Nafarroako Unibertsitatea

Bi emanaldi izango dira: 19:00etan eta 21:00etan.

Daniel Abreu koreografo eta dantzariak La Ternura lanean oinarritutako lan berria aurkeztuko du, Ortiz-Echagüeren argazkia, Nafarroako Unibertsitatea Museoaren bildumakoa. Dácil González eta Arnau Pérezekin batera, samurtasuna dantzarekin entretenituko da. Afektuzko eta errespetuzko ekintzak, magia eta mistizismoa dantza-urratsetan.

Gehiago irakurri

Estitxu Arroyo: La memoria de la carne

2021/05/09 20:00 Berriozar, Auditorioa

Estitxu Arroyo Sanchezek zahartzeak eta gorputzaren, inprobisazioaren eta esperimentazioaren bidez, ezagutza hori zerbait poetikora eta gorputzen berezitasunak eta edertasuna ospatzekora eramateak berekin dakarren esperientzia aztertzeko egindako egonaldiaren emaitzaren erakustaldia. 104 urteko amona eta ama azterketa- eta inspirazio-iturri bizi ditu. Era berean, bera hazi zen eta erroak dituen Nafarroako hegoaldeko lurraren, zuhaitzen eta natura idor, gordin eta ederraren memoriaren gainean ikertzen jarraituko du. Gorputza ekosistema bizi moduan ulertua eta bere konexioa nekazaritzarekin, zikloak, ur-bilatzaileen ahalmena, eta landa bizibide izan duten gizon-emakumeen bizimoduaren arrasto zuhurra. Bertan, gorputza bitartekoa eta tresna da jarduera eta bizipen guztietarako. Gonbidapenak Ribaforadako kultura-etxean har daitezke, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 21:00etara, edo kultura-etxera telefonoz deituta (948 819266). Pertsona bakoitzak bi gonbidapen baino ezin izango ditu hartu. Erakustaldia agertokitik ikusiko da (aulkiak kokatu dira bertan), eta, beraz, 30 laguneko edukiera mugatua izango da.

Gehiago irakurri

Jantzari

2021/05/19 19:30 Amurrio Antzokia

2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.

Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.

Fitxa Teknikoa

    • Zuzendaritza: Jone Guenetxea – Carlos Iglesias
    • Errealizazioa: David Maeztu – Xabier Zabala A.
    • Argazki Zuzendaria: David Maeztu
    • Gidoia: Jone Guenetxea – Carlos Iglesias – Xabier Zabala A.
    • Irudia (Kamarak): Eukeni Arriortua – David Maeztu – Iker Rementeria – Ramón Larrabaster 
    • Soinua: Miguel Ramirez – Javier Hernando – Xabier Zabala A.
    • Musika: Mikel Nuñez Lauzirika
    • Musika programazioa: Nerea Alberdi
    • Audio Postprodukzioa: Bideografik
    • Produkzioa: Unai Esturo – Eneko Barroeta “Barru” – Carlos Iglesias – Jone Guenetxea
    • Zuzentzailea: Mikel Azkarraga
    • Kartelaren irudia: Lehior Elorriaga

Gehiago irakurri

Jantzari

2021/05/20 19:00 Beasain, Usurbe Antzokia

2021/05/16 19:00 Berriz, Kultur Etxea

2021/05/13 17:00 Durango, Zugaza Zinema

Bi emanaldi izango dira: 17:00etan eta 19:00etan

Aiara dantza taldea

2021/05/22 12:30 Amurrio Antzokia

Aiara dantza taldearen ikuskizuna Amurrio Antzokian.

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Bi Oinetan

2021/05/22 19:30 Amurrio, Juan Urrutia Plaza

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

Nire, zure, gure Verdini: 25 urte

2021/05/13 18:30 Beasain, Usurbe Antzokia

Isabel Verdini koreografoaren eta konpainiako dantzarien arteko etengabeko elkarrizketatik sortu da  obra. Hala, dantza egitean gehien gozatu dituzten zatiak aukeratu dituzte dantzariek koreografiarako. Honako obra hauetako koreografiak eta musikak berreskuratu dituzte: Nahi nuena (2002), Ilunpetik (2006), Argira (2007), Zu zeu (2013) eta Gaitasunen iraultza (2016), baita hainbat lantegitakoak ere.

Ordubete inguru irauten du eta 19 eszena-koadroz osatuta dago Nire, zure, gure Verdini: 25 urte koreografia.

VERDINI DANTZA TALDEA

Verdini proiektuaren barruan sortu zen taldea, haren sortzaileak, Isabel Verdinik, Down sindromea duen ilobari dion maitasunaren ondorioz. Honako hau da proiektuaren abiapuntua: alde batetik, dantzari-lanbidetik bere aletxoa jarri nahi zuen Haizea ilobaren bizitzan, eta, bestetik, dantzaren bere ikuspegia ezagutzera eman nahi zuen (maitasunaren eta sentikortasunaren bidez komunikatzea eta elkarri eragitea ahalbidetzen duen hizkuntza artistikoa, pertsona guztien gaitasunak garatzeko aukera ematen duena)

  • Egilea/ Koreografia /Zuzendari eszenikoa: Isabel Verdini
  • Antzezleak: Jon Alonso, Nerea Astarbe, Ainhoa Bakaikoa, Miriam Corrionero, Olaia Goikoetxea, Maria Isasti, Idoia Machimbarrena, Aitor Manterola, Ohiane Mateos, Aizpea Mugica, Nekane Prieto, Maialen Sanchez, Alex Santesteban, Haizea Sendon, Haizea Telletxea, Isabel Verdini eta Leire Zabala
  • Ekoizpena: Jesús Murua

Gehiago irakurri

Kukai: Hnuy illa

2021/05/14 19:00 Galdakao, Torrezabal Kultur Etxea

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.

25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Gehiago irakurri

Matxalen Bilbao: Serenity Suite

2021/05/14 19:00 Gasteiz, Félix Petite Antzokia

Pieza onen bitartez Matxalen Bilbao koreografoak adinaren aurreiri­tzietatik ihes egin nahi du, eta helduaroa goraipatu nahi du burmuina eta gorputza modu harmoniatsuan elkarrekin bizi diren etapa osatu gisa.

