Dokumentuaren akzioak
Estitxu Arroyo: La memoria de la carne
Estitxu Arroyo Sanchezek zahartzeak eta gorputzaren, inprobisazioaren eta esperimentazioaren bidez, ezagutza hori zerbait poetikora eta gorputzen berezitasunak eta edertasuna ospatzekora eramateak berekin dakarren esperientzia aztertzeko egindako egonaldiaren emaitzaren erakustaldia. 104 urteko amona eta ama azterketa- eta inspirazio-iturri bizi ditu. Era berean, bera hazi zen eta erroak dituen Nafarroako hegoaldeko lurraren, zuhaitzen eta natura idor, gordin eta ederraren memoriaren gainean ikertzen jarraituko du. Gorputza ekosistema bizi moduan ulertua eta bere konexioa nekazaritzarekin, zikloak, ur-bilatzaileen ahalmena, eta landa bizibide izan duten gizon-emakumeen bizimoduaren arrasto zuhurra. Bertan, gorputza bitartekoa eta tresna da jarduera eta bizipen guztietarako. Gonbidapenak Ribaforadako kultura-etxean har daitezke, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 21:00etara, edo kultura-etxera telefonoz deituta (948 819266). Pertsona bakoitzak bi gonbidapen baino ezin izango ditu hartu. Erakustaldia agertokitik ikusiko da (aulkiak kokatu dira bertan), eta, beraz, 30 laguneko edukiera mugatua izango da.
Dokumentuaren akzioak