Hala, Natalia García dantzari gazte eta Matxalen Bilbao dantzari beteranoak interpretatutako duoa da Serenity Suite. Ia hiru hamarkadako aldea dago bien artean, baina belaunaldien arteko distantzia bizitzan oztopo ez dela erakutsi nahi dute. Dantza bezain pertsonala den esparrua partekatuz, asmo handiegirik gabe eta ikuspuntu ludikoa aplikatuz, espazio komuna hartzen dute estereotipoak baztertu eta denbora igarotzeari buruz hitz egiteko.

Lan zintzoa da, eta mugimenduan gorputzaren arintasunari, feminitateari, musikalitateari edota kontaktuari buruzko ikerketa egin dute, betiere lasaitasun giroan.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Matxalen Bilbao.
  • Antzezleak: Natalia García, Matxalen Bilbao.
  • Kanpoko begirada: Robert Jackson.
  • Musika: Itziar Madariaga.
  • Espazio eszenikoa: David Alcorta.
  • Argi Disenua: David Alcorta.
  • Testua: Poema de la Vejez. José Saramago.
  • Argazkiak: Itxaso Beistegui.
  • Bideoa: Jon Solana.
  • Off ahotsa: Matxalen Bilbao.
  • Ekoizpena: Infinita Escena.
  • Laguntzaileak: Kultur Leioa, La FuNdicIOn, CCN Malandaín Ballet, Azkuna Zentroa, Utopian.
  • Diru-Laguntza: Eusko Jaurlaritza.

Gehiago irakurri

Estitxu Arroyo: En tiempo

2021/05/11 15:25

Formatu txikiko proposamena, hizkuntza eszeniko berrietan kokatua, memorian egituratua. Familia-memoria, kameratik abiatuta, eta genealogia poetikoko tresna gisa jokatzen duten familia-argazki zaharrak gogora ekarrita. Nafarroako hegoaldeko paisaia eta lurraldea, lurra, zuhaitzak eta natura idorra, gordina eta ederra, Estitxu Arroyoren sustraiak; naturako material errazetatik abiatuta espazioak eta paisaiak berreginez.

Gorputza, naturarekin mimetizatutako a-espazioa da, nekazaritzarekin, zikloekin eta nekazaritzan diharduten gizon eta emakumeen arrastoarekin lotuta dagoena. Gorputza jarduera eta bizipen guztietarako baliabide eta tresna da.

Fitxa

  • Zuzendaritza, ideia, sorkuntza eta antzezleak: Estitxu Arroyo Sánchez
  • Laguntza artistikoa: Esther Freixa eta Toni Cots
  • Mugimenduen laguntza: Elena Córdoba
  • Bideoa: Marina Lameiro

Gehiago irakurri

Gasteiz Dantza Plazan

2021/05/14 20:00 Gasteiz, Florida Parkea

Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du.

Jardueran parte hartzeko gonbidapena erreserbatu beharko da ekitaldiaren egunaren aurreko astelehenetik, 9:00etatik aurrera, entradium.com

webgunean edo telefonoz 945 16 16 18 zenbakian. Edukiera mugatua: 80. Pertsona bakoitzak ezin ditu 4 baino gehiago hartu.

Lekua: Florida Parkean (Kioskoa)

Gehiago irakurri

Picnic on the moon" + Fight + Get no

2021/05/15 18:00 Barakaldo Antzokia

Zer gertatuko litzateke eguzkia eguzkia ez balitz eta brisa brisa ez balitz? Eta ume inozente baten txotxongiloak bagina? Picnic on the Moon irudi batetik jaio zen, abiapuntu huts gisa. Nola mugituko litzateke irudi hau? Nork mugitzen du? Benetakoa da? Piezak itxuraz perfektua den errealitate baten eta barnealde mortu baten arteko kontrastea aztertzen du.

15 min.

Gizakiak borrokarekin duen harremana primitiboa da.
Hau presente egon da denboren hasieratik.
Borroka bizitzan, oro har, eta dantzan bereziki, funtsezko elementutzat jotzen du eta hortik abiatzen da Lasala konpainiaren lan hau, Fight

14 min.

Get No, asebetetzeari eta hegazkinei buruzko pieza bat da, ikusteko pasabide bat da, Ez Leku bat. Milioi bat txoko ibiltari eta topaketa iheskor, aireportu batean bezala. Gelditzen diren pertsonak, beti-betiko kliskada batek irauten duen edo iraun dezakeen denbora behatzen zaien istorio laburrak. Denbora aurrera doa eta hutsuneak ez du etenik.

45 min.

Gehiago irakurri

Estitxu Arroyo: En tiempo

2021/05/15 20:00 Atarrabia, Kultur Etxea

Formatu txikiko proposamena, hizkuntza eszeniko berrietan kokatua, memorian egituratua. Familia-memoria, kameratik abiatuta, eta genealogia poetikoko tresna gisa jokatzen duten familia-argazki zaharrak gogora ekarrita. Nafarroako hegoaldeko paisaia eta lurraldea, lurra, zuhaitzak eta natura idorra, gordina eta ederra, Estitxu Arroyoren sustraiak; naturako material errazetatik abiatuta espazioak eta paisaiak berreginez.

Gorputza, naturarekin mimetizatutako a-espazioa da, nekazaritzarekin, zikloekin eta nekazaritzan diharduten gizon eta emakumeen arrastoarekin lotuta dagoena. Gorputza jarduera eta bizipen guztietarako baliabide eta tresna da.

Fitxa

  • Zuzendaritza, ideia, sorkuntza eta antzezleak: Estitxu Arroyo Sánchez
  • Laguntza artistikoa: Esther Freixa eta Toni Cots
  • Mugimenduen laguntza: Elena Córdoba
  • Bideoa: Marina Lameiro

Gehiago irakurri

Estitxu Arroyo: En tiempo

2021/05/14 19:00 Antsoaingo Antzokia

2021/05/15 19:00 Donostia, Viktoria Eugenia

Topo egin zuten eta nork bere burua eman zion besteari. Nahasmenduaren ohitura aurkitu zuten, besarkadaren aukera eta bakardadearen beldurra. Paradisuan irautea ez zen gertatu erraza; orainean irautea, iraganaren islarik gabe eta etorkizunaren proiekziorik gabe.

Denok gabiltza geure buruaren bila, denok bidean, hautematen gaituen eta denboraren mugak lausotzen dituen argi uherraren pean, oroimenik gabeko ostertz baterantz, bakardade beterantz, non beharbada maitasuna agertuko baita bihotz-taupadan.

  • Zuzendaritza: Sharon Fridman
  • Dantzariak: Melania Olcina, Maite Larañeta

Gehiago irakurri

Akadantz 2021

2021/05/15 16:00 Elorrio, Arriola Antzokia

16:00etan: Junior eta experimentala
19:00etan: Absoluta eta Bikoteak

AKAdantz BREAKONSTAGE jaialdiaren aurreko jarduera da. Helburua tokiko hiri -dantzaren egoera sustatzea da. Irabazleak Europan garrantzia handia duen BREAKONSTAGE jaialdian dantzatuko dira.
AKAdantz hiri-dantzen (funky, house, Urban dance, hip-hop, Break-Dance, Locking, Popping…) lehiaketa-erakusketa da, Arriola Antzokian ospatzen dena eta gazteei eta amateur mailako dantzariei zuzenduta dagoena. Dantza honen diziplinak entsegu ordu asko eskatzen du, akademietan zein lagun artean modu autodidaktan, hortaz, lehiaketa-erakusketa hau hiri-dantzareriko zaletasun bera duten gazte askorentzako topalekua da.

Taldeek haien artean harremanak egiten dituzte, ezagutzak partekatzen dituzte… eta primeran pasatzen dute.

Helburu nagusia taldeak lan egiten segitzera bultzatzea eta animatzea da,horrexegatik Arriola Antzokitik euren lanak antzokia bezalako inguru eszeniko batean erakusteko
aukera ematen zaie.

Baloraziorako irizpide nagusiak dira:

• Originaltasuna, sormena eta koreografiak burutzeko trebezia.
• Musika sinkronia. – Talde lana.
• Markatutako iraupenera doitzea: hiru minutu gutxi gorabehera.

Gazteak dantza ildo berriak sortzen ari dira. Haiek dira sortzaileak, AKADantz-en protagonistak.

Elorrioko Udalak eta Diputazioak Arriola Antzokian jaialdi hau aurrera atzeratzeko beharrezkoak diren baliabideak jartzen dituzte

Gehiago irakurri

Espainiako Ballet Nazionala: Invocación

2021/05/16 19:00 Iruñea, Baluarte

019ko irailean Espainiako Ballet Nazionalaren zuzendaritzan sartu ondotik Rubén Olmok diseinatu duen lehen programa da Invocación, eta Espainiako dantzaren ikuspegi globala ematen du, estilo gehienak barne hartuta, eskola bolerotik dantza estilizatura eta flamenko estilizatura. Programak barne hartzen du Mario Maya (1937-2008) dantzari eta koreografoari egindako omenaldi berezi bat, Espainiako dantzaren maisu handietako bat. Invocación programak, gainera, Rubén Olmok berak sortutako bi koreografia berri hartzen ditu: Invocación bolera, dantza bakarra kaskainetekin ezaugarri duen eskola bolero tradizionalaren funtsa eguneratzen duena, eta Jauleña, eskola boleroaren, dantza estilizatuaren eta flamenkoaren arteko zubia. Eterna Iberia lanak programa osatuko du. Antonio Najarroren koreografia da, Espainiako Ballet Nazionalak 2019ako maiatzean estreinatua.

PROGRAMA 

Invocación bolera
Coreografía: Rubén Olmo
Música: Manuel Busto
Montaje de castañuelas: Maribel Gallardo 
 
Jauleña
Coreografía: Rubén Olmo
Música: Manuel Busto
 
Eterna Iberia
Coreografía: Antonio Najarro
Música: Manuel Moreno-Buendía
 
De lo Flamenco. Homenaje a Mario Maya
Coreografías: Mario Maya, Milagros Menjibar, Rafaela Carrasco, A. Rueda “Toná”, Manolo Marín, Isabel Bayón, 
Música: Mario Maya, Diego Carrasco, Jesús Torres, Moraito Chico, Los del Río

Gehiago irakurri

Brodas Bros: Around the world

2020/01/16 19:00 Arrasate, Amaia Antzokia

Brodas Bros Kataluniako taldeak Around the worldikuskizuna eskainiko du Leioako Auditoriumean.

Bidaia-koaderno handi batek betetzen du agertokia, eta, bertan, Brodas Bros taldeak munduan barrena egin duen nazioarteko biretan igarotako bizipenak eta anekdotak daude jasota. Izan ere, Brasilen, Palestinan, San Frantziskon, Los Angelesen, Hondurasen eta Japonian izan dira, eta Txinaren eragin handia dute, 3 hilabeteko bira egin baitute herrialde horretan azken urte honetan.

Brodas Bros futurista eta robotikoak, baina baita bihozbera eta sentikorrak ere. Mapping-a, proiekzio interaktiboa, laserra, aireko dantza, led-ekin eginiko jantziak… Ikuskizun honek dantza, argia, teknologia eta musika txundigarria nahasten ditu. Orain arte ikusi dugun Brodas Bros taldearen ikuskizun teknologikoena da.

Memorian geratzen diren oroitzapenek ulertarazten digute esperien­tzia horiei esker garela orain garen bezalakoak. Orainaldia bizi behar dugu, eta Brodas Bros taldeak ikusleekin partekatu nahi du orainaldi hori, zu ere protagonista zaituena. Dantza dezagun bizitza!

Gehiago irakurri

Udalbatzaren soka-dantza

2021/05/16 12:00 Beasain, Gernika pasealekuko frontoia

Loinazko jaiak ez dira ospatuko, baina soka-dantzak dantzatuko dira. Gernika Pasalekuko frontoian egokitutako segurtasun eremuan egingo dira. Aforoak mugatuak izango dira, ondorioz, ikustera joan nahi duenak aurretik eskuratu beharko ditu gonbidapenak Udal Liburutegian.

Gehiago irakurri

Helduen soka-dantza

2021/05/17 18:00 Beasain, Gernika pasealekuko frontoia

Loinazko jaiak ez dira ospatuko, baina soka-dantzak dantzatuko dira. Gernika Pasalekuko frontoian egokitutako segurtasun eremuan egingo dira. Aforoak mugatuak izango dira, ondorioz, ikustera joan nahi duenak aurretik eskuratu beharko ditu gonbidapenak Udal Liburutegian.

Helduen soka-dantzan parte hartzeko aukera ematen du Aurtzaka Dantza Taldeak. Interesatuak emanaldia hasi baino 15 minutu lehenago egon beharko dute Gernika Pasalekuko frontoian, segurtasun protokoloak bete ahal izateko. Aurtengo egoera bereziarengatik, ez da bikoterik plazaratuko.

Gehiago irakurri

Umeen soka-dantza

2021/05/17 12:00 Beasain, Gernika pasealekuko frontoia

Loinazko jaiak ez dira ospatuko, baina soka-dantzak dantzatuko dira. Gernika Pasalekuko frontoian egokitutako segurtasun eremuan egingo dira. Aforoak mugatuak izango dira, ondorioz, ikustera joan nahi duenak aurretik eskuratu beharko ditu gonbidapenak Udal Liburutegian.

Gehiago irakurri

Gorria

2021/05/21 19:00 Tolosa, Leidor

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Labo Go33: La Repetición

2021/05/21 19:00 Donostia, Tabakalera

Zientziak fenomeno errepikagarriak baino ez ditu hautematen. Errepikatzen denaren bidez ezagutzen dugu unibertsoa. Bihotzaren taupada bizirik mantentzen gaituen errepikapena da. Bizitzan dena errepikatzen da. Dena errepikatzen da. Gure akatsak errepikatzen ditugu. Gizakia da harri berarekin bi aldiz estropezu egitean errepikatzen den animalia bakarra. Dena errepikatzen da. Ikasturtea errepikatzen da. Baratxuriak potetsa ematen du. Loroak errepikatu egiten dute. Oihartzunak errepikatzen du. Olatuak errepikatzen dira. Dena errepikatzen da. Jesukristo bera ere, berriz jaio ondoren, errepikatu egiten da. Dena errepikatzen da. Dena errepikatzen da. Dena errepikatzen da.

Fitxa:

  • Kontzeptua, sorkuntza eta antzezleak: Amaia Bono, Damián Montesdeoca.
  • Egonaldi artistikoak: La Casa Encendida, CA2M, MACBA 2020, In_Prescindibles #47 (La Poderosa).

  • 19:00 | “La Repetición” (Performancea). Sormen-prozesuan dagoen lana.
  • 19:40 | Solasaldia.Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua) Donostia

Gehiago irakurri

Gasteiz Dantza Plazan

2021/05/21 20:00 Gasteiz, Florida Parkea

Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du.

Jardueran parte hartzeko gonbidapena erreserbatu beharko da ekitaldiaren egunaren aurreko astelehenetik, 9:00etatik aurrera, entradium.com

webgunean edo telefonoz 945 16 16 18 zenbakian. Edukiera mugatua: 80. Pertsona bakoitzak ezin ditu 4 baino gehiago hartu.

Lekua: Florida Parkean (Kioskoa)

Gehiago irakurri

Lasala: Dead

2021/05/22 19:00 Gasteiz, Felix Petite antzokia

Izaki bizidun guztiak hiltzen dira. Kultura, sinesmen eta erlijio guztiek era askotara jorratzen dute heriotzaren gaia, baina ulertzeko modua dogma funtsezkoa da. Gizaki guztiek dakite hil egingo direla, eta, horregatik, pentsamendu hori buru orotan ezarrita dago.

Momentuoro bizi.

  • Zuzendaritza: Judith Argomaniz.
  • Zuzendaritza laguntzailea: Jaiotz Osa. Koreografia: Judith Argomaniz, dantzariekin elkarlanean.
  • Dramaturgia: Judith Argomaniz, Jaiotz Osa.
  • Testua: Puy Barral. Interpreteak: Garazi Etxaburu, Leire Otamendi / Jone Amezaga, Miren Lizeaga, Paula Parra, Puy Barral.
  • Argiztapen diseinua: Álvaro Estrada (A.A.I.).
  • Jantzien diseinua eta ejekuzioa: Xabier Mujika.
  • Eszenografia diseinua: Xabier Mujika.
  • Eszenografia: Oscar de Paz. Soinua: Agustin Vega.
  • Banaketa: Emilia Yagüe Producciones.
  • Argazkia, bideoa: Etanowski

Gehiago irakurri

Osa + Mujika: Kenophobia

2020/05/22 19:00 Igorre, Lasarte Aretoa

"Amaitu da festa. Jendeak alde egin du, dena dago hutsik, beldurra sentitzen hasi naiz".

Kenophobia hitzak hutsari beldur irrazionala izatea esan nahi du, eta lotura zuzena du bakardadeari zaion beldurrarekin. Pertsonaia bakoitzak bere beldurrak eta hutsuneak erakutsiko ditu, eta gai izango dira beren traumak garrasika esateko eta jendaurrean ospatzeko.

Fitxa

  • Zuzendaritza: Osa+Mujika
  • Dramaturgia, koreografia: Jaiotz Osa
  • Iinterpreteak: Raymond Naval, Oihana Varela, Jaiotz Osa
  • Argiztapena: Álvaro Estrada
  • Jantziak. eszenografia: Xabier Mujika
  • Argazkia: Mariló Míguez
  • Bideoa: Etanowski
  • Ekoizpena, banaketa: Osa +Mujika

*Dferia azokaren barruan.

Gehiago irakurri

Kresala: Amoria & Dolore

2021/05/22 19:00 Hondarribia, Itsas Museoa

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.

Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz
antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren
bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.

Fitxa artistikoa

  • Zuz. artistikoa: Faustino Aranzabal, Idoia Ibarzabal
  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Dantza maistra: Idoia Ibarzabal
  • Musika: Enrike Solinís, Miren Zeberio - Euskal Barrokensemble
  • Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal, Ramón García
  • Argien diseinua: Inma Irazustabarrena - Eragin.stac
  • Dantzariak: Nora Garcia, Asier Gómez, Maddi Llorente, Iker De La Hoz, Jone Murua, Josu Sagardia, Jone Muniategiandikoetxea, Manex Lizartza, María Perez, Harkaitz Ardanaz, Aiora Marigil, Markos Murua, Claudia Erentxun, Aimar Ezeiza, Naia Lertxundi, Pablo Zurutuza, Garazi Labaka, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Ibai Otxoa De Alaiza, Nahia Kalparsoro, Oier Goikoetxea, Enara Rodríguez, Joanes Amezaga, Marta Buendia, Joseba Pastor, Lorea Esnaola, Izaro Lozano, June Azpiazu, Irati Garagorri
  • Musikariak: Enrike Solinís, Miren Zeberio, Pierre-Yves Martel, Gorka Benítez, Vicente Parrilla, Mixel Etxekopar, Gonzalo Perez, Xabier Leturia, Sabin Bikandi, Kiya Tabassian, Didem Basar, Elies Herrandis, Pablo Martín, Daniel Oyarzabal, Ziya Tabassian, Daniel Garay, Paquito Gonzalez, Patrick Graham, Win Mertens, Iñaki Salvador
  • Testuak eta letrak: Bernart Etxepare, Pierre Attaignant, Robert Ballart, Pío Baroja, Julio Caro Baroja, Joxe Anton Artze, Xabier Amuriza, Jon Mirande, Eduardo Galeano
  • Ahotsak: Jon Etxabe, Daniele Carnovich, David Sagastume, Donostiako Orfeoi Gaztea eta Txikia
  • Esatariak: Leire Berasaluce, Josean Bengoetxea, Maika Etxekopar, Asier Hernandez
  • Talde teknikoa: Eragin.stac
  • Soinuztapena: Iñigo Campo - Eragin.stac
  • Argazkiak: Mikel Nieto - Quartan
  • Bideoa: Quartan
  • Atrezoa: Xabier Garate, Benito Garate
  • Laguntza: Euskalduna Musika Jauregia, Aurrera Fest Jaialdia; Bizkaiko Foru Aldundia; Gipuzkoako Foru Aldundia; Mundubira 500 Elkano Fundazioa

Gehiago irakurri

David Ventosa: Neanderthal

2021/05/20 08:40 Irun, AMaia KZ

Giza epopeia bat da Neanderthal. Gure lehengusua dugu (ez oso urrunekoa), sapiensa baino lehenago zutitzen hasi zena. Xamanen dantza da. Kontzientzia kolektiboaren manipulazioa. Atzo eta gaur da. Dantza da, zuzeneko musika, edertasunaren zerbitzura jarritako antzerkia eta bideoartea. Gizaki primitiboaren funtsa gaurko gizakian sentitzea da.

1977an espazioratu zuten Voyager zundan doan urrezko diskoaren antzeko zerbait da Neanderthal. Beste zibilizazioren batek aurkituko dituen (eta gaituen) itxaropenaz bidali zuten zunda hura espaziora, Lurreko zenbait soinu eta grabazio zeramatzala: Mapak, irudiak, soinuak, mundu osoko musika, Jim Carter presidentearen hitzaldiak… Baina, agian, zunda aurkituko duen zibilizazioa gu geu izango gara… berrogei mila urte barru.

Nola ikusiko ote gaitu gure ondorengo zibilizazioak?

Salamancakoa da David Mento, eta diziplina anitzeko artista, zuzendaria eta koreografoa. Kaleko dantza-konpainia batzuetan jardun zen (Dani Panullo Dance Co. eta Circle of Trust, besteak beste), eta Watermill Summer Program: a laboratory for performance sorkuntza artistikoko programan parte hartu zuen, The Watermill Center-en (NY), non Robert Wilsonekin hasi baitzen lanean; geroago, 2018an, bere konpainia propioa sortu zuen, Indala dantza-pieza ekoitzi ondoren. Sorkuntza koreografikorik onenaren saria eman zioten lan horri bi lehiaketatan. Orduan erabaki zuen Davidek Neanderthal obra ekoitzi eta zuzentzeari ekitea. 2019ko irailean estreinatu zen lan hori, Madrileko Paco Rabal Zentro Kulturalean. Arrakasta handia lortu zuen; Gijónen, berriz, Gaueko Ikuskizun Onenaren Fetén saria eman zioten, 2020an.

  • Ideia eta zuzendaritza: David Ventosa Fuertes
  • Interpreteak: Víctor Lázaro / Graciel Stenio Lisboa Recio (Suplente 1), Francisco Lorenzo / Paola Cabello Schoenmakers (1. ordezkoa), David Ventosa Fuertes, Jesús Silverio Cavia Zerbitzaria
  • Musika: Silberius de Ura – neønymus
  • Bideomappinga: Imanol Garaizabal – David Ventosa
  • Argiztapena: Juan Carlos Gallardo
  • Argazkiak: Julia Carretero

Gehiago irakurri

El Lagarto Baila - Leire Amonarriz: Izadi

2021/05/23 16:30 Azpeiti, Soreasu

Oda bat zentzumenen munduari. Soinudun paisaia bat eta bidaia sentsorial bat gorputzaren hizkuntza primitiboan zehar.

IzAdik inspirazio koreografikoa bilatzen du "haiku" izeneko poesia japoniarrean, genero hori haurrei zuzendutako joko eszeniko bihurtzeko.

Fenomeno naturalak, errealitatea eta zentzumenek hautemandakoa deskribatzeko funtsezko ideiatik abiatuta, mugimenduz, kolorez, soinuz eta ehunduraz betetako poema bisual laburren miszelaneo bat sortzen da, arimarekiko etengabeko laztan gisa hautematen direnak.

Ibilbide koreografikoan zehar, soinu distiratsuak, itzaliak, lehorrak, lurrinduak, uhinduak, iradokitzaileak eta... hitzez deskribatzeko zailak diren hamaika sentsazio ikusi ahal izango dira. Ikustera hurbiltzen diren familiek esperientzia intimo, sentikor eta samurra biziko dute. Soinuaren eta ikusmenaren estimuluetan aberatsa den giroa, zentzumenak piztu eta esperientzia estetikoa aberastuko duena.

Fitxa

  • Egilea: Leire Amonarriz
  • Koreografia: Leire Amonarriz eta Alberto Almazán
  • Zuzendaritza eszenikoa: Leire Amonarriz
  • Antzezleak: Leire Amonarriz eta Alberto Almazán
  • Ekoizpena: Eusko Jaurlaritza (Dantzan Bilaka Programa), Centro de Danza Canal eta El lagarto baila
  • Azpigenero: Dantza, txotxongiloak, objetuak
  • Ikusle mota: familiarra (bat eta sei urte bitarteko umeentzat gomendagarria)
  • Iraupena: 40´
  • Formatua: 6/5/3

Gehiago irakurri

Carolyn Carlson Company: The Tree (Fragments of Poetics on Fire)

2021/05/22 19:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Carolyn Carlson dantzako mitoa da mundu-mailan. Kalifornian jaio zen eta gaur egun Frantziako herritarra da, baina, batez ere, nomada da, bere unibertso poetikoa garatu eta partekatu nahian dabil beti. Izan ere, bere lanaz mintzatzean, Carlsonek nahiago du «poesia bisuala» terminoa erabiltzea «koreografia» hitza baino. Lau hamarkadatan 100 piezatik gora sortu ditu, eta horietako asko mugarriak dira dantzaren historian. 2006an, Veneziako Biurtekoak haren lana goraipatu zuen koreografo bati emandako lehenengo Urrezko Lehoiarekin.

The Tree da konpainiarentzat sortu duen azken lana. Koreografoaren ikuspegi onirikoari esker eta parte hartzen duten 9 dantzarien birtuosismoaren bidez, kolapsoaren atarian den naturarekiko maitasunaren adierazpen indartsu eta bizia eskaintzen du piezak. Fenix hegazti baten antzera natura bere errautsetatik birsortuko den itxaropena ere adierazten du. Gaston Bachelard filosofoaren Fragments of a Poetics of Fire lanean oinarrituta, sugarren indar poetiko eta sinbolikoa eta, ikuspegi zabalago batekin, naturako elementuen konplexutasuna izan ziren Carolyn Carlsonen inspirazio-iturriak. 2000. urtean Literatura Nobel saria irabazi zuen Gao Xingjian artista bisualarekin batera egin du lan koreografoak. Gao Xingjianek, bere margolan abstraktuekin, eszenografiaren bikaintasuna lortu du.

Koreografia: Carolyn Carlson
Koreografia-laguntzailea: Colette Malye
Artista bisuala: Gao Xingjian
Musika: H. Purcell, J. Sibelius, J. S. Bach, Philip Glass, René Aubry, Aleksi Aubry-Carlson, Nicolas de Zorzi
Argiztapen-diseinua: Rémi Nicolas
Dantzariak: Constantine Baecher, Chinatsu Kosakatani, Juha Marsalo, Céline Maufroid, Riccardo Meneghini, Isida Micani, Yutaka Nakata, Sara Orselli, Sara Simeoni
Argiztapen-zuzendaria: Guillaume Bonneau
Eszena-zuzendaritza: Jank Dage
Soinu eta bideo zuzendaritza: Rémi Malcou
Produkzioa: Carolyn Carlson Company
Koprodukzioa: Théâtre National de Chaillot, Théâtre Toursky Marseille, Ballet du Nord / Centre Chorégraphique National Roubaix Hauts-de-France, Equilibre Nuithonie Fribourg
Egonaldiak: Pariseko CDCN-Atelier, salle Allende (Mons-en-Baroeul) eta Kiosk (Marquette-lez-Lille)
Babeslea: Crédit du Nord
Carolyn Carlson Company Frantziako Kultura ministerioak (DGCAk) sortu zuen eta Tilderren laguntza jasotzen du

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: Gorpuztu Laburra + El fin de las cosas

2021/05/23 12:30 Arrigorriaga, Lonbo

Eva Guerrerok bere bi dantza lan labur aurkeztuko ditu Lonbo Aretoan maiatzaren 23an.

Programari hasiera emateko, Arrigorriagako Ikastolarekin joan den ikasturtean egin zen "Dantza Eskolara" proiektuaren laburpen-bideoa proiektatuko da. Ondoren, Garazi Lopez de Armentiarekin "Gorpuztu Laburra" izeneko piezarekin zuzeneko dantzara igaroko da. Proposamen honek bere oreka bilatzen ari den emakume bat erakutsiko du, bere piztiekin borrokan eta erlijio ezberdinetako mugimenduekin jolasean.

Amaitzeko, "El fin de las cosas", Aritz Lopez eta Garazi Lopez de Armentia, Karrikan Saria lortu zuen ikuskizunarekin. "Gauzen amaierak" esan nahi du hartzen ditugun erabakiek nola eragiten dioten ondoan dugun pertsonari.

Gehiago irakurri

La huella. Todos somos Carmen Amaya

2021/05/23 19:00 Iruñea, Kondestable

Birnahasketa pieza bat da, eta bertan, flamenkoa, performancea eta elektronika ageri dira. Jeinuen begiradari buruzko pieza bat da, eta jeinuak gure gorputzetik igarotzeari buruzkoa ere, haietan ez begiratzeko, baizik eta geure baitan. Lana sabaiaz, oroitzapenez, sinbiosiz eta Carmen Amayaz mintzo zaigu, bai eta gure barnealdean daukagun alde basatiaz ere.

Pieza Espainiako eta nazioarteko jaialdietan ibili da eta “Musika orijinalik onena” sarirako izendatua egon zen, PAD sarietan. Mir Blib-ek soinu-gunea sortu zuen.

FemKultur 2021 programaren barruan.

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Bi Oinetan

2021/05/23 19:00 Idiazabala, Igarondo frontoia

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

Euskal Jaia dantzan, korrotik pikutara

2021/05/30 12:00 Eibar, Coliseo antzokia

Erromerietako dantzen historia-dantzatu bat, dantza-emanaldi didaktiko bat eskainiko du Kezka dantza taldeak. Korroan, borobilean hasi eta soka-dantza, ingurutxo, kontra-dantza eta bikote dantzetatik pasa ondoren, soltean, bakarka eta noraezean edo pikutan bukatuko dugu. Dantzaren historia honen ideia Juan Antonio Urbeltzi zor diogu, soka-dantzaren historia azaltzerakoan aurkeztu baitzuen gure dantzen bilakaera zentrifugo hau. Dantzaren historia dantzan jarriko du Kezka dantza taldeak, aldi berean pedagogikoa eta entretenigarria izan nahi duen dantza emanaldian.  

Aurreskuan Akondian 2021
Aurresku Akondian, Kezka dantza taldea, 2021-04-18. Argazkia: Fernando Retolaza. 

Musikariak eta dantzariak

Kezka dantza taldeko dantzariek beren gorputzak dantzan jarriz irudikatuko dituzte dantzarien historia honen atalak eta musikari talde honek jarriko du soinu-banda: Jose Migel Laskurainek joko du txistua, Adolfo Jainagak trikitixa, Quico Pugesek biolontxeloa, Gari Otamendik biolina, Iraide Ansorenak perkusioak eta Unai Narbaizak panderoak. Dantzariak berriz honakoak izango dira: Jone Lahidalga, Ane Muguruza, Luken Aranburu, Maider Altzibar, Uxue Gisasola, Oier Araolaza, Ainhoa Larrañaga, Unai Txurruka, Irune Saez, Jone Saez, Izar Araolaza, Jone Amuategi, Maite Gonzalez, Oihane Llorente, Julene Usobiaga eta Josu Garate.

Korrotik pikutara, dantzaren historia dantzan

Euskal Jaiko dantza jaialdian joko duten musikariak, ezkerretik eskumara: Jose Miguel Laskurain, Iraide Ansorena, Quico Puges, Gari Otamendi, Adolfo Jainaga eta Unai Narbaiza.

Gehiago irakurri

Lizarra: XXI. Larrain-dantzaren Eguna

2021/05/30 12:30 Lizarra, Los Llanosko Kultur Etxeko lorategian

XXI. Larrain-dantza eguna formatu murriztuan ospatuko dute. Los Llanosko Kultur Etxeko lorategietan izango da danzta emanaldia, eta aretoaren edukiera kontrolatu eta ezarritako protokoloak bete ahal izango dira. Ekitaldi irekia beharrean, Ibai-Egako dantzari txikiek eta nagusiek bakarrik parte hartuko dute.

  • 12:30ean. Desfilea Zazpi Kaleetan.
  • 13:00etan Dantza jaialdia Los Llanosko Kultur Etxeko lorategietan. Euria eginez gero, Lizarra pilotalekuan.

Gehiago irakurri

Aukeran: Maurizia naiz

2020/05/27 18:30 Beasain, Gernika Pasealekua

Maurizia Aldeiturriaga panderojolearen figuran oinarrituta, emakumeen aldeko aldarria egiten du kaleko dantza ikuskizun honek.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Edu Muruamendiaraz
  • Dantzariak: Unai Balerdi, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez

Gehiago irakurri

Proyecto Larrua: Idi Begi

2021/05/28 20:00 Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

Euskal Herriko Idi Probak oinarri hartuta, animalia eta gizakiaren arteko lotura iriudikatzen du. Haren fisikotasuna, hierarkia eta plazan duen hizkuntza animaliaren ikuspuntutik.

  • Koreografia: Jordi Vilaseca.
  • Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga , Miguel Ballabriga, Aritz López.
  • Musika: Bach, Machinefabriek.

Gehiago irakurri

Aukeran: Biz Hitza

2021/05/28 19:00 Zumaia, Aita Mari

“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza” Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?

Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.

Gehiago irakurri

Aitzindariak

2021/05/28 20:00 Lizarra, Los Llanosko Kultur Etxeko lorategian

Berdintasunaren aldeko borroka hasi zuten aitzindariei omenaldia egiten die; borrokan jarraitzen dutenen alde egiten du, eta irabazteko aukerarik izan ez zutenez oroitzen da. Modelaketa eta naturaren poetikaren bidez, Pioneras/Aitzindariak proiektuak ikuslea arima sendo eta borrokalariz beteriko unibertso batean murgiltzen du, banako bakoitza maitatzen eta errespetatzen duen mundu batean; baina esperientzia honen asmo nagusia da gizakiaren indibidualtasuna gizarte berdinzale baten batasun bihurtzea.

Fitxa

  • Zuzendaritza orokorra: Saioa Belarra
  • Zuzendaritza artistikoa, ideia originala eta koreorafia: Xian Martinez
  • Antzezleak: MªJosé Casado, Mariona Jaume, Ana F.Melero, Kateryna Humenyuk, Saioa Belarra
  • Laguntza koreografikoa: Kateryna Humenyuk
  • Sorkuntza eta musika gomendioa: Fernando Martínez de Careaga
  • Jantziak: Paula Barcia y Manuel Escurís
  • Argiztapena: Álvaro Estrada
  • Argazkiak: Blanca Razquin

Gehiago irakurri

Gorria

2021/05/29 19:00 Kuartango, Balneario Antzokia

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

SSask: Logela

2021/05/29 18:00 Getxo, Utopian

Gorputz batzuk gela batean daude. Inoiz ez zuten imaginatu mugatuak egotea. Arnasa hartzen, taupadak egiten, dantzan jarraitu nahi dute. Errealitate berrian, espazio berrian, pultsu berria berrasmatzea. Aurrera egiteko eraiki eta deseraikitzen dira. Zer ezkutatzen da mugen atzean? Bide berriak aurkitu behar dira?

  • Zuzendaritza, sorkuntza eta artistak: Maria Estefania, Naia Arias, Isabel Lobo eta Idoia Rouco
  • Kanpo laguntza: Matxalen Bilbao eta Robert Jackson
  • Soinu eta bideo teknikoa: Aritz Pilar eta Borja Arbaiza
  • Argiztapena: Utopian
  • Jantzigintza: Betitxe Saitua

Gehiago irakurri

Metamorphosis Dance: Al desnudo

2021/05/29 19:00 Errenteria

*Lekuona parkearen inaugurazio ekitaldia.

Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek Al desnudo (Biluzik) azken sorkuntza taularatuko dute. Bi dantzariek sortutako Metamorphosis Dance konpainiaren Al desnudo lana kontrasteen arteko jolasa da: hasierako sentsualitatea emeki dantza oso fisikoa eta esplizitua bihurtzen da. Hainbat elementu integratzen dira mugimenduan dagoen laborategi eszeniko moduko batean, hasierako bikotetik abiatuta, pixkanaka eszenak deseraikiz. Proiekzioek, musikak, teknikak, inprobisazio gidatuak eta Ansa eta Bacovichen testuak interpretatzen dituen Aia Kruse Goenagaren offeko ahotsak elkartzen dira agertokian.

  • Koreografia eta antzezpena: Iratxe Ansa, Igor Bacovich.
  • Artista bisuala: Danilo Moroni.
  • Musika: Philip Glass, Johan Wieslander.
  • Musika-moldatzailea: Miguel Angel Burgos.
  • Argiztapena: Danilo Moroni.
  • Eszenografia: Iratxe Ansa, Igor Bacovich, Danilo Moroni.
  • Jantziak: Carmen Granell.
  • Testua: Iratxe Ansa, Igor Bacovich.
  • Ahotsa: Aia Kruse Goenaga.
  • Equipo de producción: Spectare.

Gehiago irakurri

Metamorphosis Dance: Al desnudo

2021/05/30 20:00 Errenteria

2021/05/30 19:00 Getaria, eskolako aretoa

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Leitzako ingurutxoa

2021/06/05 18:30 Leitza, Herri Aretoa

Iruñeko Ortzadar elkarteko Karlos Irujok eta Mikel Lasartek, Leitzako dantzariekin batera, Leitzako Ingurutxoari buruzko hitzaldi eta mahai-inguru egingo dute Leitzako Herri Aretoan. Gonbidapenak Maimur liburudendan eta Astizen

Ekainaren 4an eta 5ean argazki erakusleta izango da.

Gehiago irakurri

Tutera: Alde Zaharreko paloteadoa

2021/06/26 20:00 Tutera, Elvira España eskolako patioa

Tuterako Alde Zaharreko paloteadoa emango da Elvira España eskolako patioan eta segurtasun neurri guztiak hartuta. Lau urte dira, lehen aldiz Tuterako Alde Zaharreko paloteadoa kaleratu zutela. Aurreko urtean ezin izan zuten bere horretan plazaratu, baina aurtengoan, osasun egoerak eskatzen dituen neurriak hartuta paloteado osoa aterako dute.

Gehiago irakurri

Dantzakia

2021/06/16 11:30 Etxarri Aranatz, Plaza ondoko zabalgunean

Dantzakia deitzen zaio Etxarri Aranatzen egiten duten soka-dantzari. San Kiriko, San Adrian eta abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean dantzatzen da. Aurten, 2020an egin zen moduan, dantzatuko da, baina modu sinbolikoan eta osasun neurriak hartuta.

Gehiago irakurri

Tutera: San Joan paloteadoa

2021/06/19 20:00 Tutera, Monte San Julian ikastetxeko patioa

Tuterako San Joan paloteadoa emango da Monte San Julian ikastetxeko patioan eta segurtasun neurri guztiak hartuta.

Gehiago irakurri

Korpus dantzak

2021/06/06 18:15 Oñati, Plazako frontoia

Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez.

Aurten ez da prozesiorik egongo,ezta kalez kaleko dantzarik ere, baina Oñatz dantza taldeak hiru dantza saio egingo ditu : ikastetxeetan, meza nagusian eta herriko plazan. Ostiralean, ekainak 4, Oñatz taldeko dantzariak korpus dantzak egitera ikastetxeetara joango dira. Igandean, eguerdiko meza nagusian egingo dute dantza eta arratsaldean plaza ondoko frontoian (eguraldiak ez badu laguntzen Zubikoan). 

Meza nagusirako gonbidapenak Txokolateixan jaso ahal izango dira, eta arratsaldeko dantza saiorako txartelak Txokolateixan, plazako leihatila digitalean edo totem-ean eta udal webgunean.

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza

2021/06/05 12:00 Portugalete, Elizaurreko zelaia

Portugaleteko ezpata-dantza dantzatuko dute Elai-Alai taldeko dantzari eta musikariek, 12:00etan Elizaurreko zelaian.

Gehiago irakurri

Andra Mari: Arima Dantzan

2021/06/05 19:00 Galdakao, Torrezabal Kultur Etxea

Galdakaoko Andra Mari taldeak Arima Dantzan ikuskizuna eskainiko du ekainaren 5ean, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxea.

Gehiago irakurri

Aurreskua

2021/06/03 12:00 Erandio, Elizaurrea

Gorpuzti jaien barruan, meza nagusiaren ondoren aurreskua dantzatuko dute eta jarraian luntxa izango da herriko nagusientzat.

Gehiago irakurri

Goi-alde: dantza erakustaldia

2021/06/05 11:00 Erandio

Erandioko Gorpuzti jaien barruan antolatutako egitarauan dantza erakustaldia egingo du herriko Goi-alde dantza taldeak.

Gehiago irakurri

Ikus-entzunezkoa: Neskak, dantzara!

2021/06/10 19:00 Oñati, Kultur Etxea

Julen Iriondo onatiarrak Oñatiko emakumeak korpus dantzetan parte hartzeko eman zen pausuaren inguruan egindako ikus-entzunezkoa aurkeztuko da.

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Burdina

2021/06/03 19:00 Durango, San Agustin kulturgunea